We can't find the internet
Attempting to reconnect
Something went wrong!
Hang in there while we get back on track
El Salto Radio
Euskal Herriko Eskubide Sozialen karta, San Fermin jai eredua eta Mercedez enpresako egoera
Denboraldiko azken saioa Agenda sindikalarekin abiatu dugu saioa, Eki Etxebarriak aste honetako deialdien errepasoa egin digu. Lehenengo gaia gaur bertan izandako mobilizazioa izan dugu hizpide, izan ere Euskal Herriko Eskubide Sozialen kartak mobilizazioa egin du Eusko Jaurlaritzaren aurrean DSBEren proiektua salatzeko. Manu Martinezek ekarri dizkigu zehetasunak. Eusko Jaurlaritzaren Pobreziaren eta Gizarte Ezberdintasun Inkestak honela dio: pobrezia arriskuan dauden 100 pertsonatik prestazio sistemak 30 pertsona pobreziatik kanpo uzten ditu, 37 pertsona babesatu bai, baina ez die uzten pobreziatik ateratzen, eta geratzen den %33 soilik ateratzen da pobrezia egoeratik. Beraz, sistema ez da nahikoa, eta nabarmen hobetu beharra dago. Ondorioztatu dute, egungo pobrezia egoera kronifikatu eta jasangarri egiten duen eredua baino, benetako eztabaida beharrezkoa dela modu duinean bizitzeko babes sistema eraikitzeko. Diru sarrerak bermatzeko sistemaren eztabaida marko orokor horren baitan kokatu behar da. San Ferminen atarian Iruñetik Nerea Fillat aurtengo jaien inguruko hausnarketak ekarri dizkigu, gero eta espazio gutxiago herri ekimenetarako eta jaien ereduko eztabaida egin beharraz hitz egin digu. Ondoren Jon Bernat Zubirik jai ereduen inguruko hausnarketak ekarri dizkigu. Bukatzeko Argia astekariaren atalean Mercedez enpresan egindako greben inguruan mintza da Zigor Olabarria.
El Salto también se escucha, descubre nuestros contenidos sonoros.