.jpg?v=63753058253 2000w)
Coronavirus
Nafarroako Suhiltzaileak DYAko boluntarioe batu zaizkie desinfekzio lanetan
Anbulantziak eta daramaten osasun-material kutsatua garbitzen dute
1977an errepide istripuen aurrean osasun babesa emateko jaio zen DYA Navarra gobernuz kanpoko erakundea. 43 urte hauetan zehar, beharrizanen arabera haien laguntza egoera ezberdinetara moldatu dute erakundeko kideek. Arrunta da kontzertu, futbol partida, entzierro edota festetan jendetzaren artean horiz jantzitako boluntarioak aurkitzea, eta baita haien kolore bereizgarri horrekin margotutako anbulantziak ikustea ere. Oraingoan, aldiz, ez dago ekitaldi masiborik eta arraroa da trafiko-istripurik gertatzea. Hala ere, Koronabirusaren krisiari ez diote bizkarra eman, eta moldatu egin dira beste behin: desinfekzio lanak egiten dituzte Nafarroako Suhiltzaileekin batera.
DYAk lau laguneko bi txanda antolatzen ditu egunero, eta kutsadura ekiditeko traje berezi bakarra daukate erabilgarri. “Ez da kontzertu baten segurtasuna bermatzen egotea bezain atsegina edo segurua; baina laguntzeko gaude, eta egin dezakegun bitartean ez gara etxean geratuko”, ziurtatu dute María Eito, Iñigo Aceituno, Damián Castro eta Elisa Rekalde boluntarioek.




Relacionadas
Para comentar en este artículo tienes que estar registrado. Si ya tienes una cuenta, inicia sesión. Si todavía no la tienes, puedes crear una aquí en dos minutos sin coste ni números de cuenta.
Si eres socio/a puedes comentar sin moderación previa y valorar comentarios. El resto de comentarios son moderados y aprobados por la Redacción de El Salto. Para comentar sin moderación, ¡suscríbete!