Lanaren Ekonomia
Bilbo hiriaren birmoldaketa, grisetik titanioaren distirara

Ondoren, gaia kokatzeko Arantxa Rodriguez EHU-ko Ekonomia Aplikatuko irakasleak eta Lurralde eta Hiri Politiketan adituak Hordagon idatzitako ‘Bilboren esamesa posmodernoa’ artikulu sorta aurkeztu eta komentatu dugu Lanaren Ekonomia lantaldeko kideok.
Saioaren gonbidatuen txanda izan da gero. Lehenengoa Erika Valero Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko irakaslea eta OPIK Osasunaren Gizarte-Baldintzatzaile eta Aldaketa Demografikoari Buruzko Ikerketa Taldeko kidea elkarrizketatu du Maitane Jaiok. Bilbotarren Osasuna aztertu dute, ikasketa-maila, klase-soziala, sexua eta auzoaren arabera. Horrez gain, bilbotarrek euren osasunean eragina duten dimentsio desberdinak ere bildu dituzte.
Saioa bukatzeko Miguel Virizuela Lovaina Unibertsitateko Garapenaren Ekonomian aditua, EHU-ko Ekonomia eta Enpresa Fakultateko irakaslea eta Hordagoko kidea elkarrizketatu du Mikel Alvarezek. Bilbo hiriaren eraldaketaren inguruko hausnarketa egin du, Metroa eta Guggenheim efektuak kapitalaren fase berrirako adaptazio gisa ulertuz. Haren aburuz, Bilbon zirkuitu sekundarioa indarra irabazten joan da, bai azpiegituren bitartez, bai lurraren eta higiezinen balorazioaren bitartez. Auzo eta langile erresistentziak egon arren, errentista parasitarioak jaun eta jabeen hiria da Bilbo.
Relacionadas
Para comentar en este artículo tienes que estar registrado. Si ya tienes una cuenta, inicia sesión. Si todavía no la tienes, puedes crear una aquí en dos minutos sin coste ni números de cuenta.
Si eres socio/a puedes comentar sin moderación previa y valorar comentarios. El resto de comentarios son moderados y aprobados por la Redacción de El Salto. Para comentar sin moderación, ¡suscríbete!