Lanbidearteko Gutxieneko Soldata Euskalerrian igotzearen aldeko borroka

Azken hilabeteetan, Euskalerriko sindikatu guztiek azpimarratu dute beharrezkoa dela Lanbidearteko Gutxieneko Soldata (LGS) igotzea
Lanaren271125

Azken hilabeteetan, Euskalerriko sindikatu guztiek azpimarratu dute beharrezkoa dela Lanbidearteko Gutxieneko Soldata (LGS) igotzea. Gaurko saioan, Lanaren Ekonomia programaren 9. denboraldiko lehen atalean, euskal LGS propioa ezartzearen aldeko argudio nagusiak eta sindikatuen artean dauden ikuspegi taktiko zein estrategikoen aldeak aztertu ditugu.

Testuingurua kokatzeko, Hordago-k argitaratutako artikulua hartu dugu abiapuntu: bertan nabarmentzen da Espainiako Gobernuak ezarritako LGSa euskal soldatapeko langileen %2,9k baino ez duela jasotzen, eta kolektibo horren laurden bat etxeko langileak direla. Hala ere, eztabaida irekia da oraindik.

Anitzak dira LGSa beti eta edonon igotzearen aldeko argudioak, kapitala diziplinatzeko, langile klasea kohesionatzeko, kontsumoa bultzatzeko eta lan hitzarmen eta gutxieneko errenta sozialen negoziazio sozial zein politikoetan lagungarria delako.

LGSaren igoerak arrisku batzuk ere ekar ditzake, batez ere inguruko herrialdeen joerekin bat ez badator: deslokalizazioak eragin ditzake, eta soldata baxuko lanpostu batzuk desagerrarazteko aukera ere badago. Teoriaz harago, Euskal Herrian lan harremanei buruzko gatazka orokorrago baten baitan kokatzen da LGS propioa ezartzearen aldarria.

Horri buruz sakontzeko, bi aditu izan ditugu gurean: Aitor Murgia (ELA Sindikatuko Azterketa Bulego eta Ingurumen arduraduna) eta Iñigo Garduño (CCOO Euskadiko Ekintza Soziopolitiko eta Komunikazio idazkaria). Saioaren amaieran, Urko Apaolazarekin batera Argia atalari ere egin diogu tartea, 1.385 euroko gutxieneko soldata: Jaurlaritzaren azterketaren bi hutsune eta alde on bat idatzitako artikulutik abiatuta.

Salario mínimo
Gutxieneko soldata igotzen jarraitzeko beharra
Euskalerrian, inguruko testuinguruetan bezala, langile sektore zabalak daude baldintza eskasetan lanean, eta gutxieneko soldataren igoerak beraientzat inpaktu zuzena du, batez ere, gazteen, emakumeen eta migratzaileen kasuan.
Cargando valoraciones...
Comentar
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Cargando...
Cargando...
Comentarios

Para comentar en este artículo tienes que estar registrado. Si ya tienes una cuenta, inicia sesión. Si todavía no la tienes, puedes crear una aquí en dos minutos sin coste ni números de cuenta.

Si eres socio/a puedes comentar sin moderación previa y valorar comentarios. El resto de comentarios son moderados y aprobados por la Redacción de El Salto. Para comentar sin moderación, ¡suscríbete!

Cargando comentarios...