Opinión
Osasungintza pribatuak ez du ezer galdu

Sistema publikoa indartzeko aukera historiko bat izan dugu, eta ez dugu hura bultzatzeko ahaleginik egin, ez erakundeetatik, ezta kaletik ere.
Ambulancia DYA COVID-19
Mikel Urabaien Otamendi Una ambulancia de la DYA Navarra protegida con plástico por el Coronavirus.
11 jun 2021 07:26

Joan den astean Osasunbideko eskutitz bat jaso nuen, aspaldian pendiente nuen hitzordu baterako. Hasieran ohartu ez banintzen ere, Clínica Universitaria de Navarra ospitalera bideratzen ninduten. Eskutitza bidali aurretik, telefonoz deitu zidaten, eta argi adierazi nien ez nuela toki hartara joan nahi. Alferrik.

“Administrazioak zerbitzu pribatuak indartzen jarraitu du, orain arteko jardunbide desegokia zuzendu gabe”

Gurean, ohikoa da osasungintza publikotik pribatura baliabideak bideratzea; kasu honetan, Opus Deiren ospitale batera. Pandemiak zerbitzu publikoen ezinbestekotasuna erakutsi badigu ere, Administrazioak zerbitzu pribatuak indartzen jarraitu du, orain arteko jardunbide desegokia zuzendu gabe. Eta hala, osasungintza pribatuak diru asko irabazi du covid-19aren agerraldiarekin.

Sistema publikoa indartzeko aukera historiko bat izan dugu, eta ez dugu hura bultzatzeko ahaleginik egin, ez erakundeetatik, ezta kaletik ere. Kaleko erritmoa apal dago; lan politikorako hipotesi gutxi dugu, eta indarra, berriz, ahuldua. Horrela hasi genuen pandemia, eta horrela jarraitu dugu konfinamenduan eta ondoren. Badakigu osasungintza publikoa ezinbestekoa dela, baina hura defendatzeko aukera ekarri digun une historiko honek jokoz kanpo harrapatu gaitu.

Aitzitik, beste eremu batzuetan urrats eraginkorrak egin ditugu, guztiontzat onuragarriak izan ez badira ere: sindikatuak irakasleen eskubideak defendatzen tematu dira, umeen beharrei begiratu gabe; funtzionario askok telelana defendatu dute, pentsatu ere egin gabe haiei ere badagokiela zerbitzu eta baliabide publikoen funtzionamendu egokiaren ardura... Aldaketa handiak etorri dira, ez denontzat mesedegarriak. Sistema publikoa bere osotasunean hartu eta horretan sinistu gabe, horren alde lan egin gabe, alferrik ibiliko gara. Bitartean, 2021eko maiatzean, eta Osasunbideri esker, Opus Deiren ospitaleak arratsaldeko 19:00etako kontsultak betetzen ditu.

Lanaren Ekonomia
Oinarrizko lanak indartzeko erronka
Pandemiari aurre egiten jarraitzeko, gure erronka nagusia izan behar da bizitza zaintzen duten eremu eta jarduerak indartzea, ondorio sozial latzak borrokatzeko. SINDIKALAGENDA Otsailak 11-20
VV.AA.
Cargando valoraciones...
Comentar
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Cargando relacionadas...
Cargando portadilla...
Comentarios

Para comentar en este artículo tienes que estar registrado. Si ya tienes una cuenta, inicia sesión. Si todavía no la tienes, puedes crear una aquí en dos minutos sin coste ni números de cuenta.

Si eres socio/a puedes comentar sin moderación previa y valorar comentarios. El resto de comentarios son moderados y aprobados por la Redacción de El Salto. Para comentar sin moderación, ¡suscríbete!

Cargando comentarios...