Derecho al agua
Iratxe Arriola: “Urdaibai marka marketinetik haratago edukiz janzteko ordua da”

Iratxe Arriola Alzola Ea-ko alkatea da, eta 2011-2015 agintaldian Busturialdeko Ur Patzuergoaren lehendakaria izan zen. Kezkatuta dabil urak kudeatzeko ereduarekin, 2015etik PNVk kontrolatutako eskualdeko egitura publikoa desegiteko proiektua onarrtu duenetik.

Iratxe Arriola
Iratxe Arriola, Ea-ko alkatea. Argazkia: Iñaki Biteri

Zergatik zaudete Busturialdeko Ur Partzuergoaren alde?
Busturialdean bertako uraz bizi gara, bertan jaio, bildu, edan eta erabiltzen dugu. Busturialdeko Ur Partzuergoaren (aurrerantzean BUP) helburua herritarrei uraren zerbitzua kalitate onekoa eta hurbila eskaintzea da. Busturialdeko uraren ziklo osoa bertatik bertara modu publikoan kudeatzen da gaur egun. Kanpoko ura ekarri beharrean, bertakoaz baliatuz eta herritarren ondarea dena herriaren jabetzan mantenduz. EH Bildu BUParen kudeaketan sartu zenean, 2011.urtean, hiru milioi euroko zorra zeukan partzuergoak hartzekodunekin. Handik bi urtetara milio bat eurotako soberakina izan zen aurrekontuan eta 2014. urtea soberakinekin zarratu zen, eta hori Lamiaran araztegia eta Bermeo eta Mundakako ponpaketak martxan zeudela eta inbertsio garrantzitsuak egin zirela Bermeoko sarean eta baita Bermeoko eta Busturiko Ur Edangarriaren araztegiak mekanizatzen (650.000 ko inbertsioa). Beraz, kudeaketa egoki batekin hiru urteren buruan egonkortasuna ematea lortu zen. 

Aldaketa instituzionalaren bidez BUPa kudeatzeko eredua zelan eraldatu zenuten? 
Kudeaketari jagokonez 2012.urtean araztegiak, zuzenean, pertsonal propioarekin kudeatzea erabaki zen eta horren ondorioz 2014.enetik aurrera BUP-a 29 langile izatetik 49 izatera pasatu zen, eta bere azpiegituren gaineko kontrola berreskuratu zuen, zeintzuk 20 urte luzez ANSA-AQUARBE-AQUAGESTen kudeaketa pean egon ziren, mantenu lan defizit izugarriarekin. Partzuergo txikia izanda ere, uraren kudeaketa hurbiletik egitea posible dela erakutsi genuen, eta partzuergo handiagoak ekonomia eskaletan funtzionatzen duten horiek bezain ondo funtzionatu dezakeela, termino ekonomikoetan. 

Zeintzuk izan ziren lortutako emaitza nagusiak etorkizuneko erronkei erantzuteko? 
URArekin (Uraren euskal agentziarekin) sinatutako hitzarmenak, bata, saneamentu sarea amaitzekoa (Sukarrietako ponpaketa zentrua, Busturia-Gernika eta Muxika-Gernika hodi tarteak) eta, bestea, Hornidura Lurralde Egitasmoa egiteko dirua. Beraz, kostata baina lortu genuen Urdaibaiko saneamentua bukatzeko beharrezko finantziazioa, eta obrak egiten ari dira. Sukarrietako ponpaketa zentrua amaituta dago, eta ur zikinak Bermeoko Lamiaranen tratatuko dira aurrerantzean, eta Gernika-Busturia tarteko obrak martxan daude.

Busturialdeko uraren ziklo osoa bertatik bertara modu publikoan kudeatzen da gaur egun. Kanpoko ura ekarri beharrean, bertakoaz baliatuz eta herritarren ondarea dena herriaren jabetzan mantenduz

Baina Hornidura Lurralde Egitasmoan adostu ziren konponbideak egiteke daude, ezta?
Halan da, Hornidura Lurralde Egitasmoari dagokionez, proiektua idatzita dago eta aurreikusketetan markatzen da eskualdean dagoen defizit hidrikoa 70 l/s koa dela 10 urtera begira, eta 130 l/s koa soluzio definitiboa bilatzeko. Gauzak horrela argi dago defizit hidrikoari irtenbidea eman behar zaiola eta horretarako beharrezkoak diren inbertsioak burutu behar direla. Hornidura Lurralde Egitasmoak epe laburrera begirako soluzioak eta epe luzerakoak markatzen ditu. Epe laburreko soluzioen artean hurrengoak daude: eskariaren kudeaketa hobetzea, galera eta fraudearen kontrola ezarriz, industria eta kale garbiketarako edangarria ez den ura erabiltzea eta, batez ere, Oizeko iparraldean (Ibarrurin) ur hartune berria ezarri (70l/s ko emaria dago bertan erabilgarri) eta handik Burgoararte doan sarea berriztea. Azken proiektu hori Bizkaiko Foru Aldundiak idatzi zuen 2011. urtean, eta beraien egikaritze kostua zortzi milio euro bueltakoa da.

Bideragarria da orduan eskualde mahilako kudeaketa publikoa, zenbait inbertsioak eginez?
Argi dago, neurri horiek aplikatuta defizit hidrikoak arnasa hartuko duela, eta baso politikan eragin nahi izanez gero, oraindik orain asko gehiago hobetuko litzatekeela egoera, eta lagungarri suertatuko litzatekeela baita ere udalek hirigintza arloan har ditzaketen neurriak, besteak beste, teilatuetako urak eta kaleetako urbanizazioetan, iragazketaz bil daitezkeen euri urak aprobetzatuaz. Beste aldetik, Bermeoko subsistemako emarien eta beharren arteko aldea Arratzutik ekartzen da, eta horrek, zelan ez, kostuetan ere badu eraginik. Azter daiteke Agirre eta Sollubeko sundaketek gehiago eman dezaketen eta baita Infernuko errekan beste kaptazio bat egiteko aukerarik dagoen, zein hurbilean erabilgarri dagoen urik dagoen ere, esaterako Bakion.

Orduan, eskualdeko kudeaketa publikoa bideragarria da, arazo batzuk konpontzeke daudela onartzen duzuen arren. Zeintzuk dira BUPak aurrean dituen erronka nagusiak?
Kudeaketa gastuei aurre egitea da BUP-ak duen lehenengo erronka. Lamiarango araztegia eta Bermeo eta Mundakako ponpaketa zentruak martxan jartzeak kudeaketa gastuak %20an igotzea ekarri zuen, eta gastuei aurrekontu propioekin erantzun zitzaien. Saneamentuko hodibiltzailea indarrean jartzen denean kudeaketa gastuek beste %20 egingo dute gora. Horregatik aurreikusi zen 2015-ean %5eko igoerak ematea tarifan 4 urtez. Nahiz eta egungo agintarien BUP-a desegiteko argudio nagusia danik, igoera horrek urtean sei euroko igoera suposatzen du norbanakoarentzat.

Ure Urre ekitaldia
Urdaibaiko eragile eta norbanako anitzek agerraldia egin zuten Gernikan, uraren eskualde mahilako kudeaketa publiko eta ekologikoaren alde. Argazkia: Busturialdeko Hitza

Argindarraren fakturaren igoera dabil ere egungo agintarien ahotan. 
Bai, hori egia da, argindarraren prezioak eragin zuzena dauka aurrekontuetako gastuetan; %15eraino iristen baitira eta portzentai horrek gora egingo du gainontzeko ponpaketa zentruak martxan jarri ahala. Beraz, interesgarria litzateke bai Lamiaranen, eta baita ponpaketa zentru nagusietan ere, energia berriztagarriean inbertsioak egitea buruaskitasunerantz joanez, eta biosfera erreserban ingurugiroarekiko praktika jasangarriak martxan jarriz. Adibidez, Lamiarango araztegian lokatzen digestioa martxan jartzen denean, lortzen den biogas erregaiak argindar-beharrizanak betetzeko emango du, eta horrela, Lamiaran argindarraren aldetik burujabea izango da.

Gastu orokorretatk haratago, Gernika eta Bermeo arteko desorekak daude ere. 
Bai, badago horrez gain gastuak eta kudeaketa optimizatzerik: Gernikako araztegi zaharra zarratzen denean, izan ere, Gernikako araztegiari diseinatua izan zenaren bikoitza heltzen zaion bitartean Lamiaran gaindimentsionatua dago eta diseinatua izan zen kaudalaren erdia ere ez du tratatzen, horrek kudeaketan sortzen dituen arazoak handiak direlarik. Saneamentu sarera konektatu barik geratzen diren eremuetarako soluzioa izan daiteke araztegi pasiboen instalazioa, zeinak oso inbertsio eta mantenu gastu baxuak dituen.

Inbertsioen beharra nabarmentzen duzu, zein da egoera atal honetan?
Inbertsioei dagokienez, 2018.urtean BUPeko aurrekontuen inbertsioen atalean ia 1,2 milio euro daude jasota; eta ia bikoiztu egin dira azken hiru urteetan. Beraz, honek erakusten du BUPek badaukala inbertsioetarako muskulua, inbertsioek aurrekontuen %14a suposatzen baitute eta erritmo honekin jarraitzea guztiz positiboa da. Hornidurari dagokionez epe laburrean zortzi miloi euro inguruko inbertsioak beharrezkoak dira, Oizetik datorren tuberia berriztu eta Ibarrurin hartune berriak egiteko; eta horrekin batera garrantzitsua dela ur galerak kontrolatzea eta Gernikako La Vegako ur ez edangarria industriarako eta kale garbiketetarako erabiltzea defizit hidrikoa konpontzeko. Hortarako baliabideak jarri beharko dira, eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin hitzarmen bat sinatzea premiazkoa da. Bizkaiko Foru Aldundiak Zadorrako tuberia ekartzeko proposatzen dituen inbertsioak 15 miloi eurotako kostua dute.

Hornidurari dagokionez epe laburrean zortzi miloi euro inguruko inbertsioak beharrezkoak dira, Oizetik datorren tuberia berrizteko. Bizkaiko Foru Aldundiak Zadorrako tuberia ekartzeko proposatzen dituen inbertsioak 15 miloi eurotako kostua dute
Egungo langileak dira BUP-aren desegitearen kalteturiko beste batzuk. Zein da egoera?
Partzuergoak egoki funtzionatzeko nahitaezkoa du behar besteko pertsonalarekin kontatzea. Gaur egun badaude hutsik dauden postuak, horietan ari ziren langileak jubilatu egin direlako, inkapazidade egoeran daudelako, edota beste enpresa batzuetara joan direlako. Nahitaezkoa da postu horiek hornitzea. Are gehiago partzuergo sendo bat nahi badugu ondo estrukturatu beharra dago langilegoaren plantila eta ezarri ziren lanpostuetatik harago gehiago behar badira, postuok sortu eta doitu egin beharko dira: esaterako, isurketen kontrola eta inspekzioak burutzeko langileak, segurtasun-teknikari bat, eta abar.

Azken urteotako tarifa igoerak aipatu dozuz ere bai. Hori da kudeaketa eskualdetik kanpora eramatearen aldekoen arrazoi nagusia?
Bai, hori da darabilten sasi-argudioa baina ez da benetako arrazoia. Gaur egun Busturialdeko Ur Partzuergoko tarifak Bilbao Bizkaiarenak baino bajuagoak dira, eta aurrera begira ere, ezerk ez du adierazten haien goitik egon beharra. Aurrerago aipatu dudan moduan, Busturialdeak azpiegitura berrien esplotazioari aurre egiteko orain bost urte markatu zuen tarifak urtero %5a igotearena, 4 urtez, eta dagoeneko igoera hori bi urte jarraian eman da, beraz, aurretik aipatutako neurriak hartu ezean – argindarraren autohornikuntzarantz joatea eta instalazioen optimizazioa –, eta kasurik eta okerrenean ere, beste urte biz %5a igotzea da egiteke legokeena. Bilbao Bizkaiak eman nahi dituen igoerak ez dakigu zein den, egunkarietan zerbait agertu da egunotan, %25eko igoera iragarri baituteute, baina jokatuko nuke eman nahi duten igoera hortik askoz gorakoa dela. Edonola ere haiei begira etengabe egoteak ez dauka zentsurik. Azken urteetan EAJren matraka tarifak igotzearen arrazoia bertan amortizazio gastua sartzearena zen, Europako Zuzentarauak hori esaten duela aitzakitzat hartuta. Baina hori ez da egia, edo ez da guztiz egia behintzat.

Zein da Europatik datorren araua?
Europako Zuzentaruak enfoke ekosistemikoa dauka, eta bere helburua ur masen egoera ona errekuperatu eta kontserbatzea da; horrez gain, urak kudeatzeko marko territorial aproposa ibai arroa dela ere esaten du; kudeaketa egiterakoan herritarren parte hartze proaktiboa bermatu behar dela ere esaten du eta bai, “arrazionalitate ekonomikoa” delakoa ere aipatzen du; baina ikusten dugunez, hori, helburua (ur masa guztien egoera ekologiko ona) lortzeko bitarteko bezala plantetzen du. Beraz, argi izan behar dugun lehenengo gauza zera da, helburua eta bitartekoa ez direla konfunditu behar.

Europako Zuzentaruak enfoke ekosistemikoa dauka, eta bere helburua ur masen egoera ona errekuperatu eta kontserbatzea da; horrez gain, urak kudeatzeko marko territorial aproposa ibai arroa dela ere esaten du

Zer diozu, kostuak tarifetan jasotzea ez dala helburu bat, arroan errotutako kudeaketa ekologikoa lortzeko bitartekoa baizik?
Hori da, eta egoera zehatza kontutan hartuz, salbuespenak aplikatzeko aukerak ere badaude. Ez badu Urdaibaik, populazio dentsitatea bajua izanda, biosfera erreserba izanda, horrek suposatzen duen guztiarekin, salbuespena aplikatzeko nahiko arrazoi ez dakit beste inor Europa osoan baldintza aproposagoan egongo den salbuespen kasua izateko. Gaurko agintariek serio hartu beharko lukete naturaren zaintza eta “Urdaibai” markari ordua iritsi zaio marketinetik haratago edukiz janzteko.

Zelan dago egoera momentu honetan? Gutxiengoa daukazue EH Bildu eta munizipalistek BUP-ean, baina proiektuarekiko mesfidantzak agertu dira zenbait sektooreetan. Zer dator hurrengo hilabeteetan?
Bi frente daude, batetik, juridikoa eta bestetik estrategia informatiboa. Abian jarritako estrategia informatiboak eskualdeko hainbat sektoretan Bilbao Bizkaian integratzeak sortutako mesfidantzari erantzuten dio; herritar eta eragileek lehen eskutik jaso behar dute informazioa, manipulazioan eta demagogian eror ez daitezen; pentsatu baino interes gehiago sortu du gaiak eskualdean eta hurrengo hauteskundeak ere baldintzatu ditzake; etorkizuna marrazteke dago; herritarrek izango dute hitza maiatzeko hauteskundeetan, beraz, ez ninduke harrituko bigarren mailako eskualde izatearekin nekatuta askok eta askok bozka aldatzeak. Estrategia juridikoari dagokionez, Busturialdeko Ur Partzuergoko estatutuak aldatu dituzte disoluzio kasu baten guztien adostasuna beharrean gehiengoarenarekin nahikoa izateko ondasun guztiak beste erakunde batetara eskualdatzeko. Asmoa argia da, Bilbao Bizkaiarako eskualdaketa BUPeko kide garen guztion adostasuna bilatu gabe egin ahal izatea. Hau da, bertoko araztegi eta sareak Bilbao Bizkaiara pasatzea hara sartu aurretik, eta gero horren ostean herri bakoitzari ematea hitza han integratu nahi diren edo ez esateko. Horri joku zikina deitzen zaio, gainera jarraitutako prozedura ez da legala, txapuza bat da, eta ofizioz egin beharko lukete atzera jarri dugun errekurtsoak arrazoiak mamitsuak baititu, baina EAJko agintariek txarto egindakoa zuzendu eta inposizio horretan ofizioz atzera egiten ez badute tribunaletara jo beharko dugu.

Arquivado en: Derecho al agua
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Grecia
Turismo depredador La isla griega de Sifnos, entre la escasez de agua y el exceso de turismo
VV.AA.
Las islas Cícladas en el mar Egeo son uno de los lugares más turísticos del mundo. La economía del archipiélago depende de los visitantes, pero el desborde del turismo está provocando graves problemas hídricos y ambientales.
Mozambique
Neocolonialismo La expansión del eucalipto en Mozambique para la papelera europea
VV.AA.
La creciente demanda de celulosa en Europa está dando lugar a nuevos mercados y a la expansión de las plantaciones de eucalipto en Mozambique. Pero algunas comunidades rurales ahora quieren recuperar la tierra que han perdido.
Turismo
Turismo depredador Poca agua, mucho turismo: la crisis hídrica amenaza las islas Eolias en Italia
Las islas italianas del Mediterráneo están acusando especialmente las consecuencias de la turistificación, pero también de una crisis hídrica sin precedentes provocada por el cambio climático. Es el caso de las islas Eolias, en el norte de Sicilia.
Economía social y solidaria
Tecnología Inteligencia Artificial y economía solidaria: ¿posibles aliadas?
¿Cómo debe relacionarse la economía solidaria con una tecnología que vulnera derechos humanos y ambientales constantemente? Cooperativas e investigadoras tecnológicas animan al movimiento a perderle el miedo y a utilizarla de manera crítica.
Multinacionales
Multinacionales Maersk y las rutas de complicidad con el genocidio israelí en Gaza
Crece la presión internacional contra la naviera danesa que está aprovisionando a Israel de armas para cometer el genocidio de Gaza en contra de las medidas cautelares tomadas por la Corte Internacional de Justicia.
Crisis climática
Crisis climática La UE se entrega al ardor guerrero mientras descuida la crisis social y la emergencia climática
Varios países de la UE ya están recortando drásticamente en servicios públicos y estado del bienestar para poder costear el aumento del presupuesto militar.
Historia
Historia Cuando la solidaridad antifascista reunió a musulmanes, judíos y cristianos en la España republicana
Marc Almodóvar y Andre Rosés rescatan a los combatientes árabes de la Brigadas Internacionales en el libro ‘Moros contra Franco. El antifascismo y la Guerra Civil española en el mundo árabe’.
Senegal
Senegal Una ‘Escuela de rehenes’ o cómo Francia usó la educación en África para transformar las mentes
La administración colonial francesa puso en marcha en 1855 un centro educativo que tenía el objetivo de formar a los hijos de los reyes locales mediante el borrado de su cultura.

Últimas

Opinión
Space X Los viajes al espacio y el efecto Katy Perry
El 2024 fue el año más caliente desde que hay registros, mientras que Katy Perry y un puñado de millonarias nos deleitaron con su viaje espacial cortesía de Jeff Bezos.
Estados Unidos
Estados Unidos La buena sintonía entre Trump y Meloni
Como era de esperar, los mandatarios mostraron afinidades políticas e ideológicas. La italiana insistió en la idea de “fortalecer Occidente”.
Más noticias
Series
Series Masculinidad hegemónica o plomo: la sátira contra los hombres en ‘The White Lotus’
La serie culmina de forma trágica, llevando al extremo la lógica neoliberal, y se cuestiona si es posible una transformación que no termine cooptada por el propio patriarcado.
Grecia
Grecia Frontex pone de nuevo la mirada en Grecia
En enero de 2025 el Tribunal Europeo de Derechos Humanos acusó a las autoridades griegas de llevar a cabo devoluciones forzadas de manera sistemática.
Valencià
València Duelo colectivo y brecha de género, las consecuencias de la dana en la salud mental
Más allá de lo material, el sufrimiento mental continúa golpeando las vidas de l´Horta Sud. Mujeres cuidadoras y colectivos vulnerables encabezan un luto que todavía no ha encontrado descanso.
Almería
Artes escénicas Almería reclama su (dancístico) lugar
A menudo relegada al olvido en los mapas culturales, esta provincia oriental sigue siendo una gran desconocida, a pesar de su riqueza histórica, su diversidad paisajística y su potencia creativa.

Recomendadas

Minería
Minaría Bruxelas cava fondo: litio galego para o novo militarismo europeo
No medio do rearme ordenado pola UE, Galiza entra no ámbito xeopolítico como potencial provedor de litio para a industria de defensa. Un enclave de alto valor ecolóxico en Doade (Ourense) converterase en canteira de baterías militares.
Camboya
Camboya 50 años del inicio del genocidio en Camboya
El régimen de Pol Pot acabó con la vida de más de dos millones de personas. Solo tres integrantes de los Jemeres Rojos han sido condenados por crímenes contra la humanidad.
Comunidad de Madrid
Memoria histórica Contra la basura y el olvido: tras la pista de los cuerpos y de la memoria de los brigadistas internacionales
El Salto acompaña a un contingente internacional de políticos, políticas y activistas en una ruta en memoria de los brigadistas internacionales que acudieron a luchar a España contra el fascismo, en un ejercicio inspirador para el presente.