Palestinaren aldeko mugimenduak Israelen nazioarteko harremanak etetea eskatzen du

Urte bat eta erdi igaro da Palestinan aurkako erasoaldia hasi zenetik, eta gero eta gehiago dira nazioartean Israelen aurkako presio ekonomiko eta politikoa indartzen duten mugimenduek.
Palestinarekin Elkartasuna Iruñea
Mikel Bejarano Palestinarekin Elkartasunaren manifestazioa Iruñean, Nakbaren urteurrenean.

Urte bat eta erdi igaro da Palestinan aurkako erasoaldia hasi zenetik, eta gero eta gehiago dira nazioartean Israelen aurkako presio ekonomiko eta politikoa indartzen duten mugimenduek.

Israelek Gazan eta lurralde okupatuetan daraman eraso militarraren eta genozidioaren aurrean, hainbat gobernu onartzen hasi dira ezin dela normaltasunik egon Israelek ez badu nazioarteko zuzenbidea errespetatzen.

Europar Batasuneko hainbat estatuk —Espainia tartean— eskatu dute Israelekiko Elkartze Akordioa berrikuste

Testuinguru honetan, joan den astean jakin genuen berria: Erresuma Batuak eten egin ditu Israelekin akordio komertzial berria negoziatzeko prozesuak, “egungo egoera kontuan hartuta”.

Aldi berean, Europar Batasuneko hainbat estatuk —Espainia tartean— eskatu dute Israelekiko Elkartze Akordioa berrikustea, hau da, estatuen arteko merkataritza eta harreman politikoak berriz aztertzea. Presio instituzionalarekin batera, badira herrietatik bertatik mugimenduak ere.

Euskal Herrian, BDZ (Boikot, Desinbertsio eta Zigorrak) mugimendua duela urte batzuk ari da lanean Israelekin loturak dituzten enpresen eta ekitaldien aurkako boikot kanpainak bultzatzen, eta Palestinarekin Elkartasuna hainbat mobilizazio antolatu ditu 2023ko urriaren 7tik.

Gaurko irratsaioan testuingurua hobeto ulertzeko, hiru elkarrizketa ekarri dizkizuegu: Lehenik, BDZko kidea den Julen Rodriguezekin hitz egin dugu, beren jardunaz, kanpainen dinamikaz eta Palestinarekiko elkartasunak gurean duen esanahiaz. Ondoren, gurekin izan da Nora Dirawi, jatorri palestinarra duen euskalduna, eta amaitzeko, Argia aldizkariko kazetaria Maria Ortega batu zaigu, Erresuma Batuaren erabakia azaltzeko eta testuinguru geopolitiko zabalagoa eskaintzeko.

Palestina
Miles de personas piden la “disolución de Israel” y apoyan la resistencia palestina desde Iruñea
“Palestina askatu. Israel desegin” ha sido el lema de memoria por la Nakba. Se ha exigido “multiplicar el boictot” empresarial, cultural e institucional hacia Israel.
Cargando valoraciones...
Comentar
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Cargando relacionadas...
Cargando portadilla...
Comentarios

Para comentar en este artículo tienes que estar registrado. Si ya tienes una cuenta, inicia sesión. Si todavía no la tienes, puedes crear una aquí en dos minutos sin coste ni números de cuenta.

Si eres socio/a puedes comentar sin moderación previa y valorar comentarios. El resto de comentarios son moderados y aprobados por la Redacción de El Salto. Para comentar sin moderación, ¡suscríbete!

Cargando comentarios...