Coronavirus
Utzaraztea konfinamendu garaian

Iruñeko Udalak Kale Nagusian okupatutako eraikin batean bizi ziren hamalau pertsona kaleratu ditu

Desalojo casa okupa Calle Mayor Pamplona número 14
Lourdes 'La China', azalpenak ematen; Javier, eserita; eta María del Mar, bere gauzak jasotzen. Mikel Urabaien Otamendi
16 abr 2020 11:00

Egun oso bat igaro da utzaraztea hasi zenetik eta Iruñeko Udaltzaingoak jada hamalau lagunak kaleratu ditu. Udalak kontratatutako langileak Kale Nagusiko 14. ataria barnetik hormatzen hasi dira. Kanpoaldean, solairu batetik ateratako maleta, motxila, poltsa eta bestelako trasteek logela baten tamainako karratu bat osatzen dute. Haien alboan, kaleraturiko hiru lagun: María del Mar Mejías Flores, Javier Carrecero eta Lourdes Fernández. “Cariño, jar ezazu ‘La China’, horrela deitzen didate-eta”, eskatzen dit azken honek.

Edukazio fin horrekin hurbildutako kazetariei utzaraztea azaltzen ari diela, geroz eta gehiago berotu eta urduritzen da. Orduan, atzean dituen polizia furgoietarantz bira eginda, amorru biziz oihuka hasten zaie: “Zeinen erraza den eroso bizi zaretenentzat gu kaleratzea!”, dio batzuetan; “ea egunen batean ni bezala geratzen zareten... ea orduan zer egiten duzuen!”, bestetan; eta irainen bat gehitzen du ia beti.

Gero, berriz buelta eman eta, kideek lagunduta, azalpenekin jarraitzen du: “Duela astebete udaltzainak etorri ziren, koronabirusaren harira osasun-inspekzio bat egin behar zutela esanez. Baina oso gaizki tratatu gintuzten eta argi ikusi genuen etxe barruan argazkiak ateratzeko aitzakia bat baino ez zela izan. Hurrengoan gu botatzera etorri ziren eta orain kale gorrian gaude. Konfinamendua hasi zenean sartu ginela diote, baina ez da egia; otsailaren 22an izan zen, edifizioak urteak zeramatzalako abandonaturik. Usoen kakaz beterik zegoen dena, erabat zaharkitua, eta nazka handia ematen zuen. Guk garbitu eta konpondu egin genuen, eta zertarako? Nahiago dute etxebizitza hondakina izatea, guretzako bizilekua baino”.

Tapiado
Udalak kontratatutako langileek atea hormatu zuten. Mikel Urabaien Otamendi

Atariko espaloian eserita, Javier Carrecero dago, 26 urteko gizona. Dexente gazteagoa izan arren, bere azken bizipena Lourdesena bezalakoa da. Mutilak, baina, baxu hitz egiten du; haserre baino gehiago, etsita dagoela dirudi. Duela urte erdi bere bizitza guztiz ezberdina zela gogoratzen du: “Eroso bizi nintzen txakurrarekin nire etxean, baina enpresak ez zidan kontratua luzatu eta egun batetik bestera kalean nengoen”. “Edonori gerta dakioke”, adierazten du.

 Geroztik bizi izan duena kontatzean, gazteak ez die okupa mugimenduaren aldarriei aipurik egiten; bere buruaz errukitzen da, ordea: “Zer egingo dut orain?”, galdetzen du, burumakur, atea hormatzen ari diren bitartean. Ezin du etorkizunaren inguruko ziurgabetasuna burutik kendu eta honelako hausnarketak egiten ditu etengabe: “Nik ez dut uste ia inork nahita lapurtzen duenik, baina orain uler dezaket nola irits zaitezkeen horrelako gauzak egitera irtenbiderik ez baldin badaukazu. Beharrarengatik sartu nintzen etxe honetan ilegalki, eta orain zer egin beharko dut bizirauteko? Nik ez dut inoiz lapurretarik egin eta ez dut lapurra izan nahi… Hala ere, ezin naiz aterpetxera joan”, errepikatzen du, María del Marrek eta La Chinak baiesten dutelarik.

Okupas Calle Mayor Iruñea
Kale Nagusiko 14. zenbakia okupatu eta 53 egun beranduago, kalean geratu dira Lourdes eta Javier. Mikel Urabaien Otamendi

Aterpetxeari uko egiteari buruz galdetuta, hauxe dio Javierrek: “Etxerik gabe geratu nintzenean, hasieran hara joan nintzen eta ez dut sekula itzuli nahi. Alde batetik, ez nuen gustuko dirulaguntzen mende egotea, eta abandonaturiko etxeetan okupa bilakatu nintzen, lana aurkituko nuen esperoan. Bestetik, aterpetxera kalean bizi den jende guztia doa, eta badakizu… behartsuen artean drogak eta bestelako arazoak oso arruntak dira. Gainera, orain jende gehiegi egongo da han eta kalean egotea baino errazago kutsa zaitezkeela iruditzen zait. Niretzako ez da batere segurua eta atsegina hango giroa”. “Horregatik, kalean egotea nahiago dugu”, berresten dute hiru kideek.

María del Mar Mejías Flores madrildarrak badaki zer den etxegabe izatea. Hiru seme-alaba ditu eta bikotekide ohia nafartarra denez, haren herrira, Tirapura, joan zen bizitzera. Harengandik tratu txarrak jasan eta gero, etxetik alde egin zuen garai hartan 20 urte zituen semearekin batera, eta Iruñeko aterpetxera joan ziren. “Azkenean, bikotekide ohia salatu, genero-indarkeriaren biktima izateagatik errenta kobratzen hasi eta pisu bat alokatu nuen”. Dena den, jasotako diruak ez zion denbora luzez balio izan. Semea Madrilgo aterpetxe publiko batean dago orain, eta berak Iruñeko Kale Nagusian okupatutako etxean bukatu zuen. “Duela gutxira arte ez naiz inoiz okupa izan”.

BIZILAGUNEN IKUSPEGIA

Aurkeztutako hiru pertsona horiez gain, beste hamaika kide zeuden Iruñeko Udalak utzarazi duen eraikinean bizitzen. Guztira zeuden hamalau lagunetatik, batzuk Jarauta kaleko 13. eta 66. zenbakietan bizi izan ziren iaz, eta hainbat arazo larri izan zituzten auzokideekin. Horren ondorioz, Alde Zaharreko Gazte Mugimendua eta hamarnaka bizilagun atari haien aurrean kontzentratu ziren, eta, liskarren biktima izan zirenekiko elkartasuna erakutsiz, okupak alde egitera behartu nahi izan zituzten.

“Erabateko zentzugabekeria da konfinamendu garaian pertsonak edozein modutan kaleratzea”

Hala eta guztiz ere, inguruko kaleetan bizi diren pertsona ugarik esan bezala, Kale Nagusian zeuden guztiek ez dute problemarik sortu eta han askotariko jendea zegoela zirudien. Gainera, hainbat auzokide bat datoz “orain ez dela epaitzeko momentua” esatean. Bizilagun batek dioen moduan, “erabateko zentzugabekeria da konfinamendu garaian pertsonak edozein modutan kaleratzea”.

Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Madrid
Corrupción El novio de Ayuso, a un paso del banquillo por fraude fiscal y falsificación de documentos
La jueza que instruye la causa propone el procesamiento de Alberto González Amador, de uno de sus testaferros y de los tres presuntos colaboradores en el caso del fraude a Hacienda.
Comunidad de Madrid
Comunidad de Madrid Suspendidas las declaraciones de los cabecillas de los protocolos de la ‘vergüenza’
Reclaman que no han sido llamados en tiempo y forma. Los familiares de los 7219 residentes fallecidos denuncian denegación de servicios por motivos discriminatorios a tres altos cargos de Isabel Díaz Ayuso.
Chernóbil
Cuba y Chernóbil Cuba, Chernóbil y COVID-19
Los médicos cubanos ya acudieron al rescate de los niños de Chernóbil.
Palestina
Genocidio La ONG anti-UNRWA lanzada por exespías y marines de EEUU siembra el caos en el reparto de alimentos en Gaza
La Fundación Humanitaria de Gaza (GHF) creada a comienzos de este año y vinculada a agentes del ejército y la inteligencia estadounidense ha sido acusada de desaparecer a una persona y disparar a quienes estaban esperando ayuda.
Alemania
Litigio climático Un tribunal alemán abre la puerta a que grandes emisores puedan ser responsabilizados de daños climáticos
El jurado descarta la demanda del agricultor peruano Saúl Luciano Lliuya por entender que el riesgo a su propiedad es demasiado bajo, pero esta misma argumentación podría llevar a condenas en otros casos.
Madrid
Derecho a la vivienda Victoria contra la Sareb: 16 familias consiguen firmar contratos después de años de lucha
Un bloque en lucha de Casarrubuelos (Comunidad de Madrid) consigue formalizar contratos con el banco malo, al que acusan de actuar “como un fondo buitre”. En Catalunya, diez ayuntamientos apoyan los reclamos de 62 hogares en huelga contra La Caixa.
Xunta de Galicia
Política A Xunta recibe ao embaixador de Israel en funcións mentres Gaza agoniza ao bordo da fame
O Goberno de Alfonso Rueda escenifica a súa boa sintonía coa Administración de Benjamín Netanyahu apenas unhas horas despois de que Israel bombardease unha escola que servía de refuxio e ordenase unha evacuación masiva en Gaza.

Últimas

Universidad
Genocidio Las universidades españolas han firmado 44 proyectos con Israel desde septiembre de 2024
Los acuerdos dentro del programa Horizon Europe se han sucedido a pesar de las declaraciones de decenas de universidades de suspensión de relaciones con Israel.

Recomendadas

Culturas
Erika Lust y Sara Torres “El deseo tiene una potencia inagotable para transformar la realidad si lo liberamos de las normas”
Sexo, deseo o ética del placer son algunos de los temas que hilan la escritora Sara Torres y la productora de cine porno Erika Lust en ‘La abundancia del deseo’.