Iritzia
Gobernu berriaren aurrekontu neoliberal zaharrak

Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan.
Pradales andueza ortuzar
Andoni Ortuzar, Imanol Pradales y Eneko Andueza tras la firma del acuerdo de gobierno.

Imanol Pradalesek aurtengo ekainean abiatu zuen Lehendakaritzako ibilbidea. Asmo ustez berrituak, aurreko lehendakariarekin aldentzeko asmoa adierazten zuten formak eta etorkizunerako proposamenak. Hitzak, azken finean. Urte bukaera iritsi da eta ekintzen garaia iritsi da. Politika publikoek ezinbestekoa dute finantzaketa; dirurik gabe ez dago eraldaketa edo norabide berri posiblerik. Aurrekontu politika da gobernu batek definitzen duen bideorriaren ‘kotoiaren froga’. Ekintzak, alegia.

“Euskadi berria. Creciendo en bienestar” izena du Pradalesen gobernuak 2025erako aurkeztutako aurrekontu proiektuak. PPk, Voxek eta Sumarrek osoko zuzenketa egin diote proiektuari eta EHBk, ordea, ez. Pasa den astean izandako berrien arabera, negoziaketarekin amaitu da, baina EHBk ez du amore ematen eta prest dago adostasun batera ailegatzeko. Azken eguneko ezusterik egon ezean, PNV eta PSEk aurkeztutako proposamenak aurrera jarraituko du oposizioaren babesik gabe.

Lanaren Ekonomia
Lanaren Ekonomia Aurrekontuen inguruko eztabaida aztergai
VV.AA.
Euskal instituzioen aurrekontuen negoziaketetan dagoen aritmetika aldagarria azaldu dugu, arreta berezia jarriz EAEko zenbakietan.

Momentu honetan aritmetika ezberdinak daude Hego Euskal Herrian. Orain arte, Gipuzkoako Foru Aldundiak PPren babesarekin atera ditu aurrera aurrekontuak. Arabakoak eta Bizkaikoak, ordea, EHBren laguntzarekin onartuko dituzte aurten lehenengoz, eta Nafarroan PSN, Geroa Bai eta Zurekin Nafarroak osatutako gobernu koalizioak EHBrekin akordioa lortu du ere.

Esan genezake euskal politikagintzaren zentro grabitazionala (eta beraz, aurrekontu politikaren muina) PNV-PSE-PSNren gobernuek markatzen dutela eta nolabaiteko indar zentripeto bat eragiten dutela. Batzuekin eta besteekin akordatzeko gaitasunaren gainetik, egonkortasun antzeko bat ageri da azken urteetako proposamen ekonomikoetan, eta fiskalitate erregresiboa eta baliabide eskasia dira horien alde ilunak, azken urteetan hainbat eragileek salatu duten politika neoliberalaren oinarri sendoak, alegia.

Aurrekontuen zenbakiak

Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontuetan azaleratzen da arazoa. Horretarako, titularren azpian ezkutatzen diren zenbaki hotzei erreparatu behar diegu. Eusko Jaurlaritzaren hitzetan, aurrekontuek hiru zutabe nagusi dituzte: zerbitzu publikoen indartzea, inbertsio eraldatzaileak eta komunitate sentimenduaren indartzea.

15.725 milioi euroko aurrekontua da, 2024koarekin alderatuta, %4,7 handiagoa teorian. Teorian diogu, izan ere, analisi zintzo bat egin nahi badugu, aurrekontuan Barne Produktu Gordinarekin alderatu behar dugu. Horrek erakusten du, hain zuzen, aurrekontu bat espantsiboa edo murrizketa errealetan oinarritzen den. Izan ere, normala izaten da aurrekontua igotzea inflazioa igotzen bada… baina noraino igo behar da aurrekontuek eragiteko gaitasuna izateko?

Ondo legoke D’Anjou Ogasun sailburu berriak errealismo ariketa egitea, PNVren ereduaren krisia estaltzen jarraitu beharrean.

AHTari bideratutako zuzkidurak (etorkizunean estatuak asumituko dituenak), pasa den urtean gastatu ez ziren europar funtsenak eta zorra kentzen badugu, aurten aurrekontuak BPGaren %14,1a suposatzen dute. 2009an, ordea, pisu hori %15,6koa izan zen.

2024ko aurrenkontuan aurreikusi ziren 15.000 milioi euroko dirusarreretatik urte itxierarako aurreikuspenean 14.000 baino ez dira jasoko. Alde handi hau erreforma fiskal baten bidez zuzentzeko inolako asmo barik, 2025eko aurrekontuan 15.700eko dirusarrera aurreikusten da. Ez dakigu 1.700 milioiko dirusarreren igoera hori datorren urtean zehar lortuko duten euskal ogasunek, baina zihur aski aurreikusita eta jasotakoaren arteko aldea handitzen jarraituko da, zorpetze bidezko aurrekontuak bultzatuz.

Zorpetzea politika publikorako tresna eraginkorra da, baina hazkunde garaietan baino, atzeraldi ekonomikoko epeetan izan ohi da erabilia, neoliberalismoaren aurkako politika anti-zikliko keynesiar gisa. Euskal ekonomiaren nazioartekotzea izan ahal da aurreikusitako eta lortutako dirusarreren arteko goranzko aldearen jatorria, haize hotzak baitatoz Europatik, baina ondo legoke D’Anjou Ogasun sailburu berriak errealismo ariketa egitea, PNVren ereduaren krisia estaltzen jarraitu beharrean.

Osasuna eta hezkuntzaren baliabide eskasia

Zerbitzu publikoen defentsa izan da aurtengo aurrekontuen zutabeetako bat, lehen esan bezala. Osasunera eta hezkuntzara bideratutako zuzkidurak ikusten baditugu, ELAk bere txostenean aipatu duen bezala, ikusi dezakegu nola Osasunera bideratutako dirua murriztu den BPGarekin alderatuz gero. %5,36tik %5.05era alegia. Gainera, gogoratu behar dugu Europako bataz bestekoa %7,6an kokatzen zela 2022an; EAEko aurrekontuetatik oso urruti.

Hezkuntzan egoera konplikatuagoa da, izan ere, unibertsitateak kudeatzeko departamentu berri bat jarri da martxan. Baliabide horiek kontuan hartu gabe, pasa den urteko inbertsioa eta aurtengoa antzekoak dira. Europara begiratzen badugu berriro ere, oso aldenduta gaude; aurtengo inbertsioak BPGaren %3.81a suposatzen duen bitartean, Europar Batasuneko bataz bestekoa %4,7koa da.

Ataka honetan funtsezko gaiak dira zerga politikaren benetako progresibitatea, ekonomia produktiboaren trantsizio ekologikoaren norabidetze publikoa eta gastu sozialaren biderkatzea

Aurrekontuak egiteko, ordea, ezinbestekoak dira diru sarrerak. Zerga erreformaren inguruko eztabaida konstante bat izan da azken urteetan; inplikazio praktikorik izan ez duen konstante bat alegia. Foru Aldundiek berritasun batzuk iragarri dituzten arren, ez da erreforma sakonik aurreikusi. PFEZaren tarteak deflaktatu dira azken urteetan, diru sarrera altuenen aldeko neurria izanda, errenta baxuko familientzako eragin zuzenik ez duena.

2018an, PNV-PSE koalizioa gehiengo bako gobernuan zegoenean, PNVk PPko aurrekontuak Espainian onartzearen truke jaso zuten Eusko Jaurlaritzaren aurrekontuetarako PPren sustengua, Sozietate Zergaren tipo nominala %28tik %24ra jeisteko peajea onartuz. Gaur egun, Bizkaia da etekinak dituzten enpresen gaineko zerga horregatik dirusarrera gutxien biltzen duen herrialdea, handiena izan arren.

Ildo beretik dator Eusko Jaurlaritza berriaren politika. Hitzak bai, baina ekintzak ez dira argi ikusten Pradalesen gobernuak aurkeztutako aurrekontuan. Ekonomia dagoen ataka historiko honetan eztabaida ezin da mugatu diru partida batzuk igotzera edo jaistera, eta horrek ere hitzez gehiago du ekintzez baino. Ataka honetan funtsezko gaiak dira zerga politikaren benetako progresibitatea, ekonomia produktiboaren trantsizio ekologikoa bultzatzeko norabidetze publikoa eta gastu sozialaren biderkatzea. Euskadi Berria, tamalez, ez da hain berria izango.

Elecciones autonómicas
Elecciones autonómicas La agenda ultraderechista ‘Le PeNV’ en campaña electoral
Fuera de la CAV se percibe al PNV como una derecha moderna, pero la realidad es que tiene discursos que entroncan con los marcos de la extrema derecha señalando, por ejemplo, a las personas sin recursos
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Iritzia
Antirrazismoa Donostia eta benetako lapur handiak
Lapurreta txikien arrazoi nagusia, tamalez, egiturazko pobrezia eta bazterkeria kronikoa da, eta soluzioak norabide horretan egin behar du.
Iritzia
Migranteak Pobreek molestatu egiten digute
Zer egin orain kalean lotan daudenekin? Nola aurre egin klase begirada politiko eraldatzaile batetik?
Xunta de Galicia
Política A Xunta recibe ao embaixador de Israel en funcións mentres Gaza agoniza ao bordo da fame
O Goberno de Alfonso Rueda escenifica a súa boa sintonía coa Administración de Benjamín Netanyahu apenas unhas horas despois de que Israel bombardease unha escola que servía de refuxio e ordenase unha evacuación masiva en Gaza.
Palestina
Genocidio La ONG anti-UNRWA lanzada por exespías y marines de EEUU siembra el caos en el reparto de alimentos en Gaza
La Fundación Humanitaria de Gaza (GHF) creada a comienzos de este año y vinculada a agentes del ejército y la inteligencia estadounidense ha sido acusada de desaparecer a una persona y disparar a quienes estaban esperando ayuda.
Alemania
Litigio climático Un tribunal alemán abre la puerta a que grandes emisores puedan ser responsabilizados de daños climáticos
El jurado descarta la demanda del agricultor peruano Saúl Luciano Lliuya por entender que el riesgo a su propiedad es demasiado bajo, pero esta misma argumentación podría llevar a condenas en otros casos.
Universidad
Genocidio Las universidades españolas han firmado 44 proyectos con Israel desde septiembre de 2024
Los acuerdos dentro del programa Horizon Europe se han sucedido a pesar de las declaraciones de decenas de universidades de suspensión de relaciones con Israel.
Asturias
Asturias El Parlamento asturiano reclama que las corridas de toros se consideren maltrato animal
PSOE e IU aprueban una PNL de la diputada Covadonga Tomé (Somos Asturies) instando al Gobierno de España a modificar las leyes que excluyen a las corridas de toros de esta categoría.

Últimas

Mallorca
Investigación Cadáveres, ratas y suciedad extrema en una granja avícola que abastece a Mercadona, Eroski y Alcampo
Grupos activistas han denunciado a la explotación avícola de Llucmajor (Mallorca) ante la Fiscalía por delitos de abandono de animales, estafa y contra la salud pública. La granja cuenta con el sello de bienestar animal Welfair.
Laboral
Laboral “Se buscan figurantes para una película a cambio de la merienda”
El sindicato CGT denuncia ante Inspección de Trabajo a una productora cinematográfica por ofrecer trabajo de figurante en la película ‘Corredora’ a cambio de una merienda.
Más noticias
Opinión
Opinión Prohibir no es liberar: una reflexión feminista sobre el uso del hiyab
La idea de que prohibir el hiyab nos abrirá la puerta a una vida más libre no solo parte de un prejuicio, sino que se convierte en otra forma de imposición. Y ninguna liberación real puede construirse desde la fuerza o la exclusión.
Granada
Represión La policía desaloja el centro social La Madriguera en Granada
El dispositivo policial ha echado a decenas de activistas del edificio, el pasado enero la empresa AMA Desokupa intentó cerrar el centro social con el apoyo policial en una operación que se saldó con cuatro personas heridas y una persona detenida
Euskera
Lourdes Oñederra “La comprensión tiene valor por sí misma, no es un mero paso intermedio”
Lourdes Oñederra destaca la comprensión lingüística como clave para abrir oportunidades y beneficios que merecen atención y cultivo.

Recomendadas

Pensamiento
Paulo Tavares “La imaginación es el primer acto político”
El arquitecto e investigador brasileño Paulo Tavares cuestiona las ideas fundacionales del pensamiento, el diseño y la ciudad occidentales en el marco de la crisis ecosocial.