We can't find the internet
Attempting to reconnect
Something went wrong!
Hang in there while we get back on track
Lanaren Ekonomia
Gutxieneko soldataren inguruko eztabaida berrireki da

Gutxieneko soldataren eztabaida pil pilean dago momentu honetan, bai Euskal Herrian baita Espainian ere. Espainiako Gobernua patronal eta sindikatuekin negoziatzen ari den bitartean, Euskal Herrian Herri Ekimen Legegile bat eta enpresa arteko akordio bat egikaritzeko proposamena aurkeztu dute sindukatu guztiek.
Agenda sindikala errepasatu ondoren, Mikel Alvarez “Betelu”k gaia kokatu digu, gutxieneko soldata handitzeakizango lituzkeen inplikazio ekonomiko eta politikoak aipatuz. Ondoren, Urko Apaolazak, Argian idatzi zuen artikulua oinarritzat hartuz, Euskal Herriko egoeraren berri eman digu. Azkenik, LABeko ordezkari den Oihana Lopetegik euskal sindikatu soberanistek aurkeztu duten proposamena aurkezteaz gain, hurrengo asteetan ireki daitekeen mobilizazio agertokia ekarri digu Lanaren Ekonomia saiora.