Lanaren Ekonomia
Udazken beroa euskal sektore publikoan

Lanaren Ekonomiaren 7. denboraldia abiatu dugu, EHUko, Hezkuntzako eta Sektore Publiko osoko greba deialdiak aztertuz
LANARENEKONOMIA7X01

Lanaren Ekonomia irratsaioaren 7. denboraldia abiatu dugu, 2018ko apirilean hasitako bideari jarraipena emoteko gogoagaz. Jatorrizko helburuari heltzen diogu Lanaren Ekonomia lantaldean: “gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara”. Horretarako, Bilbo Hiria, Hordago, El Salto Radio eta Argiaren arteko elkarlana sustatzen dugu, lanaren munduko analisia egiten.

Udaberrian Lanaren Ekonomiak 100. irratsaioaren langa gainditu izana ospatu eta gero, 7. denboraldiko lehenengo saio honek “Udazken beroa euskal sektore publikoan” izenburua dakar, hurrengo asteetan egingo diren greba sindikal bateratuen azterketa egiteko.

Betiko legez, Sindikalagendagaz abiatu dugu saioa, deialdi sozial eta sindikal anitzen zabalpena egiteko, eta ESK-ko Radio Euskadiko ordezkaria Loreto Larunbek EITBko irratien grebaren berri emateko audioa bidali digu. Eguneko lehenengo elkarrizketarekin, datorren eguaztena urriaren 11n EHUko greba aztertu dugu. EHUko prekarioen koordinadorako Mireia Irazolak azaldu digu zein den unibertsitateko irakasle ordezkoen egoera, eta grebarekin lortu nahi dituzten helburuen berri eman digu.

Greben egutegiari jarraipena emoteko, hezkuntza publiko ez unibertsitarioan eta itunpeko ikastetxeetan (ikastolek euren berezko hitzarmen kolektiboa dute) antolatu diren greba bateratuak aztertu ditugu, Andrea de Vicente Lanaren Ekonomia lantaldeko kide berriak STEILASeko Koordinatzaile Nagore Iturriozi elkarrizketa eginez. Urriaren 17, 18 eta 19an hiru eguneko grebagaz hasiko dira mobilizazioak itunpeko sarean. Urriaren 24an Hezkuntza publikoaren txanda izango da, bi egunez jarraian izango den greba sindikalak, lan zama arintzea, erretiroak azkartzea, eros ahalmena berreskuratzea, hezkuntzarako baliabideak areagotzea eta euskalduntze prozesua indartzea helburu duelarik, besteak beste.

Euskal sektore publikoaren borroka ziklo berri hau martxan jartzeko data nagusia urriaren 25a izango da, Sektore Publiko osoaren grebaren lehenengo eguna antolatuz. Horren azalpena emateko CCOOeko Irakaskuntza Publikoko arduraduna Sonia Aldave izan dugu Bilbo Hiriako mikroetan, greba antolatzeko bilera intersindikalatik irten berri denean. Urriaren 25eko eta abenduaren 19ko greben perspektibak eta aldarrikapenak aztertu ditu Aldavek, dinamika sindikal unitario honen balorazioa eginez.

Saioa bukatzeko, ohiko Argia atalari ekin diogu, Urko Apaolazagaz greba deialdien aurrean Eusko Jaurlaritzako ordezkarien erreakzioak aztertuz. EAJren agintarien ohiko jarrera antisindikala aztertu du Apaolazak, eta grebara deituta dauden 150.000 langile publikoez gain, beste 100.000 landunek azpikontratetan lan egiten dutela gogoratu du.

Beste greba batzuk antolatu dituzte sindikatuek hurrengo asteetarako: EITB irratiak, Erresidentziak, Esku hartze soziala eta Anbulantziak, besteak beste, eta Azaroaren 30ean Euskal Herriko talde eta koordinadora feministek sindikatuekin batera bultzatuko duten greba feministagaz burutuko da udazken bero honetako langileen mobilizazio zikloa.

Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Lanaren Ekonomia
Lanaren Ekonomia Urteko borrokak eta balorazioak sindikatuen ahotik
VV.AA.
Euskal Herriko sindikatuekin urteko balorazioa egin dugu, gai anitz jorratuz CNT, ESK, LAB, CCOO eta ELAko arduradunekin.
Lanaren Ekonomia
Lanaren Ekonomia Faxismoaren aurka borrokan, munduan zein Euskal Herrian
VV.AA.
Gaurko irratsaioan faxismoaren gorakada aztertu dugu, bai mundu mailan bai Euskal Herrian gertatzen ari dena.
Lanaren Ekonomia
Lanaren Ekonomia Palestinaren aldeko mugimenduak Israelen nazioarteko harremanak etetea eskatzen du
VV.AA.
Urte bat eta erdi igaro da Palestinan aurkako erasoaldia hasi zenetik, eta gero eta gehiago dira nazioartean Israelen aurkako presio ekonomiko eta politikoa indartzen duten mugimenduek.
CRTVG - Corporación Radio y Televisión de Galicia
CRTVG A Xunta do PP remata o seu plan de control sobre a CRTVG tras escoller á súa nova directora en solitario
A xornalista Concepción Pombo substituirá, co único aval do Partido Popular, a Alfonso Sánchez Izquierdo. O Goberno de Alfonso Rueda modificou a lei de medios para que os votos do seu partido fosen suficientes para elixila.
Altri
Altri A Plataforma Ulloa Viva cambia a súa directiva para os vindeiros anos de loita contra Altri
A veciñanza da comarca máis afectada escolleu entre dúas listas logo de non chegar a un consenso. A gañadora tratará de ampliar a súa base de socias e socios por toda Galiza e abrirá máis as portas ás grandes organizacións do país, como a CIG.
El Salto n.79
Altri A celulosa ou a vida: xornalismo situado e loita social para frear un ecocidio
O xoves 17 de xullo esperámosvos no CS 'A Nubeira' de Vigo para presentar o último número da revista El Salto xunto a algunhas das súas principais protagonistas: as que loitan contra o macroproxecto de celulosa liderado por Altri e avalado pola Xunta.
Altri
Altri Galiza elixe o rumbo da loita contra Altri nas eleccións á directiva da plataforma Ulloa Viva
A veciñanza da comarca máis afectada presenta dúas listas separadas logo de non chegar a unha proposta de consenso. Por unha banda, concorre unha candidatura continuísta e, pola outra, unha alternativa que se achega máis o nacionalismo institucional.

Últimas

O Teleclube
O Teleclube 'O Teleclube' alucina no deserto con Óliver Laxe e 'Sirat'
Laxe leva o seu cuarto premio de Cannes, esta vez en competitición, polo seu novo filme que explosiona na gran pantalla.
A Catapulta
A Catapulta O tempo, o espazo e a poesía de Estíbaliz Espinosa
A poeta visita A Catapulta para conversar sobre o seu traballo e a súa traxectoria literaria

Recomendadas

Medio rural
Medio rural A esperanza da xestión colectiva fronte ao espolio: os comuneiros de Tameiga contra o Celta
Mentres varios proxectos industriais tentan privatizar e destruír os ecosistemas galegos, algúns grupos de veciños e veciñas organizadas fan oposición social construíndo alternativas comunitarias. Ás veces, tamén gañan ao xigante.
Feminismos
Feminismo Dous anos sen reparación tras sufrir lesbofobia nun Rexistro Civil de Pontevedra cando ían inscribir a seu fillo
Un funcionario negouse a inscribir ao fillo de Antía e a súa parella. Un erro de redacción na lei trans está detrás dos argumentos que o funcionario esgrime para defender a súa actuación.
Ourense
Ourense Ourense organízase para loitar contra patrullas de extrema dereita nos barrios máis empobrecidos da cidade
A veciñanza e os movementos sociais responden ao discurso do medo promovido por Frente Obrero e sinalan a súa estratexia de criminalizar a pobreza e sementar odio en contextos de exclusión e abandono institucional.