We can't find the internet
Attempting to reconnect
Something went wrong!
Hang in there while we get back on track
Lanaren Ekonomia
Enplegu publikoaren egonkortzea eta hezkuntza legea aztergai
Asteko deialdi sozial eta sindikalarekin abiatu dugu gaurko saioa. 2021eko Abenduak 28ko enplegu publikoa egonkortzeko Lege Dekretuaren garapena aztertu dugu. Horretarako, Iñigo Garduño CCOOeko Arlo Publikoko arduradunarekin legeak ezarritako baldintzak eta lan publikoan behin behinekotasuna murrizteko Yolanda Diazek lortutako Europarekiko konpromisoa izan ditugu hizpide, Euskal Herriko egoera aztertuz. Osakidetzan, euskal erakunde publikoen eta bereziki udaletxeen egonkortze prozesuari erreparatu diogu.
Gaian sakontzen , Nagore Iturrioz STEILASeko koordinatzailea elkarrizketatu dugu. Euskal Herriko Hezkuntza Sisteman egonkortze prozesuak izaten ari duen garapena aztertzeko. Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako itunpeko eskolen salbuespenari erreparatu diogu, kontratazio publikoko irizpideak aplikatzen ez dituen finantzazio publikoko zentroak izanik.
Bukatzeko, Hezkuntza Legearen inguruko eztabaidari buruz galdetuko diogu STEILASeko Iturriotzi, eta legearen tramitazio parlamentarioaren garapena aztertuko dugu Mikel Garcia Idiakez Argiako kazetariarekin.