We can't find the internet
Attempting to reconnect
Something went wrong!
Hang in there while we get back on track
Euskaraldiaren hasierak eta Black Friday erosketa egunak bat egiten dute. Euskaraldia hizkuntza txikitu baten erabilpen ohiturak aldatzeko asmoa duen kanpaina handia da. Horretarako balore konkretuak lantzeko proposamena luzatzen die hiztunei eta entzuleei: gertutasuna, errespetua, txikia denaren balioa, norbanakoaren konpromisoan arreta jartzeko garrantzia komunitatea indartzeko. Etekin ekonomikorik gabeko proposamen honek eraginkor izateko asmoz sortu da.
Black Friday-a bestelako gauza da. EE.BBetatik datorren erosketa handien eguna. Esker oneko egunaren aurreko ostiralean dendetako biltegiak husteko egindako beherapenak dira abiapuntua, gabonetarako salmentak prestatzeko asmoz. EE.BBetan hasi zen kanpaina hau mundu osora zabaldu da urteen poderioz, bertako kontsumo ereduaren hedapenarekin batera. Hori dela eta, Black Friday delako eguna merkataritza-guneetan eta internet bidez egindako erosketetan da eraginkor. Mundu mailan hedabide handiek egiten dioten propagandari esker, egun, kale gehienetan aurki dezakegu.
Txanpon baten bi aldeak dira Euskaraldia eta Black Fridaya. Balore ezberdinen arteko talka irudikatzen dira horietan, egungo krisi kapitalistaren adibide: kontsumo ereduarena, hiri ereduarena, errentagarri ez diren gauza txikiena. Bizi eredu batena, finean.
Hizkuntza txikien zainketa versus kontsumo eredu suntsigarria. Kolektibotasuna versus indibidualismoa. Hori dira Euskaraldiaren eta Black Fridayaren atzean dagoena.
Relacionadas
Culturas
Raquel Peláez “No estamos en un momento en el que haya odio a los ricos, aquí hay odio a los pobres”
Consumo
Tóxicos Una investigación europea encuentra mercurio en todas las latas de atún analizadas
Tóxicos
Contaminación El veneno oculto de tu casa: más de cien científicos piden legislar contra la toxicidad cotidiana invisible
Ez legoke gaizki Euskaraldia buruzko artikulu bat gazteleraz Estatu Espainiarrean zertan gabiltzan jakin dezaten