Protesta contra la guerra Ucrania Rusia en Londres 07
Byron Maher Manifestación en Londres contra la invasión de Rusia en Ucrania y la expansión de la OTAN. Marzo de 2022
6 abr 2022 08:41

XX. mendeko mugimendu antimilitarista gertu zein urrunetik bizi genuenontzat, zaila da ulertzea Ukrainako okupazioaren inguruan garatu diren diskurtsoak. Gerraren aldeko mezuak egoki eta zentzuzkotzat hartuak izaten ari dira, armak bidaltzearen alde agertu direnek era guztietako argudioak erabili dituzte, eta II. Errepublikarekiko paralelismo bortitz eta zehaztasun historikorik gabeak baliatzen ari dira. Hala, gerren eskuetatik datozen gezurrek, fake newsek, etsaiaren deabrukeriak azaltzen dituzte.

XXI. mendean, mugimenduek ez dugu ikusten kontinente mailako artikulaziorik dagoenik. Ez dugu elkarlanik Ukrainako esparru sozialekin, eta zaila da ahots antimilitaristak entzutea; benetako esfortzua egin behar da desertzioa proposatu eta bakearen alde azaltzen direnak entzuteko. Armak hartu eta askotariko jarrerak agertu dituzten anarkisten informazioa besterik ez dugu...

“Ez dugu elkarlanik Ukrainako esparru sozialekin, benetako esfortzua egin behar da ahots antimilitaristak desertzioa proposatu eta bakearen alde azaltzen direnak entzuteko”

Gerra honek kontinente eta mugimendu mailan ditugun mugen aurrean jarri gaitu. Azken hamarkadetan, politikak gero eta gertuago begiratu du, eta orain distantzia motzeko begirada horren ondorioak jasaten ari gara. XIX. mendeko iraultzaileek mundua aldatu nahi izan zuten, eta guk, berriz, auzoa aldatu nahi dugu. Goragoko handinahirik ez izateak elkarlanerako zubiak desegin ditu. Beraz, ezinbestekoa da begirada politikoa altxatu eta gure lurraldetik ateratzea. Ukrainako gerra ez dugu ukraniarrik gabe geldituko, ezta aurrerantzean etorriko direnak ere.

Guerra en Ucrania
Los insumisos que acabaron con la mili exigen que España acoja a los desertores de la guerra en Ucrania
Insumisos y antimilitaristas lanzan un comunicado en el que exige que se deje de enviar armas a la zona de guerra y proponen una red internacional pacifista que acoja a los desertores y pacifistas que huyan de la guerra y de la represión por parte de los gobiernos de Rusia y Ucrania.
Cargando valoraciones...
Comentar
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Cargando relacionadas...
Cargando portadilla...
Comentarios

Para comentar en este artículo tienes que estar registrado. Si ya tienes una cuenta, inicia sesión. Si todavía no la tienes, puedes crear una aquí en dos minutos sin coste ni números de cuenta.

Si eres socio/a puedes comentar sin moderación previa y valorar comentarios. El resto de comentarios son moderados y aprobados por la Redacción de El Salto. Para comentar sin moderación, ¡suscríbete!

Cargando comentarios...