Pensiones
Pentsiodun eta alargunen aurkako erasoa, demografikoa baino politikoa den arazoa

Pentsio pribatuak bultzatzeko helburuarekin, aitzakia demografikoa erabiltzen dute agintariek, zahartzen doan gizarte honetan beldurraren egoera hedatuz. Zein da arazoaren jatorria, soilik demografikoa edo lan baldintzak kaskartzearen ondorio zuzena da?

Bilbao Pensiones ayunta
Concentración de pensionistas en el Ayuntamiento de Bilbao Ione Arzoz

Urteak daramatzate pentsionista eta alargunek euren bizi-baldintzen aurkako eraso larriak jasaten. Azken hilabeteotako mobilizazioak azaleratu dutenez, usteltze progresiboa garatu da azken urteetan, Gizarte-Segurantzaren etorkizuna bera ere kolokan jarriz. Pentsio sistema publikoa etengabeko murrizketen bidez ahultzen dute, iraunkor eta bideragarria ez delaren mantra erabiliz. Pentsio pribatuak bultzatzeko helburuarekin, aitzakia demografikoa erabiltzen dute agintariek, zahartzen doan gizarte honetan beldurraren egoera hedatuz. Zein da arazoaren jatorria, soilik demografikoa edo lan baldintzak kaskartzearen ondorio zuzena da? Eta, kaskartze horrek ez al du zerikusirik ume jaio berrien eskasiarekin?

Kotizaziopeko pentsioen finantzaketa, kotizazioen menpe geratu zen 1995ean. Ez kontributiboak Gobernuaren aurrekontu orokorretatik ordaintzen dira, ordea. Biztanleriaren adina, nagusien biziraupena eta jarduera tasa dira aldagai erabakigarriak? Ezta pentsatu ere. Bi faktore nagusi daude pentsio sistemaren “krisia” deritzoten hori azaltzeko:

Lehenengoa, kotizazio gutxiago eta apalagoak daude sistemaren diru-sarreren aldean. Azken hamarkadotan, lan mundura heltzen joan diren belaunaldien artean ohikoagoak izan dira zailtasunak. Soldaten kaskartze orokorra, emakume aktibo berrien partzialitatea eta lan-baldintza eskasak, soldata oneko sektore maskulinizatuen gainbehera, kontratuen behin behinekotasunak sortzen dituen etengabeko intermitentzia epeak eta langabezi tasa altuen normalizazioa dira enpleguaren krisiaren osagai nagusiak. Kotizazioen bidezko ekarpenak gero eta baxuagoak izateak pentsio sistemaren finantzazio arazoa sortu du.

Soldaten kaskartzea, emakumeen partzialitatea eta lan-baldintza eskasak, sektore maskulinizatuen gainbehera, behin behineko kontratuen intermitentziak eta langabezi altua dira enpleguaren krisiaren osagaiak

Adinekoen kopurua eta biziraupena baino, azken urteotan sartzen direnen eskubide hobeagoetan dugu arazoaren bigarren faktore nagusia. Sistemak araututako ordainketei aurre egin behar die, eta erretretadun berriei bizi osoko ekarpenen ordainak zor dizkie Gizarte-Segurantzak. Azken urteotan sartu diren pentsiodun gehienak bizitza osoan egon dira etengabe lanean, eta horrek sistemaren beharren maila igotzeko joera indartuko du hurrengo urteetan.

Bi faktore horien ondorioz, Pentsioen Erreserba Funtsa Gabonetako ordainsaria ematerakoan agortuko da. Eta zer? Berez, gure pentsio eredu publikoa urtez urteko banaketa sistema baino ez da, langileen arteko elkartasun tresna, soldataren zati bat sozializatzeko joera, langile borrokaren bidez lortu izan zena. Ez dugu zertan funtsa bat izan behar. Diru-sarrerak —langileriaren errentak, azken finean— gai izaten badira pentsiodun eta alargunen eskubideak bermatzeko, voilà!, arazoa konponduta. Espainiako pentsio sistemak urtez urteko 15.000 milioi € inguruko defizita du. Hor bai dagoela, bai, arazoa.

Egungo enplegu, ekoizpen eta errenta banaketa ereduak dira arazoaren iturria, eta ez dute pentsio sistema duin bat bermatzeko inolako aukerarik, ezta beste erronka sozialei erantzuteko gaitasunik ere

Erretretadunen artean, gainera, hiltzen diren jubilatuek kotizazio oinarri baxuagoak izan zituzten landun izan ziren garaian. Pentsio baxuagoak dituzte orain, ondorioz. Arazoa ez da hainbeste bizirautea, sarritan inplizituki ulertarazten zaigun moduan. Bataz beste 657€ jasotzen duten 2,1 milioi emakume alargunen artean —178.000 gizon alargun baino ez baitaude—, adin tarte altuetan kokatzen dira asko, Gizarte Segurantza eta Enplegu Ministerioak 2017an emandako datuei erreparatuz. Hainbestetan pentsio oso baxuak dituzte, eta sistemaren iraunkortasunarekin lotura gutxi dutela ondorioztatu daiteke. Pentsio sisteman alta ematen dutenek dira, ordea, oinarri altuagoak izan dituztenak, eta honi gehitu behar zaio, ezin da ukatu ezta, baby-boom belaunaldikoak heltzen daudela erretreta adinetara, eta hori ere bai kontutan hartzeko faktorea dela.

Milioika pentsiodun eta alargun txiroei ehun edo berrehun euroko murrizketak inposatzen konponduko al dugu arazoa? Ez. Jada aipatu dugun moduan, egungo enplegu, ekoizpen eta errenta banaketa ereduak dira arazoaren iturria, eta ez dute pentsio sistema duin bat bermatzeko inolako aukerarik, ezta beste erronka sozialei erantzuteko gaitasunik ere. Arazoa ez da pentsio sistema iraunkorra ez izatea. Aldiz, arazoa honako hau da: gure eredu ekonomiko kapitalista eta patriarkal honek errotik ezin duela bermatu, ezta gaur egun ezta etorkizunean ere ez, langileen bizi osorako lasaitasun materiala, adin batekin lanari uzteko eskubidea barne. Arazoa ez da, orduan, pentsio sistemaren gastuaren urtez urteko aldakuntzak goranzko joera izatea —%8 inguru 2010. urtea arte, eta %2 hortik aurrera—, baizik eta diru-sarrerak bermatzeko zer nolako politikak egin beharko diren; bizi baldintza duinak denontzat bermatzeko, azken urteotan egindakoen guztiz kontrakoak izan beharko direnak, jakina.

Pensiones
Las pensiones mínimas en Euskal Herria

La cifra destinada a complementar las pensiones desde la CAV para ajustarlas a las demandas de 1.080 € podrían alcanzar los 800 millones de euros, más del 7% del presupuesto del Gobierno Vasco, lo que supondría multiplicar por 17 los 46 millones que se destinaron en 2017 a complementar las pensiones a través de la RGI.

Arazoaren jatorria demografikoa baino, eredu ekonomikoaren norabide kaskarra dela argi izanda, arlo politikotik hori baldintzatzeko gaitasuna baliatu behar dugu, konponbiderako neurriak hartuz. Pentsio sistemaren krisiari aurre egiteko, ekoizpen harremanetan, langileei banatutako diru-sarreren gorakada izan behar dugu helburu, soldatan parte-hartzea errenta banaketan izandako atzerakadari buelta emanez. Atzerakada hau oso bortitza izan da azken hamarkadotan, Jorge Uxók eta Nacho Álvarez ekonomilariek hainbestetan frogatu duten eran. Bi aukera ditugu pentsio sistemaren krisiari aurre egiteko. Kotizazio tasak igotzea da lehenengoa, behin behineko irtenbidea dela jakinda, langileen errenta osoa (zuzena gehi zeharkakoa) ez duelako hobetzen. Oinarriak igotzeko soldatak hobetzea da bigarren aukera, irtenbide integrala eskainiz. Lehenengoa erreforma apala izanda, bigarren honetarako langileen aldeko lan erreforma aurrerakoia da beharrezkoa, errenta eta lan denbora banaketa justuago bat bultzatuz. Legegintzatik haratago, negoziazio kolektibo orokor baterako bide berriak ireki behar dira ere, egungo patronal agintarien bide neoliberalak baztertuz.

Arazoaren jatorria demografikoa baino, eredu ekonomiko kaskarra da, eta arlo politikotik konpondu behar dugu. Pentsio sistemaren krisia langileei banatutako diru-sarreren gorakadarekin konpontzen da

Argia astekariak jasotako pentsiodun elkarteen proposamenak —gazteleraz ere eskuragai hemen— gauzatu ahal izateko, ekonomian oinarria duen arazoa ulertu behar dugu, faktore nagusiak, eta ez hainbeste bigarren mailakoak direnak, politikatik eraldatuz. Azken finean, bizi dugun jubilatu eta alargunen aurkako erasoak kapitalizazio bidezko pentsio pribatuei bultzada ematea du helburu. Hurrengo urteotan erronka horri aurre egiteko, beharrezkoa dugu ulertzea eta aurreikustea datorrena, borrokarako lagungarriak izan daitezkeen irtenbideak elkarrekin sortzeko. Azken urteetan PSOEk eta PPk egindako erreformak zelan areagotu dute arazoa? Zeintzuk dira eztabaida politikoan nagusitu diren proposamenak, batez ere ezkerreko eragile politiko eta sindikalen aldetik? Agintarien bide okerrak eta pentsiodunen plataformek, ezkerreko alderdiek eta sindikatuek jorratu behar dituzten proposamenak hurrengo artikulu batean aztertuko ditugu.

Sobre o blog
Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Bilbo Hiria, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten
Ver todas as entradas
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Opinión
Pensiones Previsiones a ojo de buen cubero
Menudean los políticos, economistas y creadores de opinión que no se cortan a la hora de anunciar la cantada quiebra de nuestro sistema público de pensiones. Quiebra que ni se ha producido ni hay indicios serios de que vaya a ocurrir a medio plazo.
Laboral
Laboral Los trabajadores de la construcción piden la jubilación anticipada por la alta siniestralidad
CCOO y UGT piden a la Seguridad Social que les apliquen los coeficientes reductores como ya se ha hecho en otros sectores como los bomberos o los mineros. La patronal lo rechaza.
Opinión
Tribuna Sobre las movilizaciones del 5 de abril contra el negocio de la vivienda y por salarios y pensiones dignas
VV.AA.
El 5 de abril salimos a la calle a favor de salarios y pensiones mínimas dignas, lo que servirá también para fortalecer el movimiento por la vivienda y generar nuevas condiciones para tejer alianzas.
Sobre o blog
Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Bilbo Hiria, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten
Ver todas as entradas
Galicia
Galicia A Xunta aprobou a celulosa de Altri argumentando que a súa cheminea de 75 metros sería “icónica”
O Informe de Patrimonio Cultural, favorable á multinacional, emitiuse con base en dúas encargas externas, contratadas e pagadas pola empresa ao ex presidente e ao actual tesoureiro de Icomos-España.
Uruguay
Muere Mújica Muere José Mujica: el descanso del guerrero
La muerte de Pepe Mujica hará aumentar sin duda la leyenda que rodeó durante tantos años al viejo guerrillero tupamaro convertido en presidente de Uruguay, pero no todos serán elogios.

Últimas

O Teleclube
O Teleclube 'Os Pecadores' loitan contra montruos reais e mitolóxicos no novo episodio de 'O Teleclube'
O dúo do director Ryan Coogler e o actor Michael B. Jordan estrean unha película sobre a experiencia afroamericana cunha ameaza sobrenatural engadida.
Opinión
Opinión Por qué es vital que el mundo (y Europa) se desarme
Mientras buena parte de los políticos mundiales nos hablan de las amenazas que suponen los Otros, la conclusión en el campo de la ciencia climática es que los problemas del siglo XXI son consecuencia del modo de vida desmesurado del mundo occidental.
Más noticias
Energía
Límites planetarios Reducir el consumo energético, el debate olvidado (e incómodo) del gran apagón
España proyecta un 43% de aumento de consumo eléctrico en los próximos cinco años. Especialistas opinan que la electrificación de la demanda, clave para abandonar los combustibles fósiles, tiene que ir acompañada de la suficiencia energética.
Comunidad de Madrid
Comunidad de Madrid Vecinas de Madrid convocan otra gran manifestación por la sanidad pública
El próximo 25 de mayo la plataforma Vecinas y Vecinos de Barrios y Pueblos de Madrid organiza otra gran marcha contra la política sanitaria del Gobierno de Ayuso.
Palestina
Palestina Imputan a dos capitanes de buque implicados en el comercio de armas con Israel
El Juzgado de Instrucción nº 6 de Barcelona investiga la implicación de la naviera Maersk en el suministro de armas al ejército israelí y le requiere que identifique a dos capitanes.
Sanidad pública
Sanidad Pública España necesita 100.000 enfermeras para alcanzar la media europea
Casi un 40% de enfermeras manifiesta que dejará la profesión en los próximos 10 años. Son datos del Ministerio de Sanidad y las profesionales exponen las razones: falta de conciliación y contratos precarios.

Recomendadas

Laboral
Laboral Coidar sen dereitos: a loita das traballadoras nas residencias privadas de Galiza
Sen tempo nin medios para ofrecer uns coidados axeitados, alertan dunha situación insostible nos centros e denuncian a privatización dun servizo a costa do benestar das persoas maiores e dependentes.
Pensamiento
Michael Hardt “La respuesta a Trump no debe ser volver a la normalidad”
Pensador estadounidense y colaborador de Antonio Negri en algunas de sus mejores páginas, el filósofo Michael Hardt ha seguido dedicando su trabajo a la idea y a las prácticas del común.
Estados Unidos
Roberto Montoya “Nos dicen que hay que armarse contra Putin cuando el mayor peligro para el mundo es Trump”
Más Donald Trump que nunca, el multimillonario ha regresado para terminar lo que no pudo hacer en su primer mandato. El periodista Roberto Montoya bucea en el personaje y su contexto en el libro ‘Trump 2.0’ (Akal, 2025).
Cine
Cine Colectivo y sin autor: breve historia de otro cine
La película ‘Una isla y una noche’, autoproducida y autodistribuida por el colectivo francés Piratas de Lentillères, es la puerta de entrada para recordar otros modos de hacer cine, alejados de la firma de autor y los grandes estrenos.