Lanaren Ekonomia
Faxismoaren aurka borrokan, munduan zein Euskal Herrian

Gaurko irratsaioan faxismoaren gorakada aztertu dugu, bai mundu mailan bai Euskal Herrian gertatzen ari dena. Horretarako, erreakzionarioek erabiltzen dituzten diskurtso nagusiak izan ditugu hizpide: segurtasunaren aitzakia, anti-feminismoa, etorkinen kriminalizazioa eta aberriaren gainbeheraren beldurra, besteak beste.
Lehenik, Ander Balanzategi kazetariarekin aritu gara solasean, Diario Vascoko erredaktorea eta Hordago egunkariko editorea. Berarekin kaleetan agertzen ari diren pintaketa arrazistak eta muturreko etnonazionalistek sareetan duten jarduera izan ditugu aztergai. Trintxerpe, Egia eta antzeko auzoetako pobreziaren aurkako eztandak irakurketa politiko bat eskatzen dutela ondorioztatu dugu, eta horren harira, ezker abertzaleak gai honen inguruan izandako barne eztabaidak ere aztertu ditugu.
Pobreziaren aurkako eztandak irakurketa politiko bat egin dugu, eta ezker abertzaleak gai honen inguruan izandako barne eztabaidak ere aztertu ditugu
Ondoren, Axier Lopez kazetaria izan dugu gonbidatu Argia atalean. Berarekin Israelek faxismo globalari nola bidea irekitzen dion eztabaidatu dugu, eta halaber, Trump, Milei eta bestelako liderren aurrean zer borroka molde eta alternatiba eraiki daitezkeen aztertu dugu.
Clara Zetkinek 1923n idatzitakoa (Katakrak, 2022) izan dugu gai hauen gaurkotasuna ulertzeko lagungarri, adibidez Internazional Komunistan goi bilkuran esaten zuenean :
“Ulertu beharra dugu ezbairik gabe gero eta masa zabalagoak dabiltzala gure garaiko sufrimendu lazgarririk ihes egin nahian. Eta hor kontua ez da tripa betetzea bakarrik, ez: haietan onenak atsekabe espiritual sakon bati ihes egin nahian dabiltza. Esperantza berri eta sendo baten irrikaz daude, ideal berri eta irmo batzuen irrikaz, eta natura, gizartea eta beren bizitza ulertzen lagunduko dien mundu-ikuskera baten grinaz: mundu ikuskera bat ez dena izango formula antzu bat, baizik sortzailea, eraikitzailea.
Ez dugu ahaztu behar faxista-talde biolento horiek ez daudela osatuta, soil-soilik, gerrazko gaizkilez, terrorezalez, lunpen ustelez; hizpide ditugun maila sozial horietako kiderik kementsuenak ere badaude haien artean, garatzeko ahalmenik handiena dutenak hain justu. Serio aritu behar dugu, haien egoerarekin eta irrika sutsuarekin ulerbera. Haiekin batera lan egin behar dugu, eta erakutsi badela soluzio bat ez daramana atzera, baizik eta aurrera, komunismora. Horrela komunismoak mundu-ikuskera gisa duen gailentasunari esker, aldeko jarriko zaizkigu”.
Relacionadas
CRTVG - Corporación Radio y Televisión de Galicia
A Xunta do PP remata o seu plan de control sobre a CRTVG tras escoller á súa nova directora en solitario
Altri
A Plataforma Ulloa Viva cambia a súa directiva para os vindeiros anos de loita contra Altri
El Salto n.79
A celulosa ou a vida: xornalismo situado e loita social para frear un ecocidio
AGANTRO
O desprazamento forzoso en Chiapas: metáfora da vida núa
Altri
Galiza elixe o rumbo da loita contra Altri nas eleccións á directiva da plataforma Ulloa Viva
Últimas
O Salto medra contigo
O Salto Galiza abre un crowdfunding para empapelar Altri
Orgullo
O Orgullo Crítico enche de diversidade e de humanismo Galiza: “Transfeministas con Palestina”
O Teleclube
'O Teleclube' alucina no deserto con Óliver Laxe e 'Sirat'
A Catapulta
O tempo, o espazo e a poesía de Estíbaliz Espinosa
O Teleclube
'O Teleclube' pecha a temporada cos supervivintes de '28 anos despois'
Recomendadas
Medio rural
A esperanza da xestión colectiva fronte ao espolio: os comuneiros de Tameiga contra o Celta
Feminismos
Dous anos sen reparación tras sufrir lesbofobia nun Rexistro Civil de Pontevedra cando ían inscribir a seu fillo
Migración
A veciñanza mobilízase para acoller migrantes tras o peche de centros de Rescate Internacional en Galiza
Ourense
Ourense organízase para loitar contra patrullas de extrema dereita nos barrios máis empobrecidos da cidade
Para comentar en este artículo tienes que estar registrado. Si ya tienes una cuenta, inicia sesión. Si todavía no la tienes, puedes crear una aquí en dos minutos sin coste ni números de cuenta.
Si eres socio/a puedes comentar sin moderación previa y valorar comentarios. El resto de comentarios son moderados y aprobados por la Redacción de El Salto. Para comentar sin moderación, ¡suscríbete!