Antiespecismo
Animalia Etika izango du hizpide EHUko udako ikastaro batek
.jpg?v=63916124639 2000w)
Animalia Ikasketa Kritikoak
Udako ikastaro bat antolatu du Animalia Ikasketa Kritikoak taldeak EHUko Uda Ikastaroak Fundazioarekin (UIK) batera, “Animalia Etika gizartean: Ikasgeletan bidegurutze teorikoei eta aplikazio praktikoei buruz hausnartzen” izenekoa. Ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean izango da Donostiako Miramar Jauregian, eta aurrez aurre edo online parte hartzeko aukera izango da. Bi aukerek 20 orduko balio akademikoa eskaintzen dute. Ikastaroa institutuko zein unibertsitateko irakasleei dago bideratuta batik bat, baita unibertsitateko ikasle, ikerlari edo doktore zein animalien aldeko aktibistei.
“Ikastaroaren helburu nagusietako bat zera da, gizakiok gainontzeko animaliekin dugun harremanari buruz hausnartzea”, esan du ikastaroko zuzendariak, Leire Morras Aranoak. “Zehazki, ikastaro honekin, argibideak eman nahi dizkiegu irakasleei ikasgeletan gai hori jorratzeko baliabideak emateko”, gehitu du.
“Animalia Etika gizartean: Ikasgeletan bidegurutze teorikoei eta aplikazio praktikoei buruz hausnartzen” ikastaroa ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean izango da Donostiako Miramar Jauregian
Hitzaldiak ez ezik, tailerrak eta mahai inguruak ere antolatu dituzte, eta hainbat gai jorratuko dituzte, besteak beste, literatura, komunikabideak eta filosofia, betiere, Animalia Etikarekin harremanetan. Diziplinarteko ikastaroa izango dute beraz. Azaldu dutenez, arlo horien arteko elkarrizketarekin eta lankidetzarekin gaiaren ikuspegi nahiko osatua izatea espero dute. "Animalia Etikan eguneratuta egotea zaila da; askotan espero da filologo batek zuzenbidean egindako aurrerapenak ezagutzea, kazetari batek jakitea filosofian zer gertatzen ari den, eta aktibista bati denetarik jakitea eskatzea”, adierazi du Olatz Aranceta-Reboredok, ikastaroko antolatzaile eta Animalia Ikasketa Kritikoak taldeko kideak. Pompeu Fabra unibertsitateko doktoregaia ere bada, UPF-Centre for Animal Ethics zentroko kidea, eta komunikabideek animaliak zelan irudikatzen dituen azalduko du ikastaroan.
Beste hitzaldi batzuek, espezismoaren eta zapalkuntza dinamiken arteko harremana aztertu edo Animalia Etika zuzenbidean zelan aplikatzen den azalduko dute, eta tailer baten bidez literaturan antropozentrismoa saihesteko teknikak ikasi ahalko dituzte parte hartzaileek.
Mikroipuin lehiaketarako oinarriak Animalia Ikasketa Kritikoen webgunean daude, eta ikastaroaren inguruko informazioa eta izen ematea UIKren webgunean
Mikroipuin lehiaketa
Irisgarritasun ekonomikoa laguntze aldera, antolatzaileek eta Hordagok mikroipuin antiespezisten lehiaketa bat jarri dute martxan. Ekainaren 10a baino lehen bidaliko testuetatik irabazle izango denak, UIKren “Animalia Etika gizartean” ikastarora bertaratzeko matrikula bat jasoko du Hordagoren eskutik. Ikastaroaren aurretik jakinaraziko zaio irabazleari, eta ikastaroan bertan, ekainaren 30ean, bigarren saritik bosgarrenera arteko sari banaketa izango da. Lau saridun horiek literatura eta ikus-entzunezkoen pack antiespezistak eskuratuko dituzte Animalistak eta NOR Euskal Herria Antiespezista kolektiboen eskutik.
Mikroipuin lehiaketarako oinarriak Animalia Ikasketa Kritikoak taldearen webgunean daude, eta ikastaroaren inguruko informazioa, programa osoa eta izena emateko portala, UIKren webgunean.
Antiespecismo
“¡Somos antiespecistas y luchamos por la liberación animal!”
Personas de toda Euskal Herria se manifiestan en Bilbao para “decir alto y claro que no es justo utilizar y explotar a los demás animales”.
Relacionadas
Danza
Todo o que podería ser o xénero e como desfacelo dende o escenario
CRTVG - Corporación Radio y Televisión de Galicia
A Xunta do PP remata o seu plan de control sobre a CRTVG tras escoller á súa nova directora en solitario
El Salto n.79
A celulosa ou a vida: xornalismo situado e loita social para frear un ecocidio
Altri
A Plataforma Ulloa Viva cambia a súa directiva para os vindeiros anos de loita contra Altri
AGANTRO
O desprazamento forzoso en Chiapas: metáfora da vida núa
Últimas
Altri
Galiza elixe o rumbo da loita contra Altri nas eleccións á directiva da plataforma Ulloa Viva
El Salto n.79
Galicia dice 'no' al capitalismo verde y en el último número de la Revista El Salto te lo contamos
O Teleclube
'O Teleclube' alucina no deserto con Óliver Laxe e 'Sirat'
A Catapulta
O tempo, o espazo e a poesía de Estíbaliz Espinosa
Orgullo
O Orgullo Crítico enche de diversidade e de humanismo Galiza: “Transfeministas con Palestina”
Recomendadas
Medio rural
A esperanza da xestión colectiva fronte ao espolio: os comuneiros de Tameiga contra o Celta
Feminismos
Dous anos sen reparación tras sufrir lesbofobia nun Rexistro Civil de Pontevedra cando ían inscribir a seu fillo
Migración
A veciñanza mobilízase para acoller migrantes tras o peche de centros de Rescate Internacional en Galiza
Ourense
Ourense organízase para loitar contra patrullas de extrema dereita nos barrios máis empobrecidos da cidade
Para comentar en este artículo tienes que estar registrado. Si ya tienes una cuenta, inicia sesión. Si todavía no la tienes, puedes crear una aquí en dos minutos sin coste ni números de cuenta.
Si eres socio/a puedes comentar sin moderación previa y valorar comentarios. El resto de comentarios son moderados y aprobados por la Redacción de El Salto. Para comentar sin moderación, ¡suscríbete!