We can't find the internet
Attempting to reconnect
Something went wrong!
Hang in there while we get back on track
2003ko greba orokorraren deialdiaren aurrean hainbat kidek galdera hau jarri genuen mahai gainean. Prekarietatea eta feminismoa lantzen zituen kolektibo batean aritzen ginen gure jardun politikoan Madrilen. Sindikatu handiek egindako deialdiaren aurrean geure buruak, geure baldintza konkretuekin, kokatu nahi genituen grebaren aurrean, eta ezohiko erantzunak eman mobilizazio egunaren aurrean. Horregatik, abiapuntua honakoa izan zen: gaur egun zein da zure greba?
"Ez zait iruditu martxoaren 8ko antolakuntzan ikasitakoa U30aren antolaketan ikus daitekeenik. Aukera galduaren sentsazioa daukat"
Kapitalaren mugimenduaren etenaldia du helburu greba batek lanuzteen bidez. Prekarietatetik nekez atera daitekeen momentuan (funtzionarioen gremioan ez bada) eta zaintza eta erreprodukzio lanen garrantzia erdigunean dagoenean, galderak egunerokotasun handia dauka, baitan hartzen baitu populazioaren zati handi batentzat grebaren forma bera. Hausnarketa hau martxoaren 8ko greban ezinbestekoa izan zen deialdietan eta greba eguna pentsatzean, emakume askok ezin baitute lan etenaldirik egin (haien lana etenezina delako), “lana” ez delako (ordainsaririk ez duelako) edo aukerarik ez dutelako (lanean antolakuntza politiko minimorik ez dagoelako).
Ez zait iruditu grebaren formaren inguruan lanketa berezirik egin denik urtarrilaren 30erako, nahiz eta mugimendu feministak harekin bat egin eta pentsiodunen talde batzuek ere bai. Deialdia aldez aurretik egina zegoen, sindikatuen estrukturek bultzaturik batez ere, eta oso zaila da hamarkadetako ohitura horiek denbora gutxian aldatzea. Ez zait iruditu martxoaren 8ko antolakuntzan ikasitakoa U30aren antolaketan ikus daitekeenik. Aukera galduaren sentsazioa daukat, eta, betiko lez, ikusten dut arrazoi sakon eta estrukturalak daudela arazoaren muinean.
2003an geure buruei botatako galdera horiek indarrean jarraitzeak izutzen nau, greba orokorraren formak kanpoan uzten duen jendea kontuan hartzen ez den seinale delako.
Relacionadas
Opinión
Lanaren Ekonomia Euskal Herriko industria-politikak norabide aldaketa behar du
Lobo
Opinión El lobo, la democracia y el infierno
Opinión
Opinión Por los derechos de la infancia, no a los sacramentos católicos (ni a lo equivalente en otras religiones)
Miles de niños en todos los países en todos los países: emakumeak dira seme-alabarik galtzaileenak. Suizidioen mayoria, indigentzian ados dauden pertsonak, lan istripuen laborategiak, gizonak dira gizonak: emakumeak dira gehiago epaituak. Haurrak asesinatuak dira bere seme-alabak. Berriro ere, emakumeak dira gehiago epaituak. Duela 60 milioi urte asteroide batek dinosaurioak suntsitu zituen: emakumeak, epaituagoak