Urteko borrokak eta balorazioak sindikatuen ahotik

Euskal Herriko sindikatuekin urteko balorazioa egin dugu, gai anitz jorratuz CNT, ESK, LAB, CCOO eta ELAko arduradunekin.
lanarenekonomia0707

Lanaren Ekonomia 2024/2025 ikasturteko azken irratsaioa egin dugu, Euskal Herriko sindikatuetako ordezkariekin urteko balorazioa eginez eta gai anitz jorratuz.

Lehen gonbidatua Endika Alabort izan da, CNTko militantea. Bere hitzartzean hezkuntza greba, La Suizako grebalarien borroka eta zinemako figuranteak antolatzeko ekimena nabarmendu ditu.

ESK sindikatuko Koordinadora Nazionaleko kide Iratxe Alvarezek hartu du lekukoa. Nafarroako Lanbidearteko Gutxieneko Soldata igotzeko kanpainaren berri eman digu, eta industria sektoreko krisi egoera zein lan istripuen ondorioz urtean hildako langileak izan ditu hizpide.

Ondoren, Oihana Lopetegi izan da gurean, LAB sindikatuko Ekintza Sindikaleko eta Negoziazio Kolektiboko arduraduna. Lanbidearteko Gutxieneko Soldata propioaren aldeko borroka, hezkuntza greba eta osasun mahaian sindikatuek akordioa sinatu ez izana azpimarratu ditu.

Musika tarte baten ostean, Iñigo Garduño batu zaigu Bilbo Hiria irratiko estudioetan, CCOO Euskadiko Ekintza Soziopolitiko eta Komunikazio idazkaria. Besteak beste, osasun itunaren inguruko kritika, lanaldiaren murrizketa 37,5 ordura eta CCOO Euskadik aurten egin duen Kongresuaren berrikuntzak izan ditu hizpide, non Santi Martinez idazkari nagusia izendatu dute.

Irratsaioa amaitzeko, Pello Igeregi elkarrizketatu dugu, ELA sindikatuko Negoziazio Kolektiboa, Lan Osasuna eta Euskararen arduraduna. Enpresa handietako lan gatazkak, berritutako hitzarmen sektorialak, hezkuntza grebaren amaiera gazi-gozoa eta osasun arloko itxurakeria instituzionala izan ditu mintzagai.

Azkenik, eskerrak eman dizkiegu gure lantaldeko kideei, Bilbo Hiria irratiko langileei, Arrosa Sareko irratiei, eta Hordago, Argia eta El Salto Radioko lagunei, urte osoan zehar izan duten babes eta lankidetzagatik. Horrela itxi dugu Lanaren Ekonomia irratsaioaren 8. denboraldia. Udazkenean, indarberrituta itzuliko gara!

Cargando valoraciones...
Comentar
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Cargando relacionadas...
Cargando portadilla...
Comentarios

Para comentar en este artículo tienes que estar registrado. Si ya tienes una cuenta, inicia sesión. Si todavía no la tienes, puedes crear una aquí en dos minutos sin coste ni números de cuenta.

Si eres socio/a puedes comentar sin moderación previa y valorar comentarios. El resto de comentarios son moderados y aprobados por la Redacción de El Salto. Para comentar sin moderación, ¡suscríbete!

Cargando comentarios...