Feminismos
Transaktibismoa: XXI. mendeko sorgin ehiza

Transaktibismo dominanteak jarrera antifilosofikoz debaterik eza inposatzen du, feministen kezkak indarrez gutxietsiz.

1 oct 2020 06:00

Transaktibismo dominantea sorgin ehiza bilakatu da sare sozialetan, boteretsu, hurrengo ‘TERF’a sutara botatzeko prest. Hasteko, esan beharra dago ‘TERF’ termino okerra dela, feminista erradikalak emakume transmaskulinoak feminismoaren subjektu izatearen alde baitaude. Gainera, misoginoa da: soilik emakumeengana bideratzen den iraina da, eta haien aurkako indarkeria zuritzen du. Generoarekin kritikoak diren feministen aurkako jazarpena onartezina da. Queer teoriarekin izan daitekeen desadostasun txikiena transfobiarekin parekatzen da transak mintzea leporatuz. Hala, debatea era autoritarioan isilarazten da, transaktibismoaren joera beharbada matxista, homofobo eta umeen giza eskubideen aurkakoen inguruan azalpenak ematea saihestuz.

“Queer teoriarekin izan daitekeen desadostasun txikiena transfobiarekin parekatzen da transak mintzea leporatuz. Hala, debatea era autoritarioan isilarazten da”

Logika horri jarraiki, hots, teoria bat sinestea balitz horren sinestunen aurkako fobiarik ez izateko era bakarra, musulmanak bakarrik izango lirateke islamofobia akusazioetatik aske, esaterako. Jendea ez mintzea baldin bada irizpide gorena, hainbat teoria kontraesankor sinestera behartuta egoteaz gain, alde batera utzi beharko dugu ikerketa zientifiko oro. Adierazpen askatasunak iritzi ezberdinak izan eta horiek jaso eta partekatzeko eskubideak biltzen ditu, queer teoriarekin bat ez etortzea barne. Egungo transaktibismo dogmatikoak askatasun hori urratzen du, eta emakumeen eta transen arteko kontsentsu politikoak bilatzeko bidea ixten.

Sexua egitate material bat da, eta emakumeen opresioaren ardatza. Patriarkatuak intersexualak baztertu eta emakumeok gizonen menpekotasunera kondenatzen gaitu. Zapalkuntza hori sozialki eraikitako generoaren bidez burutzen da nagusiki, alegia, sexuari hierarkia naturalizatu, justifikatu eta betikotuko duen esanahi soziala inposatuz. Beraz, generoa abolitzea da feminismoaren helburua: sexua ez dadila izan bizitza erabat baldintzatuko duen nahitaezko patu sozial bat.

Transaktibismoak bestelako errealitate bat dakar argitara, zilegi, beharrezko eta ongietorria dena. Baina bere errealitatea plazaratzerakoan, jada esanahia duten terminoak erabiltzen ditu, jatorrizko esanahiak erreferentzia linguistikorik gabe utziz. Emakumea, definizioz, gizaki eme heldua da, hau da, sexuari erantzuten dio; eta transaktibismoak generoari hura birdefinitzeko boterea eman nahi dio. Apropriazio linguistiko hori parametro patriarkaletara moldatzeko bidezidor bat da, emakumeak generotik askatu beharrean, emakume izatea femeninotasunarekin zuzenean lotzen duena. Aldi berean, emakumeok sexuan oinarrituta partekatzen dugun errealitatea deskribatu eta salatzeari uko egitera behartzen gaitu.

Gure burua izendatzeko ezintasun hori bereziki kezkagarria da eskubideei begira. Emakumeon zapalkuntza sexuan oinarritzen denez, gure eskubideak aipatutako terminologiaren jatorrizko esanahien bidez garatu dira. Podemosen Trans Lege Proposamenak sexuaren kategoria legala genero identitatearenarekin ordezkatzen du. Praktikan, horrek zera dakar: gizonek eta emakumeek beren burua beste sexuan legalki klasifikatzeko erabateko boterea izatea, sexuari eta generoari buruzko beren kontzepzio pertsonalen edo beren interesen arabera. Polisemia kontrolaezin horrek ‘emakume’ eta ‘gizon’ terminoak errealitate ezberdinak adierazteko erabiltzera garamatza. Izan ere, beren burua emakumetzat duten gizon transfemeninoek eta emakumeek ez baitute gehiegi amankomunean: ez sexua, eta ezta generoa ere derrigorrez.

“Zer eskubide eta erantzukizun legal dagozkigun erabakitzeko autoritatea ezin da indibiduala izan, eta emakumeok gizonen botere eta indarkeriatik babesteko dugun eskubidea ezin da gizonen autopertzepzioaren arabera hipotekatu”

Horrela, gizonek, trans izan ala ez, emakume direla esatearekin nahikoa lukete emakumeen eskubideak eurenganatu eta haien pribilegioengandik eratorritako erantzukizun legalei ihes egiteko. Esaterako, gizonezko preso transfemeninoek emakumeekin kartzelaratu ditzaten eskatu ahalko lukete frogatutako erasotzaile sexualak izan arren. Zer eskubide eta erantzukizun legal dagozkigun erabakitzeko autoritatea ezin da indibiduala izan, eta emakumeok gizonen botere eta indarkeriatik babesteko dugun eskubidea ezin da gizonen autopertzepzioaren arabera hipotekatu. Adibidez, emakumeok Elsa Ruizen jazarpenetik babesteko eskubidea daukagu, eta baita Lara Santaellaren abusuetatik ere. Emakumeen eta gizon transfemeninoen arteko bereizketa transfobiatzat hartzeak sexuan oinarritutako gure arteko botere harremanak kudeatzeko ezintasunetik behera amiltzen gaitu.

Horrekin ez dut transfobiaren existentzia ezeztatzen: trans pertsonen kolektiboak indarkeria eta gizarte-bazterketa latzak pairatzen ditu, ez dago zalantzarik. Baina transekin desados egotea ez da eraso bat, eta argi egon beharko luke emakumeen eskubideak deuseztatzeak ez duela transfobia desagerraraziko.

Badirudi onartezinagoa zaigula feminismoaren subjektu politikoa emakumea izatearen ideia transaktibismoaren misoginia eta xantaia emozionala baino. Emakumeoi hobeto irakatsi digute, generoaren bidez, besteak ez samintzen gure burua defenditzen baino. Aski da. Ortodoxia transaktibistari desafio egiten dioten emakumeen aurkako inkisizioa salatzera gonbidatzen zaituztet, misoginiari mugak jartzera eta batez ere, gure eskubideak defenditzera.

Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

LGTBIAQ+
Concentración “Por Daniela y por todas”: medio centenar de personas pide dignidad para las personas trans fallecidas
Trans en lucha señala el absurdo jurídico de una normativa que deja en manos de la familia la protección de las personas trans fallecidas, incluso cuando es esta quién la vulnera.
Galicia
Discriminación Dos años a la espera de reparación tras sufrir lesbofobia en un registro en Galicia
Un funcionario de un registro de Pontevedra se negó a inscribir al hijo de Antía y su pareja. Un error de redacción en la ley trans está detrás de los argumentos que el funcionario esgrime para defender su actuación.
Justicia
Justicia Cómo retorcer el derecho antidiscriminatorio: apuntes del juicio por delito de odio a una activista trans
La presidenta del Partido Feminista pide cinco años de prisión y 50.000 euros en daños a una mujer trans por considerar que un tuit que no la mencionaba constituye una amenaza y una incitación al odio. Pero, ¿qué son los delitos de odio?
#71201
1/10/2020 23:53

Eskerrik asko gaur egun eztabaidaezina den maxima zalantzan jartzeagatik. Bete-betean jo duzu arazoaren muinarekin: queer teoriak generoa teorizatzeko duen moduarekin bat ez etortzea ez da transfobia. Eztabaida honek bizi duen zentsura egoera salatu behar da.

Eta, bai, oso ados, politika gatazka da, ez karitatea. Mugimendu baten subjetua, edo bere zapalkuntza izendatzeko hiztegia, ez da aldamenekoa ez mintzearen irizpidepean erabakitzen. Pena bat da, baina horrela da. Ez dago politikarik modu baketsuan mundu guztia barnebildu eta errepresentatzen duena. Eta are gutxiago, kolektibo bakoitza era espezifikoan zapaltzen gaituzten mundu batean. ESPEZIFIZITATEA ESPEZIFIKOKI AZALDU BEHAR DA, eta pertsona transexualen eta emakumeen zapalkuntzek ez dute fenomeno berdinak ez era berdinean zapaltzen.

Eskubide transei bai. Noski baietz. Haien borroketan izango gaituzte. Gizaki emeekiko (emakumeak) haien genitalei erreparatuz antolatzen den indarkeria (patriarkatua) bere espezifizitatean salatzeko lexiko eta espazioei uko egiteari: ez. Horri ez.

4
23
roxifunny
31/8/2020 15:14

Gracias Elvira por tu estupendo articulo, gracias por visibilizar esta lucha y me alegra que un medio como el Salto haya tomado partida en este tema, que tanto nos afecta a las mujeres informando sobre la situación. Muy agradecida

5
23
Medio rural
Medio rural A esperanza da xestión colectiva fronte ao espolio: os comuneiros de Tameiga contra o Celta
Mentres varios proxectos industriais tentan privatizar e destruír os ecosistemas galegos, algúns grupos de veciños e veciñas organizadas fan oposición social construíndo alternativas comunitarias. Ás veces, tamén gañan ao xigante.
Ourense
Ourense Ourense organízase para loitar contra patrullas de extrema dereita nos barrios máis empobrecidos da cidade
A veciñanza e os movementos sociais responden ao discurso do medo promovido por Frente Obrero e sinalan a súa estratexia de criminalizar a pobreza e sementar odio en contextos de exclusión e abandono institucional.
O Salto medra contigo
Crowdfunding O Salto Galiza abre un crowdfunding para empapelar Altri
Queremos investigar os responsables políticos e empresarias do que podería ser o maior atentado ambiental da historia recente de Galiza.
Medio ambiente
Medio ambiente Iberdrola proxecta un parque eólico que pon en risco un dos maiores xacementos fortificados de Galiza
A Xunta vén de declarar a utilidade pública para o parque eólico Castro Valente, a pesar de que a súa construción está suspendida cautelarmente polo Tribunal Superior de Xustiza de Galicia.

Últimas

O Teleclube
O Teleclube 'O Teleclube' alucina no deserto con Óliver Laxe e 'Sirat'
Laxe leva o seu cuarto premio de Cannes, esta vez en competitición, polo seu novo filme que explosiona na gran pantalla.
A Catapulta
A Catapulta O tempo, o espazo e a poesía de Estíbaliz Espinosa
A poeta visita A Catapulta para conversar sobre o seu traballo e a súa traxectoria literaria

Recomendadas

Culturas
Erika Lust y Sara Torres “El deseo tiene una potencia inagotable para transformar la realidad si lo liberamos de las normas”
Sexo, deseo o ética del placer son algunos de los temas que hilan la escritora Sara Torres y la productora de cine porno Erika Lust en ‘La abundancia del deseo’.
Filosofía
Brais Arribas, filósofo “Non se trata de empoderar senón de disolver o poder”
Durante a conversa, o profesor reflexiona sobre a saúde da filosofía galega, o poshumanismo, as novas masculinidades ou a experiencia da pandemia.