Feminismos
Emakumeak Ministro Kontseiluan efektismoaren isla direnean

Martxoaren 8ko garaipenik handiena eta, aldi berean, arrisku nagusia "feminismo" hitza telebista-saio, egunkari-azal, tren-geltoki, itxarongela eta bulego-igogailutan zehar hedatu izana da.

Consejo ministras gobierno Pedro Sanchez
Primer Consejo de Ministras del Gobierno Sánchez, el 8 de junio de 2018. Manu Navarro

Martxoaren 8ko garaipenik handiena eta, aldi berean, arrisku nagusia "feminismo" hitza telebista-saio, egunkari-azal, tren-geltoki, itxarongela eta bulego-igogailutan zehar hedatu izana da. Feminista zarela esateak jada ez du azalpenik behar, eta mespretxuek hein handi batean zilegitasuna galdu dute. Iraganean bere burua feministatzat soilik gutxi batzuek aldarrikatzen zuten herrian hau gertatzea aurrerapauso itzela da.

Alta, kultur-kooptazioa izateko arriskua ere badugu. Txoko guztietara heldu nahian, gizarte, herri eta Estatu feministak eraiki nahi ditugu. Baina ez dugu onartuko zenbaitek hitz hau bereganatzerik, bere mamia albo batera uzten duten bitartean. Beste helburu batzuetara egokitu nahi dute feminismoa, beren politika zuritzeko eta zilegiztatzeko hain zuzen. Eztabaida horietan murgilduta geunden gu, eta bat-batean PSOEk Gobernu berria izendatu du.

Sanchezen Gobernu-taldearen efektismoak, talde honetako emakume kopuru handiaren efektismoa barne, Gobernu honen ideia-ahuldadea ezkutatzen du, baita feminismo-arloan ere. Alde batetik, Berdintasun Ministro berria dugu, Carmen Calvo. PSOEren soldata-berdintasunaren lege-proposamenarekiko betoa baliogabetzearen edo Genero-Indarkeriaren Aurkako Estatu-Ituna —eta bere baitan epaileen genero heziketa bezalako neurriak— aktibatzearen berri eman du Calvok. Aurrerapausuak izan arren, nahiko mugatuak diren neurriak dira, eta ez dira inolaz ere estrategia feminista batean kokatzen diren gobernu-ekintzak.

Beste alde batetik, gobernu berriaren buruak honen asmoen adierazpen argia dira. Grande-Marlaska bezalako pertsonaia bat dugu, curriculumean, bere zaintzapean egondako presoen tortura salaketak —sexu bortxaketak barne— ez ikertzeagatik giza eskubideen urraketen zerrenda luzea duena. Edo Nadia Calviño Ekonomia Ministroa ere badugu, Europako Batzordearen Aurrekontuen zuzendari ohia. PSOEren egonkortasun fiskala eta zorra ordaintzearekiko engaiamendua adierazten du izendapen horrek. Emakume honek, politika feministekiko, menpekotasuna dutenentzat politikak hedatzearekiko, zerbitzu publikoekiko, aitatasun eta amatasun baimenak luzatzearekiko eta emakumeen pentsio duinak bermatzearekiko benetako konpromisoa erakutsi beharrean, konpromiso horiek egongo ez diren susmoa baino ez dakar.

Izendapen ulergaitzak dira, izendapen efektisten lekuko izan diren Ministeritzen ahalmenen eta helburuak gauzatzeko baliabideen gainean zalantza-itzala uzten dutenak. Trantsizio Energetiko eta Ingurumen Ministro Teresa Riberana da honen adibidea, besteak beste. Modu horretan, olatu feminista eta ekologista hartu duen itxura egiten du Gobernu berriak, mugimendu horietatik planteatutako aldarrikapenak bere agendan kokatuta. Baina sakoneko eskakizunetan aurrera egingo duten neurri koherenteak hartuko ote dituen ala izenburu liluragarriak bilatzen dituzten azaleko neurriak baino izango ez ote diren, ikusteke dago.

Har dezagun esaterako soldaten genero-arrakala. Berau ixteko neurriak iragarri ditu Gobernu berriak. Sarritan “kristalezko sabaia” izan dute jomugan politika horiek, “zoru itsaskorra” garbitzen dabilen emakumeen gehiengoari erreparatu beharrean. Emakumeak zuzendaritza- eta kontseilu-postuetan sartzeari lehentasuna ematea baino, agian lan-eremuko botere- eta ardura-antolaketa moduak zalantzan jartzea da lehenetsi beharrekoa. Luzea da egin beharreko bidea, batez ere azken bi lan-erreformak indargabetuko ez direla ikusita. Urrun dago baita erreprodukzio lanen berrantolaketarako gakoa den ezinbesteko neurri bat: laneguna txikiagotzea, lanen banaketa bidezkorako denbora askatzea ekarriko duena, hain zuzen.

Titular handietako politika efektistaren beste adibide bat Aquarius itsasontziaren harrera da. 629 pertsonen etorkizuna Atzerritarren Legearen menpe egongo da, eta zapore gazi-gozoa utzi digu hori jakiteak. Gobernu berriaren erabakiak migrazio politika aldatzeko borondatea adierazten al du? Edo Europako eskuin muturraren jarrerarekin alderatuz borondate ona adierazteko keinua baino ez da? Bitartean, aste honetan ere, ehundaka pertsonek itsasartea zeharkatu dute. Migrazio politikaren aldaketa feminista batek emakumeek Hegoaldeko muga segurtasunez zeharkatzeko bideak irekitzea, osasun eskubide orokorra bermatzea, berehalako itzulketekin bukatzea eta Etorkinak Kartzelaratzeko Zentroak desegitea izango lituzke ardatz.

Politika feminista batek «bizitzaren iraunkortasuna erdigunean jarri» eta hau bideragarri egiteko baldintzak bermatu beharko lituzke. Horretarako ezinbestekoa da oinarrizko bi eskubide gauzatzea: etxebizitza eta energia. Irizpide sozialekin kudeatutako ondasun publikoak izan beharrean, bizitzarekin espekulatzeko guneak dira oraindik. Beraz, ongi etorriak izan daitezela feminista hauek, baina emakumeen ematzipazioarekin benetan bat egiten badute, eta ez Gobernu berriaren itxura hobetzeko erabiliak badira.

Emakumeek jasandako bidegabekeriei politika feminista batetik heltzeko, bi gai dira funtsezkoak: egiturazko eraldaketak eta emakumeen autoantolakuntza bera. Aurten 78ko konstituzioaren berrogeigarren urteurrena ospatuko da. Honek, batzuen aburuz, emakumeen berdintasunaren aldeko borrokaren instituzionalizazio bidea ireki zuen. Beste batzuentzat, ordea, emakumeen aldarrikapen nagusiak baztertzen zituen konstituzioaren aurrean antolatzeko beharraz, feminismo autonomo eta militantea eraikitzen jarraitzeko mugarria izan zen. Azken urteetako borroka feministak eta belaunaldi gazte indartsuek politikarako aukera berriak sortzen dituzte, ez halabeharrez kalterik txikiena helburu duen aukerara mugatzeko, baizik eta M8an adierazitako arazoen errora joateko joera gorpuzteko.

* Laia Facet antikapitalistako militante da. Julià Martí Anikapitalistes eta FeministAlde militante da.

Arquivado en: Feminismos
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Justicia
Sentencia Condenado un trabajador de Vox por arrastrar a una activista de Femen
Un trabajador de Vox ha sido condenado como autor de un delito leve de lesiones a la pena de 180 euros y a indemnizar con 250 a la activista de Femen Lara Alcázar.
Opinión
Opinión Prohibir no es liberar: una reflexión feminista sobre el uso del hiyab
La idea de que prohibir el hiyab nos abrirá la puerta a una vida más libre no solo parte de un prejuicio, sino que se convierte en otra forma de imposición. Y ninguna liberación real puede construirse desde la fuerza o la exclusión.
LGTBIAQ+
Diversidade O Concello de Vigo retira a Área de Diversidade das subvencións de Igualdade
A asociación LGTBQI+ Nós Mesmas denuncia a eliminación como parte dun intento “continuo e silencioso” de borrar o activismo disidente do mapa.
Palestina
Genocidio La ONG anti-UNRWA lanzada por exespías y marines de EEUU siembra el caos en el reparto de alimentos en Gaza
La Fundación Humanitaria de Gaza (GHF) creada a comienzos de este año y vinculada a agentes del ejército y la inteligencia estadounidense ha sido acusada de desaparecer a una persona y disparar a quienes estaban esperando ayuda.
Alemania
Litigio climático Un tribunal alemán abre la puerta a que grandes emisores puedan ser responsabilizados de daños climáticos
El jurado descarta la demanda del agricultor peruano Saúl Luciano Lliuya por entender que el riesgo a su propiedad es demasiado bajo, pero esta misma argumentación podría llevar a condenas en otros casos.
Madrid
Derecho a la vivienda Victoria contra la Sareb: 16 familias consiguen firmar contratos después de años de lucha
Un bloque en lucha de Casarrubuelos (Comunidad de Madrid) consigue formalizar contratos con el banco malo, al que acusan de actuar “como un fondo buitre”. En Catalunya, diez ayuntamientos apoyan los reclamos de 62 hogares en huelga contra La Caixa.
Xunta de Galicia
Política A Xunta recibe ao embaixador de Israel en funcións mentres Gaza agoniza ao bordo da fame
O Goberno de Alfonso Rueda escenifica a súa boa sintonía coa Administración de Benjamín Netanyahu apenas unhas horas despois de que Israel bombardease unha escola que servía de refuxio e ordenase unha evacuación masiva en Gaza.

Últimas

Universidad
Genocidio Las universidades españolas han firmado 44 proyectos con Israel desde septiembre de 2024
Los acuerdos dentro del programa Horizon Europe se han sucedido a pesar de las declaraciones de decenas de universidades de suspensión de relaciones con Israel.

Recomendadas

Culturas
Erika Lust y Sara Torres “El deseo tiene una potencia inagotable para transformar la realidad si lo liberamos de las normas”
Sexo, deseo o ética del placer son algunos de los temas que hilan la escritora Sara Torres y la productora de cine porno Erika Lust en ‘La abundancia del deseo’.