We can't find the internet
Attempting to reconnect
Something went wrong!
Hang in there while we get back on track
Lanaren Ekonomia
Euskal kostaldearen turistifikazioa aztergai
Gaurko saioan, euskal kostaldeko emaitzak aztertu ditugu. Ezkerreko indar eta herri plataformen aldeko aldaketa egin da euskal kostaldeko hainbat herritan, besteak beste, Sopela, Plentzia, Gorliz, Bermeo, Mundaka, Gernika, Lekeitio, Pasaia eta Hondarribian. Azken urteetako kostaldeko turistifikazioak emaitzetan izandako eragina bere aztertuko dugu.
Honen inguruan, Aitor Garagarza Plentziako alkate barria eta analista politikoa elkarrizketatu dugu. Ondoren, Eider Gotxi SOS Gaztelugatxe eta Guggenheim Urdaibai EZ plataformetako bozeramaileagaz egin berba, Busturialdeko turistifikazio prozesuaren eta zonaldeko udal emaitzen inguruan.
Amaitzeko, Argiako kolaboratzailea den Irati Labaienek gurekin partekatuko du bere hausnarketa oporren eta aisialdiaren eraikitze kapitalistaren inguruan.
Horrez gain, betiko legez, Ines Agirreazkuenagak sindikalagenda aurkeztu digu saioa abiatzeko. Lanaren Ekonomia 100. irrati saioa ospatu barri dugu, eta ohiko erritmora bueltatzen dugu, urtero bezala, San Ferminetako astea arte.