Feminismos
Emakume auziaren borrokarako proposamenak ezbaian

Azken urteetan feminismoak mundu mailan izandako gorakadaren ondoren helburuarekiko izan duen eraginkortasunaren eztabaida dator.

Itaiako kidea

18 ago 2021 07:29

Ez dira garai errazak langileontzat. Kapitalismoari berezko zaion dinamikaren baitan, geure bizi baldintzak etengabe okertzen ari dira, batez ere 2007-2008ko krisiaz geroztik. Pandemia testuinguruak egoera hori azkartu besterik ez du egin, kapitalari berezko zaizkion kontraesanak areagotu ditu. Aipatutako testuinguruak masa zabalen proletarizazioa eragin du eta modu gordinean kolpatu ditu zapaldutako subjektibitateak, besteak beste, emakume proletarioak.

Egoeraren irakurketak urgentziaz markatu du zapalkuntzatik askatzeko forma politikoaren definizio beharra eta hala mahaigaineratu da maila internazionalean horren inguruko eztabaida eta hausnarketa. Era berean, azken hamarkadetako testuinguru ekonomiko eta sozialak sortu dituen politikarako aukerek muga nabariak azaldu dituzte; hala nola, helburuarekiko eraginkortasunari dagokionean, eta ondorioz, horren gainean pentsatzeko beharra betebehar bilakatu da errealitate sozialaren eraldaketa erradikala ortzimuga dugunontzat. Norabide horretan ekarpena egin nahi du idatzi honek.

“Egoeraren irakurketak urgentziaz markatu du zapalkuntzatik askatzeko forma politikoaren definizio beharra eta hala mahaigaineratu da maila internazionalean horren inguruko eztabaida eta hausnarketa”

Emakumeen auziak kapitalismoaren baitan hartzen duen forma aztertzea beharrezkoa dugu zapalkuntzari aurre egiteko. Eta aipatzekoa da emakume langileon zapalkuntza ez dela kapitalismoaren bereizgarri, familia eta emakume langileon zapalkuntza mendeetako errealitatea dira. Baina kapitalismoak bere klase interesen baitan eraldatzen du zapalkuntza hau. Horrela, egun, klase subordinazionaren adierazpen konkretu gisa ageri zaigu.

Kapitalismoaren garapenak lehen kualitatiboki ezberdinak ziren lanak berdintzea ekarri zuen. Horrela, emakumeak ekoizpen sozialean txertatzeko aukerak sortu zituen, emakumeen emantzipaziorako baldintza materialak garatu zituen. Hala ere, hori kontraesan berrien baitan egin du. Alde batetik, kapitalaren dinamikek emakumeak lan munduan txertatzean familia desagerrarazteko joera adierazten badute ere, familiak bizirik dirau. Eta ondorioz, emakume langileak lan-indar gisa sozializatuak izateaz gain, lan-indarraren erreprodukziorako makina gisa diraute.

Bestetik, “esfera publikora” salto egiteak bertan parte hartzeko zituen oztopoen kontziente egin zuen. Clara Zetkinek “emakumeen auzi modernoa” bezala izendatuko du hori, ”La contribución de la mujer proletaria es indispensable para la victoria del socialismo” 1896ko Gothako Kongresuan. Azaldu zuen “emakumeen auzia” klase bakoitzaren araberakoa zela, desberdina izanik “jabetzan oinarrituriko diskriminazio sozial guztien abolizioaren aldeko borroka” edo “proletalgoaren botere hartzearen aldeko borroka”. Egoera hori izanik, XX. mende erdialderaino nahiko argi aurki genezake emakume burgesen mugimenduaren (feminismoa) eta emakume proletarioen mugimenduaren (komunismoa) arteko bereizketa. Azken hamarkadetako testuinguru politikoa guztiz desberdina dela esan beharrik ez dago.

“Komunismoaren proiektu iraultzaileak emantzipaziorako erreferente izateari utzi zion. Horri emakumeen laneratzea gehituta uler genezake soilik azken hamarkadetako feminismoaren mundu mailako gorakada”

Bigarren Mundu Gerrak eta bertan burgesia nazionalek egindako ahalegin belikoek metaketa kapitalistarako aukera eta berrikuntza industriala bizkortu zituzten, soldaten gorakadarako aukerak sortuz. Horri Sobietar Batasunaren existentzia gehitu behar diogu. Testuinguru horretan mendebaldeko herrialdeetan Ongizate Estatuen sorrerarako aukera gertatu zen eta iraultzaren mehatxua gero eta gehiago urrundu zen. Aldiz, baldintza ekonomiko eta politiko horien desegite prozesuak egoera erabat aldatu zuen: ekoizpen prozesuen deslokalizazioa eta emakumeak berriz ere ekoizpen sozialean txertatzeko ziklo berri bat abiarazten du 70.eko hamarkadak.

Komunismoaren proiektu iraultzaileak emantzipaziorako erreferente izateari utzi zion. Horri emakumeen laneratzea gehituta uler genezake soilik azken hamarkadetako feminismoaren mundu mailako gorakada. Eta batzuek komunismoaren gaindipen gisa azaldu nahi (izan) duten arren, hori ez da eztabaida irabaztearen ondorio izan, baizik eta indar korrelazioaren ondorio. Hau da, klase borrokaren garapenaren ondorioz feminismoak komunismoaren printzipio politikoak ukatu zituen.

Urte luzez langile mugimenduak errealitatearen baitako aldarri ezberdinak barnebildu zituen osotasunarekiko proiektu estrategikoan. Praktika politiko horren existentzia ezak aldiz, mugimenduaren partzializazioa ahalbidetu du. Klase dominazioaren ondorio diren zatiketa sozialen gaineko subjektu politikoak gailendu dira: emakumea, beltza, bollera… Horrela berezitasun ezberdinen arteko lehian murgildua ageri zaigu egun gizartea, eta kasurik onenean, horien arteko artikulazio saiakeran (intersekzionalitatea). Baina identitateen baitako forma politikoek osotasunari modu kontzientean aurre egiteko ezintasuna azaltzen dute: zapalkuntzaren erroa botere-sistema propioetan (zisheteropatriarkatua) kokatu eta ondorioz, proposamen interklasistetan erortzen baitira. Horrek onura nabarmenak dakarzkio burgesiari, kasu honetan feminismoa enpresaren errentagarritasuna handitu eta bere aurpegi publikoa hobetzen duen balio gehigarria bilakatu da. Modu horretan, masa mugimendu espontaneoak Estatuaren logikan txertatzeko hautua nabaria da, eta ondorioz erresistentzia horiek ere askotan lortzen dute euren aldarriak gestionatuko dituen Estatu burgesaren baitako ordezkariren bat.

“Hemendik aurrera egin beharrekoa, borroken errealitate fragmentatua proiektu unibertsalaren aldeko borroka kontziente bilakatzea da; hori da Alderdi Komunistaren eraikuntza”

Egoera horretan premia berezia du borroken atomizazioaren gaindipenak. Zapalkuntza anitzak pairatzen dituen langile klasearen artikulazio estrategikoa beharrezkoa da. Artikulazio forma honek bakarrik berma dezake sektore guztien arteko berdintasuna, baita beren berezitasunekiko errespetua. Hemendik aurrera egin beharrekoa, borroken errealitate fragmentatua proiektu unibertsalaren aldeko borroka kontziente bilakatzea da; hori da Alderdi Komunistaren eraikuntza.

Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Argentina
Myriam Bregman “Hoy proscriben a Cristina Fernández, mañana pueden proscribir a la izquierda”
Referente de la izquierda no peronista, la exdiputada nacional y líder del Frente de Izquierdas defiende la necesidad de enfrentar a Milei en las calles y acusa a la dirigencia sindical y peronista de inacción y complicidad con la extrema derecha.
Poesía
Gabriel Aresti La poesía como un martillo, instrucciones de uso
Se cumplen 50 años desde que el poeta que creía en la poesía como el arte de dar martillazos dejó de darlos en vida. 2025, en honor a Gabriel Aresti, debe ser y es, de hecho, el Año Martillo.
CRTVG - Corporación Radio y Televisión de Galicia
CRTVG A Xunta do PP remata o seu plan de control sobre a CRTVG tras escoller á súa nova directora en solitario
A xornalista Concepción Pombo substituirá, co único aval do Partido Popular, a Alfonso Sánchez Izquierdo. O Goberno de Alfonso Rueda modificou a lei de medios para que os votos do seu partido fosen suficientes para elixila.
Altri
Altri A Plataforma Ulloa Viva cambia a súa directiva para os vindeiros anos de loita contra Altri
A veciñanza da comarca máis afectada escolleu entre dúas listas logo de non chegar a un consenso. A gañadora tratará de ampliar a súa base de socias e socios por toda Galiza e abrirá máis as portas ás grandes organizacións do país, como a CIG.
El Salto n.79
Altri A celulosa ou a vida: xornalismo situado e loita social para frear un ecocidio
O xoves 17 de xullo esperámosvos no CS 'A Nubeira' de Vigo para presentar o último número da revista El Salto xunto a algunhas das súas principais protagonistas: as que loitan contra o macroproxecto de celulosa liderado por Altri e avalado pola Xunta.
Altri
Altri Galiza elixe o rumbo da loita contra Altri nas eleccións á directiva da plataforma Ulloa Viva
A veciñanza da comarca máis afectada presenta dúas listas separadas logo de non chegar a unha proposta de consenso. Por unha banda, concorre unha candidatura continuísta e, pola outra, unha alternativa que se achega máis o nacionalismo institucional.

Últimas

O Teleclube
O Teleclube 'O Teleclube' alucina no deserto con Óliver Laxe e 'Sirat'
Laxe leva o seu cuarto premio de Cannes, esta vez en competitición, polo seu novo filme que explosiona na gran pantalla.
A Catapulta
A Catapulta O tempo, o espazo e a poesía de Estíbaliz Espinosa
A poeta visita A Catapulta para conversar sobre o seu traballo e a súa traxectoria literaria

Recomendadas

Medio rural
Medio rural A esperanza da xestión colectiva fronte ao espolio: os comuneiros de Tameiga contra o Celta
Mentres varios proxectos industriais tentan privatizar e destruír os ecosistemas galegos, algúns grupos de veciños e veciñas organizadas fan oposición social construíndo alternativas comunitarias. Ás veces, tamén gañan ao xigante.
Feminismos
Feminismo Dous anos sen reparación tras sufrir lesbofobia nun Rexistro Civil de Pontevedra cando ían inscribir a seu fillo
Un funcionario negouse a inscribir ao fillo de Antía e a súa parella. Un erro de redacción na lei trans está detrás dos argumentos que o funcionario esgrime para defender a súa actuación.
Ourense
Ourense Ourense organízase para loitar contra patrullas de extrema dereita nos barrios máis empobrecidos da cidade
A veciñanza e os movementos sociais responden ao discurso do medo promovido por Frente Obrero e sinalan a súa estratexia de criminalizar a pobreza e sementar odio en contextos de exclusión e abandono institucional.