Euskera
Politikatik haratago

Lege murritzaileen gainetik, demagogia eta gezurren kontra, guk, euskaldunok, gure bidea egin behar dugu, ezin dugu itxaroten egon gobernu batek edo nik zer dakit ba zera batek asebeteko duenik euskaraz bizitzeko daukagun gosea.

Korrika euskera
Imagen de la llegada de la Korrika 2017 a Iruñea Ione Arzoz
7 jun 2018 10:27

Aldizkariko lagunak euskarari buruz zerbait idaztea eskatu zidanean, esan zidan “ez zentsuratu zure burua, egin behar dituzun kritikak egin beldurrik gabe, gu ez gara zentsuratzaileak”. Eta hasi nintzen pentsatzen zer kritikatu, nori aurpegiko kolorea ateratzen baina bururatzen zitzaizkidan ideiak oso maskalduak ziren. Zer, berriro esan alderdi politiko batzuk euskararen etsai amorratuak direla? Beste batzuk euskararekiko atxikimendua eten gabe adierazten dutela, baina euren egunero bizimoduan euskararen presentzia murritza dutela? Kasu batzuetan testigantzako besterik ez dela? Esatea, instituzioek historikoki mugak eta trabak jarri diotela euskararen normalizazioari, egia da, baina arrazoia edukitzeak ez du ezer konpontzen, ez digu laguntzen euskara gure bizitzan txertatzen. Azken finean, euskararen normalizazioaren helburu nagusia ez al da euskaraz bizitzea?

Horregatik pentsatu dut beste kritika testimoniala bat egitea baino hobe dela hausnarketa txiki bat proposatzea. Denok badakigu euskararen ezagutzak, D ereduari esker, asko egin duela gora, baina baita ere kontzienteak gara erabilerak ez dela nahi dugun bezain beste igo, askoz txikiagoa da bere portzentaia. Horrek zer esan nahi du? Gero eta pertsona gehiago gai garela gure eguneroko hartu-emanak euskaraz egiteko, baina arazo desberdinak direla kausa, ezin dugula gure nahia bete. Ematen du kondenaturik gaudela erdaraz bizitzera. Egia da Iruñeko kale giroa era bat erdalduna dela, egia da neketsua dela eten gabe azaltzea zergatik euskaraz bizi nahi dugun. Askotan gure burua gutxiesten dugu, lotsa, beldurra, ezintasun, ohitura eza... dira gure bizitzaren bidai lagunak. Karrikiri euskaldunen Topagunetik urteak daramagu arazo hauei aurre egiten, horretarako baliabideak ari gara sortzen: “Karridenda” euskal kultura sustatzeko gunea, Pisukide eta Lan poltsa zerbitzuak, Karrika aldizkaria, soziolinguistika ikastaroak eta TELP tailerrak... eta mingaina astindu nahi dutenentzat, beste talde batzuekin batera, martxan jarri genuen “Mintzakide” ekimena. Guk, Karrikiriko lagunok, beti defendatu dugu euskal komunitateak eraiki behar duela bere etorkizuna. Lege murritzaileen gainetik, demagogia eta gezurren kontra, guk, euskaldunok, gure bidea egin behar dugu, ezin dugu itxaroten egon gobernu batek edo nik zer dakit ba zera batek asebeteko duenik euskaraz bizitzeko daukagun gosea.

Azken bi urtetan Euskal Herriko hainbat auzo eta herritan (Donostiako Egia auzoan, Lasarten-Orian, Arrigorriagan, Hernanin...) pauso garrantzitsu bat eman da, bakarka edo taldeka, performance gisa edo ekintza bezala, egunak eta asteak pasa dute euskaraz bizitzen, eta emaitzak ezin hobeak izan dira, erabilera eta euskararen onarpena asko handitu delako. Frogatuta geratu da erabilera dela tresna baliotsuena eraginkorra izateko, euskara komunitatea aktibatzeko, ahuleziak eta kezkak bazterrean uzteko eta erdaldunak euskaltegira erakartzeko.

Sendotze komunitarioaren bidean, aspalditik aldarrikatzen ari gara “Euskara 365 egun”. Bai euskaldunok egunero eta toki guztietan euskaraz bizi nahi dugu. Hori dela eta urte honetarako, 2018rako, Euskaltzaleen Topagunetik erronka bat plazaratu zaigu, ea lortzen dugun “Euskaraldia” antolatzen Euskal Herriko txoko gehienetan. Auzo eta herri bakoitzean, euren errealitatetik abiatuta, euskal komunitateak antolatuko du ekimen bat euskaraz aritzeko/bizitzeko. Hemen Iruñean gure erronka izango da 11 egunez euskaraz bizitzea, 111 egun euskaltzale helduak aktibatzeko eta prestatzeko, 11 egun eguneroko harremanetan ulertzeko gai direnekin euskaraz aritzeko... Ekimen hau bi zutabetan oinarrituko da, “Ahobizi”, euskaraz bizi nahi duten pertsonendako, eta “ Belarriprest”, ulertzen baina oraindik hitz egiten ez dutenentzako. Pertsona hauek, euskara komunitateak, izango dira “Euskaraldia”ren protagonistak, horrela denok mingaina askatuz beste pauso bat emango dugu euskaraz bizitzeko.

Guk, euskaldunok, eten gabe ari gara hausnartzen eta burua estutzen jakiteko zertan okertu garen, zertan asmatu dugun... eta galdetzea zilegi bada ere, galdetu ahal dizugu zuri, lagun erdaldunari, Hordago aldizkari honen irakurleari, sustatzaileari, erredaktoreari: prest zaude “Belarriprest” edo “Ahobizi” izateko?

Arquivado en: Iritzia Hordago Euskera
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Euskera
Aresti 50 urte Mailukadaren oihartzuna Arestiren ahotsan
Ekidak bederatzi artisten abestiak bildu ditu disko batean, 'Bigarrenez Aresti' egitasmoaren baitan.Poetaren heriotzaren urteurrenean aurkeztu zuten lana Bilboko Bira espazioan.
Iritzia
Aresti 1975-2025 Aresti, komunismoa eta hatxearen afera euskaran
Gabriel Arestik alde egin zuen hatxea instalatuta daramagu, baina alde ere egin zuen komunismoa instalatzeko dago, eta bere irudi eta metaforetan murgilduta berreskuratu daiteke.
Iritzia
50 urte Arestiren Bilbao
Hitzetan gordeko ditugu sentsibilidadeak, Arestirenak eta bere legatutik eratorritako beste hainbesterenak, eta kale libreak izan daitezela entzule.
CRTVG - Corporación Radio y Televisión de Galicia
CRTVG A Xunta do PP remata o seu plan de control sobre a CRTVG tras escoller á súa nova directora en solitario
A xornalista Concepción Pombo substituirá, co único aval do Partido Popular, a Alfonso Sánchez Izquierdo. O Goberno de Alfonso Rueda modificou a lei de medios para que os votos do seu partido fosen suficientes para elixila.
Altri
Altri A Plataforma Ulloa Viva cambia a súa directiva para os vindeiros anos de loita contra Altri
A veciñanza da comarca máis afectada escolleu entre dúas listas logo de non chegar a un consenso. A gañadora tratará de ampliar a súa base de socias e socios por toda Galiza e abrirá máis as portas ás grandes organizacións do país, como a CIG.
El Salto n.79
Altri A celulosa ou a vida: xornalismo situado e loita social para frear un ecocidio
O xoves 17 de xullo esperámosvos no CS 'A Nubeira' de Vigo para presentar o último número da revista El Salto xunto a algunhas das súas principais protagonistas: as que loitan contra o macroproxecto de celulosa liderado por Altri e avalado pola Xunta.
Altri
Altri Galiza elixe o rumbo da loita contra Altri nas eleccións á directiva da plataforma Ulloa Viva
A veciñanza da comarca máis afectada presenta dúas listas separadas logo de non chegar a unha proposta de consenso. Por unha banda, concorre unha candidatura continuísta e, pola outra, unha alternativa que se achega máis o nacionalismo institucional.

Últimas

O Teleclube
O Teleclube 'O Teleclube' alucina no deserto con Óliver Laxe e 'Sirat'
Laxe leva o seu cuarto premio de Cannes, esta vez en competitición, polo seu novo filme que explosiona na gran pantalla.
A Catapulta
A Catapulta O tempo, o espazo e a poesía de Estíbaliz Espinosa
A poeta visita A Catapulta para conversar sobre o seu traballo e a súa traxectoria literaria

Recomendadas

Medio rural
Medio rural A esperanza da xestión colectiva fronte ao espolio: os comuneiros de Tameiga contra o Celta
Mentres varios proxectos industriais tentan privatizar e destruír os ecosistemas galegos, algúns grupos de veciños e veciñas organizadas fan oposición social construíndo alternativas comunitarias. Ás veces, tamén gañan ao xigante.
Feminismos
Feminismo Dous anos sen reparación tras sufrir lesbofobia nun Rexistro Civil de Pontevedra cando ían inscribir a seu fillo
Un funcionario negouse a inscribir ao fillo de Antía e a súa parella. Un erro de redacción na lei trans está detrás dos argumentos que o funcionario esgrime para defender a súa actuación.
Ourense
Ourense Ourense organízase para loitar contra patrullas de extrema dereita nos barrios máis empobrecidos da cidade
A veciñanza e os movementos sociais responden ao discurso do medo promovido por Frente Obrero e sinalan a súa estratexia de criminalizar a pobreza e sementar odio en contextos de exclusión e abandono institucional.