Opinión
Hemen denok jolasten dugu!

Bilbokoa bezala, Iruñerriko arrazakeriaren aurkako lehen Mundialitoa oso arrakastatsua izan zen, ohiko elkarlan dinamiketatik at.
Mundialito Antiracista: Una fiesta para todes - 15
Arkaitz Saiz Foto del recientemente celebrado VI. Mundialito antirracista de Bilbao
8 oct 2022 07:00

Urriaren 1ean Iruñerriko arrazakeriaren aurkako lehen Mundialitoa oso arrakastatsua izan zen. Ez dute inporta partiden emaitzek, parte hartzaileen kopuruek edo erdietsiko diren gol eta saskiratzeek. Hainbat talderen artean bultzatu eta antolatutako jaialdiak jolas-topaketa bat izateko asmoa du, eta plaza berri bat ireki nahi du, Iruñerriko ohiko elkarlan dinamiketatik at.

Hezkuntza sistemak, lan munduak, atzerritartasun legeak eta barne harresiek Iruñea itsusi eta grisa marrazten digute egunero. Bi hiri, non jendea ez den nahasten eta non errentak eta paperak izateak dena baldintzatzen duten. Mundialitoa hiri hori hankaz gora jartzeko proposamen bat da, aukera xume baina irmoa. Egunerokotasunaren logikak alde batera uzteko jaio da, eta nahasketa eta mestizajearen erronkei aurre egiteko. Segregazioa alde batera utziz, eta elkarlanaren hipotesia landuz.

“Mundialitoan barne harresiak hausteko lehen pausoa emana dago. Ea ba zer datorren hemendik aurrera!”

Haritu Sarea, Haziak, Itaka Escolapios, Katakrak, Kontseilu Sozialista, Lantxotegi eta Siñarzubi eragileek, egun bateko jai giroan, toki bat ireki zioten hamaika koloretako benetako Iruñeari. Identitatea landu ordez, materialtasuna jokoan jarriz. Barne harresiak hausteko lehen pausoa emana dago. Ea ba zer datorren hemendik aurrera!

Antifascismo
El mundialito que resiste a la metrópoli
El Mundialito mixto antirracista de Bilbao cumplió su sexta edición, mientras que en Iruñea preparan su estreno.
Cargando valoraciones...
Comentar
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Cargando relacionadas...
Cargando portadilla...
Comentarios

Para comentar en este artículo tienes que estar registrado. Si ya tienes una cuenta, inicia sesión. Si todavía no la tienes, puedes crear una aquí en dos minutos sin coste ni números de cuenta.

Si eres socio/a puedes comentar sin moderación previa y valorar comentarios. El resto de comentarios son moderados y aprobados por la Redacción de El Salto. Para comentar sin moderación, ¡suscríbete!

Cargando comentarios...