Cuidados
Lan asistentzialak

Lan indarraren erreprodukzioa eta pertsona dependenteen biziraupena bermatzeko funtzioak betetzen dituzte zaintza lanek, eta bere sozializazioaren alde borrokatzea dagokigu

Trabajo domestico
El trabajo interno lo realizan principalmente mujeres, muchas de ellas migradas. Álvaro Minguito
ITAIAko kidea.
15 ene 2021 06:26

Bizi dugun testuinguru sozialaren gaineko analisia partekatu nahiko nuke, horren eraldaketari nire esparrutik ekarpen politiko bat egitearren. Orokortasun hori gainditzeko egin beharreko analisiak hartzen duen dimentsioaren jakitun izanik, eta bere konplexutasunean ez galtzearren, nire ekarpena emakumeon auzitik abiatuko dut. Gaurkoan, konkretuki, garrantzia hartu duen eta hartuko duen gai baten inguruan arituko naiz: lan asistentzialak; edo, bestela esanda, lan merkatutik at egin ohi diren lanak.

“Las asistentzialak ezinbestekoak dira norbanakoaren zein gizarte antolaketaren biziraupenerako, eta lan banaketa sexualaren arabera egituratuta daude”

Lan asistentzialak bi multzo nagusitan banatuko nituzke, osotasunean betetzen duten funtzioaren arabera. Alde batetik, lan indarraren erreprodukzioa bermatzeko funtzioa betetzen duten lanak daude: otorduak prestatzea, etxea deskantsurako eroso mantentzea, garbiketa lanak, erosketak eta abar. Bestetik, pertsona dependenteen biziraupena bermatzeko funtzioa betetzen duten zaintza lanak ditugu: familiako haurrena, pertsona nagusiena edota bizitzako oinarrizko jarduerak autonomoki egiteko ezintasunen bat duten pertsonena. Lan horiek guztiek bi ezaugarri nagusi dituzte: batetik, ezinbestekoak dira norbanakoaren zein gizarte antolaketaren biziraupenerako; eta, bestetik, lan banaketa sexualaren arabera egituratuta daude.

Lehenengo ezaugarriari helduz, osotasunean jarri behar dugu arreta, nola eta noren lanaren kontura erreproduzitzen diren jakiteko. Gizartearen biziraupena unean uneko ekoizpen moduaren araberakoa da. Egungoak forma kapitalista du, eta langileon lan indarra boterea dutenen kapital metaketara bideratzen da. Fenomeno horrek ez du etenik, sistemak etengabe duelako eskuragarri lan indar esplotagarria. Halaber, kapitalak ezinbestekoa du lan indar hori beti efizientea izatea, eta, horretarako, beharrezkoa du baita ere langileok gure lan indarra berritzeko janaria erostea eta prestatzea, behar afektibo zein psikologikoak asetzea, min fisikoak baretzea eta abar. Azken horiek ere lanak dira, baina ez dute gainbaliorik sortzen, ez dira produktiboak kapitala akumulatzeko; ordea, ezinbestekoak dira langileek etengabe lan indarra saltzen jarraitu ahal izateko. Hortaz, lan indarraren erreprodukzioa bermatzeko funtzioa duten lan horiek dira sistema kapitalista betikotzen dutenak.

Berdina gertatzen da hasieran aipatutako pertsona dependenteen zaintza lanekin; une jakin batean produktiboak ez diren pertsonen ardura langileok hartzen dugunez, sistemak lan horien kostua aurrezten du, eta etorkizunerako lan indarra bermatzen.

“COVID-19aren pandemiak eta krisi ekonomikoak  lan indarraren esplotazio formak perfekzionatzea ekarri dute, eta zerbitzuetako askoren pribatizaziorako joera ere”

Gainera, kontuan hartu behar dira baita ere lan asistentzialen fenomeno horrek testuinguru bakoitzean pairatzen dituen aldaketak, inplikazio zuzenak baitituzte lan horien egileengan eta hartzaileengan. COVID-19ak ekarri duen pandemia egoera eta azaleratu duen krisi ekonomikoa dela eta, alor ekonomikoaren, sozialaren eta politikoaren berrantolaketa gertatzen ari da. Horrek ekarri du lan indarraren esplotazio formak perfekzionatzea (lan baldintza malguak, kaleratzeak...) eta orain arte eskaintzen ziren zerbitzuetako askoren pribatizaziorako joera. Horietako asko bertan behera gerarazi dituzte, edo beste batzuekin ordezkatu.

Finean, Kapitalak fase berri hau erabiltzen du gainbalioa forma berri baten bidez eskuratu ahal izateko. Halabaina, lan asistentzialak etxean konfinatzen ditu, ezinezkoa zaiolako zerbitzuen eskakizun ekonomiko eta sozial berriak bere gain hartzea. Horrela, egituratu den lan banaketa sexualaren poderioz, ardura horiek emakume langileen gain geratzen dira, haien isolamendu sozial zein politikoa indartuz eta haienganako zapalkuntza erreproduzituz.

Horren aurrean, lan asistentzialen sozializazioa borrokatzea dagokigu. Baina ez forma merkantilizatua har dezaten, horrek ez baitio jendarte guztiari bermatzen zerbitzu horietarako irisgarritasuna, eta horrek ez baitu ekarriko sexuaren araberako lan banaketaren amaiera. Sozializazioaz ari naizenean, proletalgoaren interesei erantzungo dien zerbitzuen antolaketari egiten diot erreferentzia; hau da, guztiontzako eskuragarriak izango diren kalitatezko zerbitzuez ari naiz, eta, zehazki, emakumeok lan karga horretatik askatuko gaituen antolaketa sozialaz.

Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Literatura
María Agúndez “El trabajo de limpiadora es muy digno, pero nadie quiere hacerlo”
La escritora retrata en ‘Casas limpias’ las contradicciones de quienes considerándose personas igualitarias y progresistas delegan los cuidados y la limpieza para evitar el conflicto y sostener su comodidad.
Laboral
Cuidados Las empleadas domésticas avanzan en sus derechos con una herramienta de prevención de riesgos
Aunque Trabajo ha contado con su participación, algunas organizaciones se preguntan quién inspeccionará esta evaluación y cuándo estarán en el régimen general de trabajadores.
Energía
Energía La organización colectiva, el verdadero kit de supervivencia en tiempos de emergencia y caos
Decenas de centros sociales, cooperativas y grupos autogestionados de vecinos en todo Madrid hicieron frente a los embates del parón eléctrico a través de improvisadas iniciativas comunitarias.
Medio ambiente
Medio ambiente Iberdrola proxecta un parque eólico que pon en risco un dos maiores xacementos fortificados de Galiza
A Xunta vén de declarar a utilidade pública para o parque eólico Castro Valente, a pesar de que a súa construción está suspendida cautelarmente polo Tribunal Superior de Xustiza de Galicia.
O Teleclube
O Teleclube 'O Teleclube' alucina no deserto con Óliver Laxe e 'Sirat'
Laxe leva o seu cuarto premio de Cannes, esta vez en competitición, polo seu novo filme que explosiona na gran pantalla.
O Salto medra contigo
Crowdfunding O Salto Galiza abre un crowdfunding para empapelar Altri
Queremos investigar os responsables políticos e empresarias do que podería ser o maior atentado ambiental da historia recente de Galiza.
A Catapulta
A Catapulta O tempo, o espazo e a poesía de Estíbaliz Espinosa
A poeta visita A Catapulta para conversar sobre o seu traballo e a súa traxectoria literaria

Últimas

Alemania
Litigio climático Un tribunal alemán abre la puerta a que grandes emisores puedan ser responsabilizados de daños climáticos
El jurado descarta la demanda del agricultor peruano Saúl Luciano Lliuya por entender que el riesgo a su propiedad es demasiado bajo, pero esta misma argumentación podría llevar a condenas en otros casos.

Recomendadas

Culturas
Erika Lust y Sara Torres “El deseo tiene una potencia inagotable para transformar la realidad si lo liberamos de las normas”
Sexo, deseo o ética del placer son algunos de los temas que hilan la escritora Sara Torres y la productora de cine porno Erika Lust en ‘La abundancia del deseo’.
Filosofía
Brais Arribas, filósofo “Non se trata de empoderar senón de disolver o poder”
Durante a conversa, o profesor reflexiona sobre a saúde da filosofía galega, o poshumanismo, as novas masculinidades ou a experiencia da pandemia.