We can't find the internet
Attempting to reconnect
Something went wrong!
Hang in there while we get back on track
Lanaren Ekonomia
Birbanaketaren alde, fiskalitate justuago baten norabidean
Zergak eta kotizazioak sektore publikoa finantzatzeko eta jarduera pribatua arautzeko ezinbesteko tresnak dira. Aldi berean, batzuei gehiago hartu eta beste batzuei emateko, progresibidadearen irizpidea izan behar da fiskalitatearen oinarria, nahiz eta beti ez da horrela izaten, aro neoliberal luze honen eraginez.
Gai hori jorratzeko, ELAko Azterketa bulegoko Aitor Murgia eta LABeko eskola feministako kide Ainhoa Etxaide elkarrizketatu ditugu Lanaren Ekonomia saioan. Zentzu global batean, birbanaketan aldeko irizpide fiskalen inguruan galdetu diegu, eta baita aurrekontu publikoak finantzatzeko iturri preferentzialak izan beharko liratekeen inguruan ere. Oinarri teorikotik abiatuta, zelako irizpideak jarraitzen dira euskal ogasunetan? Bada gure autonomia fiskala herriaren aldeko zerga politika burujaberako tresna?
Alderantzizko bidea hartu zuten aspaldian euskal erakundeek, EAJren gidaritzapean. Neurri nagusiak aberatsen aldeko fiskalitatean sakontzeko hartzen direla ikusi dugu, batez ere azken hamarkadetan, adibidez Sozietate Zergaren bilketa erdira jaitsiz eta langilerian gaineko zama fiskala handituz.
Kointuraren aldean bukatzeko, energia enpresei, bankuei eta aberastasun handiko pertsonei zergak igotzeko Espainiako Gobernuaren erabakia zelan baloratzen duten galdetu diegu, eta baita ere euskal ogasunak kudeatzeko eskumenak hartzeko akordio berrian inguruko balorazioa, EAJ zerga horien aurka agertu dela ikusita.