Opinión
Narkomfin bezalako etxe komumal gehiago behar ditugu

Egun feminismoan ditugun eztabaiden antipodetan daude etxe komunalen ereduak, gaur faltan dugun erradikaltasuna eta materialtasuna direlako horien adierazle.
Edificio Narkomfin. Moscú
Edificio Narkomfin. Moscú
25 ene 2025 05:30

Mendebaldeko egungo antolakuntza sozialaren zutarri garrantzitsuenak II Mundu Gerraren ostean osatu ziren; hemen Gerra Zibilaren osteko frankismoak ezarri zituen, eta mundu anglosaxoitik gertu egon ez arren, oinarri ideologiko askopartekatzen zituzten. Horietako gehienak sobietar iraultzak ezartzen zuen ildo ideologiko eta politikotik aldentzea zutelako helburu nagusi.

Gizartearen egitura kontserbadorea eustea zen helburua, XIX.-XX. mendeetako esperimentu politikoak uxatuz eta tentazio guztiak aldenduz: kapitala boteredunen kontrolpean eta familia nuklearra. Balore hauen eragina ikaragarria da, XX. mendeko erdialdean gaur egun dauden hiriak, etxea, eskola eta ospitalak nolakoak izanen ziren erabaki zelako. Horren adierazle garrantzitsuenetariko etxebizitzen barne antolakuntza da. Sukaldeen kokapena, bertan erabiltzen diren etxetresna elektrikoen erabilgarritasuna, logelen banaketa eta egongelaren tamaina; etxebizitza ereduaren atzean familia antolakuntza dagoelako.

Komunismoak gizarte antolakuntza esperimentu berriak, hiriaren diseinu ezberdinak, eskola eredu iraultzaileak eta familia gizartearen antolakuntzaren oinarri ez izateko azpiegiturak jarri zituen martxan gizaki berri bat sortzeko

Kapitalismoa eta komunismoaren arteko gudu horren ondorio familiabakarreko etxeak dira. Etxe mota hori (euskarazko hitzak oparitzen digunez) familia bakar batentzat eraikitzen dira. Isolaturik, hirien ertzeetan, lursail handiaz inguraturik eta mantentze lan handia eskatzen dutena. Estatu Batuetan sortuak, gerra ostean zeuden tentazioak kontrolatzeko sortuak: emakumeak berriz etxeetan sartzeko, hirien erdigunetik urruntzeko eta antolakuntza politikoa oztopatzeko. Erabaki politiko garrantzitsu baten ondorio dira. Kuriosoa da nola higiezinen zikloan gure hirietako periferiak familia bakarreko etxez bete ziren eta nola, oraindik ere, estatusaren neurgarri diren.

Baina, zeren aurka sortu zen etxe eredu hau? Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunean 1917ko iraultzatik ematen ari ziren esperimentu sozialen aurka, horietako batzuek familia tradizionalaren baloreak akabatzeko asmoa baitzuten. Komunismoak intelektualak, arkitektoak eta hirigileak lanean jarri zituen gizaki berri bat sortzeko. Horren ondorio dira gizarte antolakuntza esperimentu berriak, hiriaren diseinu ezberdinak, eskola eredu iraultzaileak eta familia gizartearen antolakuntzaren oinarri ez izateko azpiegiturak.

Errusiar iraultzako Narkomfin-a familia patriarkalaren amaiera bultzatzeko eta emakumearen askapenerako etxe-komun bat izan zen

Etxe-komuna izeneko eredu ezberdinak oparitu zizkigun errusiar iraultzak eta horien artean Narkomfin izenekoa interesgarrienetakoa iruditzen zait. Familia patriarkalaren amaiera bultzatzeko eta emakumearen askapenerako estruktura bat izan zen hau. Bertan tamaina ezberdineko etxebizitzak, jantokiak, arropa garbitzeko eremuak, berogailudun pasabide zabalak, haur eskola, liburutegia, atseden hartzeko guneak... Plangintza estrukturaletik sexu lanaren banaketa amaitu nahi zuten etxeak. Esparru pribatuak baino, publikoak sortuz. Erreprodukzio soziala familiatik ateraz.

Egun feminismoan ditugun eztabaiden antipodetan daude eredu horiek. Erradikaltasuna eta materialtasuna direlako horien adierazle; hain justu, gaur faltan duguna. Historiako eredu hauek hartuta zainketen krisiari aurre egiteko inspirazio iturri garrantzitsu bat genuke: hirigintza azpiegitura publikoak bultzatuz, komuna erdian jarriz. Egungo krisia ez baita konponduko gure gizartean eskaintzen digunarekin. Erreformismoa besterik ez dugu eginen. Zainketak erdigunean jarri nahi badira, etxebizitzak erdigunean jarri beharko ditugu, eta hortik espropiazioetara joan, ez legeak aldatzera edo sistema aldatu behar dela eskatzera.

Cargando valoraciones...
Comentar
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Cargando relacionadas...
Cargando portadilla...
Comentarios

Para comentar en este artículo tienes que estar registrado. Si ya tienes una cuenta, inicia sesión. Si todavía no la tienes, puedes crear una aquí en dos minutos sin coste ni números de cuenta.

Si eres socio/a puedes comentar sin moderación previa y valorar comentarios. El resto de comentarios son moderados y aprobados por la Redacción de El Salto. Para comentar sin moderación, ¡suscríbete!

Cargando comentarios...