Asteko Sindikalagenda

Asteko Sindikalagenda Hordago eta Bilbo Hirian arteko elkarlanaren ondorioa da, Ecuador Etxea eta sindikatuekin batera osatuta.

Huelga residencias
Trabajadoras de las residencias vizcaínas celebran el fin de la huelga. Imagen: ELA.

LANAREN EKONOMIA : Hordago eta BilboHiria irratiaren ARTEKO elkarlanA

LOTURA HEMEN

SINDIKALAGENDA

Martxoak 22, barikua

• La Navaleko langileek elkarretaratzea egin dute, SPRI agentzia publikoaren aurrean, 10:00-11:00ak artean (ESK).
• Gipuzkoako epaitegi eta komisaldegietako Garbialdiko langileek grebarekin jarraitzen dute. Manifestazioa egingo dute Donostian, goizeko 11:00etan Atotxan (ELA, LAB, ESK, UGT).
• Tabakalera-ko bitartekari langileak greban jarraitzen dute.
• DIA supermerkatuko langileak greba mugagabean daude (ELA, LAB, CCOO).
• Euskal Eskola Publikoko jantokietan ELA-K greba deitu du, gaur azken greba eguna izan da.
• Ingemarreko langileak (Usurbil), greba mugagabean daude erregulazio-espedientearen aurka.
• Nafarroako Medikuak greba deitu du gaur Osasunbidea Nafarroako Osasun Zerbitzu Publikoan.

Martxoak 23, zapatua
• Villavesen autobus zerbitzuaren greba partziala Iruñerrian, arratsalde eta gauean (ELA, LAB).
• Borrokan jarraitzen dute Eibarko Egogain egoitzako langileek. Manifestazioa egingo dute martxoaren 23 zapatuan, Eibarren, 19:15ean, Unzaga plazatik hasita (ELA, LAB, CCOO).
• Arrazakeriaren kontrako manifestazioa Iruñean. Gaztelu Plazatik hasita, 12:00etan izango da (SOS Racismo).

Martxoak 24, domeka
• Altsasuko gurasoek deitutako manifestazioa Altsasun. “Ez da justizia”. Iruñea etorbidean hasiko da 12:00etan.
• Arrazakeria eta xenofobiaren aurkako martxa, Trintxerpetik Donostiara. 11:30retan Trintxerpeko azokan aterako da. Hainbat eragile eta sindikatuk deituta.

Martxoak 25, astelehena
• La Navaleko langileek asanblada egingo dute untziolan, goizeko 6:00etan (ESK).
• Pentsio duinen aldeko elkarretaratzea astelehenean izango da, Bilboko Udaletxearen aurrean, 12:00etan. Gasteizen ere hala izango da.
• Homeserveko langileek lanuzteei ekin diete, lan baldintza eta lanabes duinak exijitzeko. Bilboko plantillak egun osoko greba egingo du martxoaren 25ean, apirilaren 1ean hiru orduko lanuzteak egingo dituzte, 10:00etatik 13:00ak bitartean (LAB).
• LOREA, Osasungintzako ratioen inguruan LAB-ek egindako proposamenaren aurkezpena egingo da. Barakaldon, Gurutzetako ospitalean (13:00-16:00); martxoaren 26an, Zamudioko ospitalean (13:00-15:00); martxoaren 27an, Donostia ospitalean (14:00etan) eta martxoaren 28an, Arabako ospitale psikiatrikoan.

Martxoak 26, martitzena
• #Garbialdi|ko langileek manifestazioa egingo dute Irunen, goizeko 11:00etan, greba dela eta (ELA, LAB, ESK, UGT).

Martxoak 27, eguaztena
• Goizeko 9:30etan, @ESKsindikatua elkarretaratzea egingo du Gasteizen, Michelin Hirien Kongresuaren inaugurazioan (Europa Jauregia), Michelin enpresak langileen lan osasuna alde batera uzten duela salatzeko.
• Garbialdi-ko langileek, greba dela eta, auto karabana bat egingo dute, Hernanin.

Martxoak 28, eguena
• Partzuergoko Kudeaketa Langileak borrokan daude, martxoaren 28an, 29an eta apirilaren 1ean greba egingo dute (ELA, STEILAS).

Apirilak 1, astelehena
• Gizarte ekimeneko ikastetxeetako langileen hurrengo greba txandak apirilak 1-4 eta maiatzak 8-9ean izango dira (CCOO, LAB, ELA, UGT, STEILAS).
• Gipuzkoako adinekoen egoitzetan 27 greba eguneko deialdia egin du ELA-k, apirilaren 1etik 12ra, 26tik 30era eta maiatzaren 1etik 10era.

Apirilak 12, barikua
• Osakidetzako Lehen Arreta Zerbitzuko langileek greba egingo dute apiliaren 12an, sindikatuak eta Lehen Arreta Arnasberritzen deituta.

Sobre o blog
Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Bilbo Hiria, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten
Ver listado completo
Cargando valoraciones...
Comentar
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Cargando relacionadas...
Sobre o blog
Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Bilbo Hiria, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten
Ver listado completo
Cargando portadilla...
Comentarios

Para comentar en este artículo tienes que estar registrado. Si ya tienes una cuenta, inicia sesión. Si todavía no la tienes, puedes crear una aquí en dos minutos sin coste ni números de cuenta.

Si eres socio/a puedes comentar sin moderación previa y valorar comentarios. El resto de comentarios son moderados y aprobados por la Redacción de El Salto. Para comentar sin moderación, ¡suscríbete!

Cargando comentarios...