We can't find the internet
Attempting to reconnect
Something went wrong!
Hang in there while we get back on track
Culturas
Kultura zaintzeko, ospitaleak eraiki
Kultura zaintzeko, gizarte osoa zaindu behar da, hori baita gure eskubidea eta hori baita erakundeetan daudenei exijitu behar dieguna
Pandemiaren zazpigarren hilabete honetan, COVID-19ak utziko dituen ondorioez ikasten jarraitzen dugu. Besteak beste, azken egunotan konfirmatu da Durangoko Azoka ez dela egingo modu presentzialean. Bazterretako zurrumurruak geroz eta ozenago mintzo baziren ere, askok ezin sinistu genuen halakorik gertatuko zenik. Hala ere, aurten online formatura pasako da, eta online eginen dira topaketak, solasaldiak, kafe azkarrak, garagardo edanak eta ligeak.
“Euskal kultura zaindu nahi badugu, ezinbestekoa da osasungintzako azpiegitura indartzea, liburutegien kopurua handitzea, irakasle gehiago kontratatzea eta zainketak erdigunean jartzea”
Sekulako kolpea da argitaletxe, inprimategi, banatzaile eta egileentzat, baina maila bereko kolpea jasoko dute talde txikiek, autoekoizleek eta kolektiboek, baita modu librean doazenek ere. Desastrea ondorio ekonomikoetatik harago doa, desagertu egingo baita euskal kulturak urtero mugitzen duen diruaren portzentaje handi bat; izan ere, DA!-n saltzen ez dena ez da gero beste inon salduko.
Culturas
La industria de la cultura en cuarentena
Movilizaciones, desigualdades y horizontes de un sector en busca de sentido.
Kulturarentzat eta Durangoko herriarentzat gogorra bada ere, ezin dugu pentsatu DA! bezalako ekimen kultural batean aparteko kontu isolatu bat izango balitz bezala, egoerak modu isolatuan konpontzeko bideak muga argiak azaldu dituelako. Euskal kultura zaindu nahi badugu, ezinbestekoa da osasungintzako azpiegitura indartzea, liburutegien kopurua handitzea eta haien kokapena zabaltzea, irakasle gehiago kontratatzea eta zainketak erdigunean jartzea. Ezinbestekoa da gizartearen beharretan osotasunean pentsatzea. Horregatik, erraz esan dezakegu zortzi hilabete eder galdu ditugula esperimentuak egiten, zer-eta berriz ere konfinamenduetara heltzeko.
Horregatik, inoiz baino argiago dago ezen, kultura zaintzeko, gizarte osoa zaindu behar dela, hori baita gure eskubidea eta hori baita erakundeetan daudenei exijitu behar dieguna. Ez dugu kulturan gastatzeko bonorik nahi, ospitale berriak nahi ditugu!
Culturas
Fundido a negro en la cultura vasca
Las convocatorias unitarias de los trabajadores y trabajadoras ultraprecarizadas de la cultura han supuesto una novedad en el panorama político.