Economía
LANAREN EKONOMIA: Enpresa transnazionalen eta giza eskubideen euskal zentroa

Euskal Herriak kapitalari planto plataformak Enpresa transnazionalen eta giza eskubideen euskal zentroa sortzeko arrazoiak eta helburuak aztertu ditugu Janire Landaluzerkin, euskal enpresa transnazionalen atzerriko jarduerak eta inpaktuak arautzea eta haiei buruzko kontuak eskatzea, bai eta Euskadin dabilen atzerriko kapitalarenak ere, giza eskubideen nazioarteko esparruaren aldeko jarrera irmoa abiapuntu izanda.
Ondoren Valentzian egingo den kongresua izan du hizpide Jon Bernat Zubirik, “ Four day week international summit” deituriko kongresuan lau eguneko lanaldia aztertuko dute.
Bukatzeko Batu elkarlaguntza sareak martxan jarritako kanpainaz mintzatu gara, izan ere Basauriko eta Arrigorriagako 18 auzokide etxerik gabe eta kalean geratzeko arriskuan daude, hainbat arrazoi direla medio.
Relacionadas
Para comentar en este artículo tienes que estar registrado. Si ya tienes una cuenta, inicia sesión. Si todavía no la tienes, puedes crear una aquí en dos minutos sin coste ni números de cuenta.
Si eres socio/a puedes comentar sin moderación previa y valorar comentarios. El resto de comentarios son moderados y aprobados por la Redacción de El Salto. Para comentar sin moderación, ¡suscríbete!