Personas refugiadas
Rohingya: pandemia eta genozidioari aurre egiten dien herria

Koronabirusa munduko exefuxiatuen kanpamenturik handienera iritsi bada ere, Myanmarreko Gobernuak ez du bertara doazen iheslarien garbiketa etnikoa eten

Rohingya2
Kutupalongeko errefuxiatuen kanpamendua, Bangladesheko Cox's Bazar eskualdean, banbu kainabera eta plastikoz eraikitako etxeetan bizi diren milio bat biztanle ditu. Olmo Calvo
3 may 2020 11:00

Rohingyek mendeak daramatzate Myanmar (Birmania ere deitua) eta Bangladeshen arteko muga inguruan bizitzen, baina inongo herritartasunik gabe, eta, beraz, haien eskubideen bermerik gabe. XX. mendean mugatik ekialdera dagoen Arakan Myanmarko eskualdean finkatu eta Britainiar Inperioak herritartasuna aitortu zien. 1948an Myanmarrek independentzia lortu zuenetik, historian zehar etnia honek jasandako bazterketa biolentzia bilakatuz joan da. 2017an, Nazio Batuen Erakundeak Myanmarko Gobernuaren jarrera “garbiketa etniko” bezala definitu zuen. Beste modu batera esan du berriki erakundeak: “genozidio” hitza erabili du azken asteetan armadak erail dituen ehunka lagunen berri emateko.

2017ko Gobernuaren erasoak 1.200.000 rohingyek Myanmartik alde egitea eragin zuen,  Ruandakoaren atzetik historian izan den exodorik handiena

Mugarik Gabeko Medikuak gobernuz kanpoko erakundeko komunikazio arduraduna Igor García Berberok ondo ezaguntzen du egoera. 1983an Bilbon jaio zen, baina Bartzelonan ikasi zuen Kazetaritza. Ondoren hamar urtez hainbat komunikabiderentzat korrespontsala izan zen Indian, Pakistanen eta Bangladeshen bizi zelarik. Azken herrialde horretan Kutupalong munduko errefuxiatu kanpamenturik handienean lanean egon zen, rohingyen gehiengoaren bizilekuan, alegia. 2018an, gainera, Bangladesh, crónica de un país olvidado liburua argitaratu zuen. Gaur egun, Nairobin bizi da eta Afrikako hainbat krisialdi jorratzen ditu.

BAZTERKETA HISTORIAN ZEHAR

Rohingyen bazterketaren arrazoi historikoa, Garcíak azaltzen duen moduan, etnia horrek Myanmarren bizi diren gainerako biztanleekiko dituen ezberdintasun nabarietan datza: “Rohingyek itxura indostanikoa daukate, musulmanak dira eta haien hizkuntza sanskrito propioak bengalarrarekin antzekotasun handiak ditu. Birmaniako biztanleriaren gehiengoak, ordea, itxura mongoloidea dauka, budista da eta hizkuntza-sinotibetarrak erabiltzen ditu”.

Rohingyen aurkako Gobernuaren indarkeria mailakatua izan da eta hainbat ihesaldi masibo eragin ditu, baina Bangladeshera iritsi direnek han ere ez daukate errefuxiatu kondizioa aitortuta. Bertako legearen arabera “Myanmartik datozen nortasun agiririk gabeko biztanleak” baino ez dira, eta ohikoa da iheslariak jatorrizko lekura itzultzera derrigortzea. “Etxea lau aldiz utzi behar izan duten errefuxiatuak aurkitu izan ditugu”, egiaztatzen du Garcíak.

Rohingya7
Gizon iheslari bat Kutupalongen dutxa bat hartzen. Olmo Calvo

Lehenengo migrazio bolada esanguratsua 70eko hamarkada bukaeran izan zen, zeinetan 200.000 pertsonek Arakanetik mugaz bestalde dagoen Cox’s Bazar Bangladesheko distritura alde egin zuten. 1982an, Myanmarko Gobernuak herrialde osoko hainbat etnia ezberdinen eskubideak bermatzen zituen lege berri bat onetsi zuen, baina dokumentuak ez zuen rohingyen etnia jaso. 90eko hamarkadan beste ehun milaka biztanlek egin zuten ihes.

2017ko abuztuaren 25ean Gobernuak indarkeria ikaragarri areagotu zuen. Egun horretan, borroka armatuaren bidea hautatu duen ARSA (Arakan Rohingya Salvation Army edo Arakango Salbazioarako Gudaroste Rohingya) milizia rohingyak Myanmarreko 30 egoitza militar eraso eta Gobernuak, atentatua aitzakiatzat hartuz, bortizki erantzun zuen. Mugarik Gabeko Medikuen azterketa baten arabera, Myanmarko armadak 7.000 pertsonatik gora hil zituen operazio hartan.

Kutupalongeko presio demografikoa Bangladeshek berez daukanari gehitu behar zaio, munduan biztanle dentsitate handiena daukan herrialdea baita

Gertaera hark Ruandakoaren atzetik historian izan den exodorik handiena eragin zuen: hilabete gutxi batzuetan, 1.200.000 rohingyek Myanmartik alde egin zuten. Gaur egun, Cox’s Bazarren kokatuta dagoen Kutupalong errefuxiatuen kanpamentua inoizko handiena da, plastiko eta banbu kanaberaz eraikitako etxeetan bizi diren milioi bat pertsona baino gehiago dituelarik; Bizkaiak bezain beste.

Kanpamentuaren presio demografikoa Bangladeshek berez daukanari gehitu behar zaio, munduan biztanle dentsitate handiena daukan herrialdea baita, kilometro karratuko 1.140 biztanlerekin. “Espainiar estatua baino lau aldiz txikiagoa da, baina lau aldiz pertsona gehiago bizi da han”, konparatzen du Garcíak. “Gainera, Bangladesh Ganges ibaiaren deltan kokaturik dagoenez eta ibai hori Himalaietako glaziarretan jaiotzen denez, oso zaurgarria da klima aldaketaren aurrean”, aipatzen du kazetariak.

Rohingya3
Kampamentuko errefuxiatuak, laguntza humanitarioak banatzen danatzen duen elikagai eske. Olmo Calvo

Koronabirusaren pandemia dela eta, funtsezkoa da kutsatzeko arriskuak ahalik eta gehien murriztea, are gehiago hain masifikatua dagoen zonaldean. Momentu honetan, Kutupalongen osasun zerbitzuak zein ur eta saneamendu sareak mugi daitezke. Oraingoz Covid-19ak ez du gehiegizko kalterik sortu, baina gobernuz kanpoko erakundeak gaixotasunak eragin ditzakeen ondorioei aurre egiteko ospitaleak prestatzen ari dira.

“Bestalde”, adierazten du bilbotarrak, “zurrumurru askori aurre egin behar diegu”: “Askok gaixotasuna sendabide tradizionalekin kendu daitekeela uste dute, eta beste batzuk beldur dira, sendatzeko modurik ez dagoela pentsatzen dutelako. Horregatik nabarmen jaitsi dira eguneroko mediku kontsultak, 500etik 200era osasun etxe batzuetan”. Esan beharra dago ere, “bizitako egoera latzen ondorioz, trauma gogorrak oso ohikoak direla komunitate honetan”, azpimarratzen du.

Ozeanoko olatuen menpe milaka kilometro igarotzea da rohingyek genozidiotik edo laguntza humanitarioarekiko menpekotasunetik irteteko daukaten ihesbide bakarra

“Instalazioak aurretik kanpamentuan izan diren elgorri, sabeleko edo difteria bezalako ohiko izurriteentzako prestaturik zeuden, eta koronabirusaz gaixotutako eriak atenditzeko egokitu behar izan ditugu, baina ez dakigu zenbat denboraz eutsi ahal izango dugun momentu honetan daukagun materialarekin”.

Koronabirusari aurre egiteko neurriez gain, orain lehentasuna “gutxieneko osasun-zerbitzuak bermatzea” dela nabarmentzen du Garcíak. “Ppobreziarekin erlazionatutako beste gaixotasunak ez dira geldituko, arazo psikologikoak areagotuko dira eta emakumeak erditzen jarraituko dute”. Beraz, Kutupalongen erronka berria daukate 2017tik milioi eta erdi mediku kontsulta egin dituzten Mugarik Gabeko Medikuen profesionalek.

ASKE IZATEKO EZINTASUNA

Larria izanagatik, gatazka hau erabat ezezaguna izan da Europan 2015era arte. Urte horretan, rohingyak pateratan itsasoratuz Hego-Ekialdeko Asiara (Tailandia, Malasia eta inguruko herrialdetara) ailegatzen saiatu ziren. Mundu osoko egunkariak erreskataturiko txalupetatik jaisten ziren rohingya erkinen argazkiak azaletan ateratzen hasi ziren. Menpeko dituzten bi estatuen eta Indiako ozeanoaren arteko kokapen geografikoa dela eta, itsasoratzea da rohingyek genozidiotik edo laguntza humanitarioarekiko menpekotasunetik irteteko daukaten ihesbide bakarra.

Duela pare bat aste, rohingyak berriro albiste izan ziren, Bangladeshko kostaldeko zaintza talde batek 400 rohingya erreskatatu zituelako. Beste 30 lagun hil egin ziren eta itsasora bota zituzten haien gorpuak. Bengalako Golkoa eta Andamango Itsasoa zeharkatuz Asiako Hego-Ekialdera iristea zuten helburu. Olatuen menpe milaka kilometro egitea da askatasuna lortzeko daukaten bide bakarra. Kasu horretan, bi hilabete igaro zituzten itsaso zabalean, patera batean pilaturik eta noraezean.

Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

República del Sudán
Sudán Darfur: crisis humanitaria y crímenes de lesa humanidad, según el Tribunal Penal Internacional
La fiscal adjunta del Tribunal Penal Internacional (TPI) en La Haya, Nazhat Shameem Khan, ha advertido de que se están produciendo crímenes de lesa humanidad en Sudán.
Personas refugiadas
Asilo y refugio El asilo crece en España hasta el 18,5% pero se queda muy lejos del 46,5% de la media europea
A pesar de que aún no se conoce ningún borrador por parte del gobierno español, CEAR considera que una nueva Ley de Asilo apegada a los derechos de la movilidad podría posicionar a España al frente de la Europa de los valores y derechos.
El Salto Radio
El Salto Radio Convivencia de Berrocal II: Comunidad de acogida
Volvemos a la Convivencia Rural de Berrocal y, esta semana nos detenemos en la historia de dos familias, una palestina y otra israelí, que nos muestran que la convivencia es posible. Además, tecnosuelos y música. Creemos que merece la pena escuchar.
CRTVG - Corporación Radio y Televisión de Galicia
CRTVG A Xunta do PP remata o seu plan de control sobre a CRTVG tras escoller á súa nova directora en solitario
A xornalista Concepción Pombo substituirá, co único aval do Partido Popular, a Alfonso Sánchez Izquierdo. O Goberno de Alfonso Rueda modificou a lei de medios para que os votos do seu partido fosen suficientes para elixila.
Altri
Altri A Plataforma Ulloa Viva cambia a súa directiva para os vindeiros anos de loita contra Altri
A veciñanza da comarca máis afectada escolleu entre dúas listas logo de non chegar a un consenso. A gañadora tratará de ampliar a súa base de socias e socios por toda Galiza e abrirá máis as portas ás grandes organizacións do país, como a CIG.
El Salto n.79
Altri A celulosa ou a vida: xornalismo situado e loita social para frear un ecocidio
O xoves 17 de xullo esperámosvos no CS 'A Nubeira' de Vigo para presentar o último número da revista El Salto xunto a algunhas das súas principais protagonistas: as que loitan contra o macroproxecto de celulosa liderado por Altri e avalado pola Xunta.
Altri
Altri Galiza elixe o rumbo da loita contra Altri nas eleccións á directiva da plataforma Ulloa Viva
A veciñanza da comarca máis afectada presenta dúas listas separadas logo de non chegar a unha proposta de consenso. Por unha banda, concorre unha candidatura continuísta e, pola outra, unha alternativa que se achega máis o nacionalismo institucional.

Últimas

O Teleclube
O Teleclube 'O Teleclube' alucina no deserto con Óliver Laxe e 'Sirat'
Laxe leva o seu cuarto premio de Cannes, esta vez en competitición, polo seu novo filme que explosiona na gran pantalla.
A Catapulta
A Catapulta O tempo, o espazo e a poesía de Estíbaliz Espinosa
A poeta visita A Catapulta para conversar sobre o seu traballo e a súa traxectoria literaria

Recomendadas

Medio rural
Medio rural A esperanza da xestión colectiva fronte ao espolio: os comuneiros de Tameiga contra o Celta
Mentres varios proxectos industriais tentan privatizar e destruír os ecosistemas galegos, algúns grupos de veciños e veciñas organizadas fan oposición social construíndo alternativas comunitarias. Ás veces, tamén gañan ao xigante.
Feminismos
Feminismo Dous anos sen reparación tras sufrir lesbofobia nun Rexistro Civil de Pontevedra cando ían inscribir a seu fillo
Un funcionario negouse a inscribir ao fillo de Antía e a súa parella. Un erro de redacción na lei trans está detrás dos argumentos que o funcionario esgrime para defender a súa actuación.
Ourense
Ourense Ourense organízase para loitar contra patrullas de extrema dereita nos barrios máis empobrecidos da cidade
A veciñanza e os movementos sociais responden ao discurso do medo promovido por Frente Obrero e sinalan a súa estratexia de criminalizar a pobreza e sementar odio en contextos de exclusión e abandono institucional.