Juventud
Gazte problematikaz

Joera sozial hegemonikoek gizarte problematiken klase izaera ezabatzen dute (gazteria, generoa, ikaslegoa, etorkinak...) eta zapalkuntza guztiak modu isolatuan tratatzen dituzte. Guri, kontrara, gazteria prozesu sozialistara lerrokatzea dagokigu.

Iraultzaren sugarra hauspotzen
Fuente : gedar.eus

Gazte Koordinadora Sozialistako militantea

30 jul 2019 08:00

Azken hamarkadako krisi ekonomikoak ezagutzen dugun munduaren gainbehera eragin du, eta ordura arte ezagutzen genuen “Ongizate Estatu” delako horren bukaera sinatu da. Krisi ekonomiko soil bat izatetik urrun, etekin ekonomikoa hizpide, burgesiak berrantolaketa kulturalak egikaritzen ditu, diziplinazko prozesuak exekutatu eta langileriaren bizi-baldintzak erasotzen ditu produkzio bitarteko eta teknika berriak garatzeko asmoz. Mendebaldeko estatuek, “errentagarritasun baxuko” esplotazioaren ondorioz, inbertsio publikora bideratzen duten kapitala murriztu egin dute, eta klase ertainaren bizi-baldintzak okertuz, langile klase osoaren proletarizazioa eragin dute. Klase-ofentsibaren agertoki berria da krisia.

Haustura ekonomiko horrek atzera bueltarik ez duen arren, eta ezagututako bizi-baldintzak berreskuraezinak izanda ere, esaten digute gazteok bizi ziklo honek eskaintzen dizkigun aukerak aprobetxatu behar ditugula. Irabazten dugun diru apurra kontsumitzea edo hara eta hona bidaiatuz xahutzea proposatzen digute, hau eta bestea ezagutu baina konpromisoa ukatuz ibiltzeko. Bien bitartean, normatibitate burges modernoa ohiko bihurtzen ari da gazte langileontzat: langabeziaren existentzia orokortua, ordaindu gabeko lan-orduak, epe motzerako lanaldiak, miseriazko soldatak eta lan-baldintza penagarriak, bat-bateko kanporaketak, etxebizitzarako aukera eza, familiaren gaitasun ekonomikoarekiko dependentzia izugarria, bizitza egonkortua garatzeko ezintasun erreala...

Horiek ez dira salbuespen egoera bateko bizi-baldintzak; gizarte kapitalistaren bizi-baldintza modernoak dira. Etorkizunak dakarrenaren aierua dira. Finean, proletarizazioa eta bizi-baldintza berrietara ohitzeko prozesu basatia bizi dugu.

Gazte problematikaren auziari erantzutea gazteria kapitalistentzako tresna izatetik prozesu sozialista elikatuko duen agente izatera igarotzea esan nahi du.

Guk, gazte langile bezala, gazte problematika botere burgesarentzat auzi funtzional gisa ulertu behar dugu, bere boterea handitzeko erabiltzen duen auzi gisa. Ekonomikoki, sistema honek subjektu debaluatu gisa ekoizten du gazteria langilea, mekanismo ezberdinen bitartez bere lan-indarraren balioa murrizten baitu: praktikako kontratuen, aldi baterako laneko enpresen eta abarren bitartez. Kulturalki, izaera despolitikoa duen subjektibitate eredua inposatzen digu: instituzio burgesen existentzia normalizatuz, autoritarismoaren adierazpen ugariak barneratuz, moral egoista eta indibidualista garatuz, inguru eta arazoekiko arduragabetsu bihurtuz... Gainera, klase borrokaren fase berria egonkortzeko helburuarekin, belaunaldi berrien gainean esku hartzen du burgesiak etengabe: hezkuntza sisteman erreformak burutuz, kultura kontrolatuz, gazteria kriminalizatuz.

Are gehiago, errealitate prekario hori salatu eta horren aurrean altxatzen den gazteria kritikoaren kultura faltsua sortu dute: gizartean nagusi diren joerei jarraituz, aurreko belaunaldien bizi-ikuspegi eta -ohiturak modernizatzeko balio duen gazteriaren eredua. Gizartean hegemonikoak diren tendentzia sozial horiek, ordea, problematika askoren (gazteria, generoa, ikaslegoa, etorkinak...) klase izaera ezabatzen dute eta zapalkuntza guztiak modu isolatuan tratatzen dituzte.

"Haustura ekonomikoa haustura politiko bihurtzea dagokigu. Joera sozial hegemonikoei aurre eginez, bizitzako esfera oro politizatu, antolakuntzaren kultura hedatu eta etorkizun ilunean argi bat piztu behar dugu."

Guri, kontrara, gazteria prozesu sozialistara lerrokatzea dagokigu. Ordena instituzionaleko alderdiek proletargoaren babesgabetasun egoeraren aurrean beste alde batera begiratzen duten eta gizarteko estratu pribilegiatuenen interesei erantzuten dieten bitartean, prozesu sozialistak proletargoaren interesei erantzuten die eta hainbat arlotako botere dinamika gelditzeko lan egin behar du. Gazte problematikaren auziari erantzuteak, beraz, hau esan nahi du: gazteria langileak botere burgesarentzat betetzen dituen funtzioak neutralizatzen joatea pixkanaka, kapitalistentzako tresna izatetik prozesu sozialista elikatuko duen gazteria izatera igarotzeko.

Haustura ekonomikoa haustura politiko bihurtzea dagokigu. Joera sozial hegemonikoei aurre eginez, bizitzako esfera oro politizatu, antolakuntzaren kultura hedatu eta etorkizun ilunean argi bat piztu behar dugu.

Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Cádiz
Derechos laborales La lucha sigue: miles de trabajadores del metal en Cádiz se niegan al preacuerdo de UGT y continúan la huelga
Los trabajadores se niegan a aceptar el preacuerdo firmado entre la UGT y la patronal que el resto de agrupaciones sindicales consideran que podría desembocar en “el peor convenio” de la historia del metal
Comunidad de Madrid
Comunidad de Madrid Los bomberos forestales, sin soluciones, plantean una huelga en temporada alta de incendios
El conflicto laboral se está enquistando y los trabajadores valoran aumentar la presión ante la falta de respuestas por parte de la empresa y de la Comunidad de Madrid
Cádiz
Derechos laborales Más de 25.000 trabajadores se unen a la huelga del metal de Cádiz en su primera jornada
Los sindicatos apuntan que el 95% de los trabajadores del sector se han unido a la huelga para denunciar la situación laboral y los abusos laborales de compañías como Airbus, Navantia o Dragados Offshore.
Iker
31/8/2019 9:35

Nahiko aurkezpen ona, pena bat arrogante hutsak zaretela eta hainbat herritan zikinkeriketan ibiltzea zuen betiko estiloa izatea... Horrela ez.

16
16
#39152
8/9/2019 21:52

Orokortzea ez da komenigarria. Ez dakit zertaz ari zaren baino jarrera inbididualak GKS erakundeari leporatzea bai dela jokaera zeharo zikina eta hori ez da inongo kritika politikoa. Gazte belaunaldi formatu, kritiko eta ildo politiko jakin baten sorrerari, zer komunista iraultzaileari ez lioke ilusiorik eragingo? Idatziaren hausnarketa, ene ustetan, zuzena eta argoaia. Gora GKS eta gora prozesu sozialista! Zuek zientifikoak ekarriko dezute Euskadiko askatasuna!
Idatziaren hausnarketa

4
8
Iker
10/9/2019 15:40

Ez dira jarrera indibidualak. Tendentzia orokortu bat da, tamalez... Haien estrategiaren parte badirudi. Denborak jarriko du bakoitza bere tokian.

6
6
#39208
10/9/2019 16:50

Ez dakit pa. Nik ezagutzen ditudanak ez dituzte horrelako jarrerarik, inondik inora. Jende apala, formatua eta errealitatea eraldatzeko gogoekin topatu ditut, alegia.
Susmoa ote dut formen kritikaren gibelean ez ote dagoen fondoaren aurkako posizio bat. GKSren ildoak, klase analisia eta klase borrokaren ikuspegia ditu sustrai eta aintzina ezarrita dagoen mito abertzale eta independentista zein borroka sektorial isolatuak kolokan jartzen dituelakoaren kezka dabilela jende aunitzek esanen nuke gehio. Egia, denbak patuko du norberak bere tokian.

10
8
Iker
12/9/2019 23:14

Ta zenbat zauri, min, apurketa, engainu eta zikinkeritan sartuta daude ildoko militante ugari? Paperak dena aguantatzen du, baina praktikan, egunerokotasunean... Azpi jokoetan trebeak dira gero. Zenbat tokitan kolatu da errakirena erdi-purdi azalduta? (Jada espazio batzuk "kontratu sinadura" kolokan jartzen hasiak dira) zenbat tokitan abuztu hasierako irakurketa gezurrekin sinatua? Formatuak bai, bai, baina etikarik gabeko militanteak ez dira sekula izango militante iraultzaileak.

7
13
#46135
21/1/2020 12:30

Aizu Iker, non daude Erraki 'erdi ipurdi' azaltzeagatik atxikitu zirenak? Ados ez badaude, ez al dute nahikoa denbora izan desmarkatzeko? Eta non daude abuztuko irakurketa 'kolokan' jartzen ari diren horiek? Hemen jarraituko dugu, zure gezurrak noiz beteko diren zain. Bitarte horretan politika egiten ariko gara ordea. Zureak bezalako gezurrak, zu bezalakoei esku artean lehertuarazteko errealitatea sortzen.

8
6
CRTVG - Corporación Radio y Televisión de Galicia
CRTVG A Xunta do PP remata o seu plan de control sobre a CRTVG tras escoller á súa nova directora en solitario
A xornalista Concepción Pombo substituirá, co único aval do Partido Popular, a Alfonso Sánchez Izquierdo. O Goberno de Alfonso Rueda modificou a lei de medios para que os votos do seu partido fosen suficientes para elixila.
Altri
Altri A Plataforma Ulloa Viva cambia a súa directiva para os vindeiros anos de loita contra Altri
A veciñanza da comarca máis afectada escolleu entre dúas listas logo de non chegar a un consenso. A gañadora tratará de ampliar a súa base de socias e socios por toda Galiza e abrirá máis as portas ás grandes organizacións do país, como a CIG.
El Salto n.79
Altri A celulosa ou a vida: xornalismo situado e loita social para frear un ecocidio
O xoves 17 de xullo esperámosvos no CS 'A Nubeira' de Vigo para presentar o último número da revista El Salto xunto a algunhas das súas principais protagonistas: as que loitan contra o macroproxecto de celulosa liderado por Altri e avalado pola Xunta.
Altri
Altri Galiza elixe o rumbo da loita contra Altri nas eleccións á directiva da plataforma Ulloa Viva
A veciñanza da comarca máis afectada presenta dúas listas separadas logo de non chegar a unha proposta de consenso. Por unha banda, concorre unha candidatura continuísta e, pola outra, unha alternativa que se achega máis o nacionalismo institucional.

Últimas

O Teleclube
O Teleclube 'O Teleclube' alucina no deserto con Óliver Laxe e 'Sirat'
Laxe leva o seu cuarto premio de Cannes, esta vez en competitición, polo seu novo filme que explosiona na gran pantalla.
A Catapulta
A Catapulta O tempo, o espazo e a poesía de Estíbaliz Espinosa
A poeta visita A Catapulta para conversar sobre o seu traballo e a súa traxectoria literaria

Recomendadas

Medio rural
Medio rural A esperanza da xestión colectiva fronte ao espolio: os comuneiros de Tameiga contra o Celta
Mentres varios proxectos industriais tentan privatizar e destruír os ecosistemas galegos, algúns grupos de veciños e veciñas organizadas fan oposición social construíndo alternativas comunitarias. Ás veces, tamén gañan ao xigante.
Feminismos
Feminismo Dous anos sen reparación tras sufrir lesbofobia nun Rexistro Civil de Pontevedra cando ían inscribir a seu fillo
Un funcionario negouse a inscribir ao fillo de Antía e a súa parella. Un erro de redacción na lei trans está detrás dos argumentos que o funcionario esgrime para defender a súa actuación.
Ourense
Ourense Ourense organízase para loitar contra patrullas de extrema dereita nos barrios máis empobrecidos da cidade
A veciñanza e os movementos sociais responden ao discurso do medo promovido por Frente Obrero e sinalan a súa estratexia de criminalizar a pobreza e sementar odio en contextos de exclusión e abandono institucional.