Economía
Egungo errealitatea krisi hasierakoa baino okerragoa da

ELAk argitaratu duen Egoeraren Azterketa kointura kaierra aztertu dugu. Alemaniako Hartz erreformen ondorioak langileen eskubideen gainean. Mikel Zurbano krisi hamarkada honen inguruan idatzu du Argian

Trabajadores del metal Alemania
Trabajadores del metal en Wuppertal, Alemania. Foto: Werner Wittersheim

Koiuntura 

Euskalerriko egoera ez da saldu nahi diguten modukoa

Eusko Jaurlaritzaren urriko eta azaroko kointura txostenak aurkeztu izan eta gero, ELA-ren azken kointura kaierrari arreta jarriko dugu orain. Egoeraren Azterketa izenburupean, euskeraz eta gazteleraz argitaratzen dute, sei ilabetean behin edo birritan. Euskalerria eta Espainiaren datu ekonomiko eta sozialak aurkezten du txostenak, egoeraren irakurketa bat eginez. Hurrengoak dira diagnosi hau egiteko euskal sindikatuak erakusten dituen adierazleak:

Lan harremanetako zenbait zifrek hoberantz egin duten arren, 2008tik urrun gaude. 48.000 aktibo gutxiagoekin, Bizkaia, Gipuzkoa, Araba eta Nafarroako lan harremanak ez dira krisiaren aurrekoak. 2008-an baino 100.000 okupatu gutxiago daude, 2016tik aurrera goranzko joera egon den arren. 2012tik egon ez diren 1,2 milioko okupazio kopurua gaindituz, nabarmen igo egin du soldatapeko langile kopurua (37.400 azken urtean), soldatapekoak ez diren okupatuen murrizketa egon den bitartean (iaz baino 7.800 gutxiago). Gizon okupatuen %82a eta emakumeen %89a dira soldatapeko langileak.

Langabezia behera egin du, baina neurri txikiago batean. Iturri dezberdinak alderatuz, 136.000 eta 153.000 artean kokatzen da Euskalerri penintsularreko langabe kopurua, eta erdia baino gehiago urte batetik gora doa egoera horretan. Iaztik 11.000 eta 15.000 arteko jeitsiera egon da, landun berrien kopurutik nahiko urrun geratu dena.

Zerbitzuen sektorea da goranzko joera horren iturria, eta biztanle okupatuen ehunekoaren %70era ailegatzear dago gaur egun (32.000 gehiago azken urtetik hona). Nekakazitzan eta industrian lan egiten dutenak behera egiten jarraitzen dute, eta %23a baino gutxiago dira orain fabriken inguruko beharretan daudenak. Eraikuntzako langileria gora egin du azken urtean, baina 2008an landunen %10tik okupatzen zuen sektorea %6a baino gutxiago egiten du egun.

2008-an baino 100.000 okupatu gutxiago daude. Enpleguaren %23a baino ez da industrian. Bizkaia da egoera sozial larriagoan dagoen herrialdea, langabetu gehiago eta lan aukera gutxiago dituena

Kontratazioa gero eta prekarioagoa da susperraldia esaten duten garai honetan. Urtean egiten diren kontratuen %91a baino gehiago tenporalak dira, eta gizonen %23a eta emakumeen %48a baino gehiago jardunaldi partzialekoak. Azken horiek zerbitzu sektorean gehiago lan egitearen ondorio dira, nekazaritzan 20%, eraikuntzan %12a eta industrian %25a baino ez dira emakumeak. %60a dira emakumeak zerbitzuetan lan egiten dutenen artean, ordea.

Lanera bueltatzeko joera ezegonkor hori, askoz larriagoa da langabezian jarraitzen dutenen egoera. Laurdenak baino ez du langabezi sari kontributiboa jasotzeko eskubidea, eta %15ak baino ez dute beste prestazio sozialak eskuratzen. Horrek langabetuen %60a baino gehiago inongo eskubide eta prestazio barik daude gaur egun, lana topatzea lortzen ez duten garai honetan. 2013n baino 200 euro gutxiago gastatzen dute langabe bakoitzeko, eta orokorra da prestazio sozialetan diru gitxiago erabiltzeko joera, egin diren murrizketa politiken ondorioz.

16 eta 24 urte arteko gazte astiro doaz lan aukera berriak ikusten, iaz baino bost mila gehiago dira lanean. Lan harremanetan sartu direnen artean, mila gehiago dira langabeziren ilaratik egin dutenak. 21.000 dira oraindik langabezian, lan munduan sartu direnen gazteen %27a.

Larriago da gazteen egoera Nafarroan, langabezi tasa orokorra ere Gipuzkoan edo Araban baino altuagoa izanda. Bizkaia da egoera sozial larriagoa bizi duen herrialdea, langabetu gehiago eta lan aukera gutxiago dituena.

2018ko hirugarren lauhilekoaren jarduera, langabezi eta enplegu tasak (INE, ehunekotan)

Tabla lanaren 3
Iturria: Instituto Nacional de Estadística

Kontratazioaren atalean agerian utzi dugunez, emakumeen diskriminazioa sektore osaketaren ondorio zuzena da, eta indartzen da emakume eta gizonen arteko lan bereizketa hori gazteen artean : mutilak dira nekazaritzan aritzen duten gazteen %72,7a, eraikuntzan ia %100 eta industrian %90,7 diren bitartean. Zebitzuetan, ordea, lan egiten duten 16 eta 24 urte arteko gazteen %58a baino gehiago dira neskak.

Euskalerria Europarekin alderatuta, sarritan irudikatu den Euskal Oasia ez da inondik agertzen. Europako azken postuetan gaude hainbeste aiderazletan. Lanaren egonkortasunari dagokionez, soilik Espainiak eta Montenegrok dute guk baino tenporalidade tasa altuago bat.

Langabezi tasa neurtzerakoan, %7,4a zen Europar Batasuneko bataz bestekoa 2018ko lehenengo lauhilekoan, Euskalerrian ia %11ra ailegatzen zen bitartean,. Soilik Italia, Montenegro, Espainia eta Grezia dute gu baino langabezi tasa altuagoak. Joera hori errepikatzen da gazteen langabezian, %15a baita Europan bataz bestekoa, geurean ia %28ra aileggatzen duen bitartean.

Espainiako prezioak aztertzen dira txosten honen azken aurreko atalean. Goranzko jooera hartu du KPI-a (Kontsumo Prezioen Indizea), bereziki maiatzetik aurrera. Nabariagoa da joera hori Euskalerrian, ELA-k datu bereiztutak ematen ez dituen arren. Gorakada horren erantzule nagusiak etxebizitza, garraiobide eta argindarraren prezioen igoerak dira1.

Bukatzeko, Barne Produktu Gordinak handitzen jarraitzen duela erakusten da. Nafarroan biziagoa da susperraldia beste herrialdeetan baino. Berriz ere Bizkaiak erakusten du hazkunde apalena, eta joera hori indartuko dela diote azken egunetan irten diren aurreikuspenek.

Egoeraren Azterketa argitarapenaren 136. zenbaki honetan ELA-k aztertzen dituen hainbat adierazleen irakurketa egiten du ere bai: “Gaur egungo errealitatea krisi hasierakoa baino okerragoa da; aipaturiko adierazle horiek bilakaera positiboa izan duten arren, krisi aurreko egoeratik urrun jarraitzen dugu. Prekarietatea eta soldata baxuak eragiten duen eros ahalmen urria dira arazorik larrienak. Soldaten datuek azken hogeita hamar urteetako BPG-rekiko pisurik txikiena izan dute 2017an. Enpresarien errentak %7,1 igo ziren bitartean, lan errentek ia erdia igo zuten. Hortaz, egoera ez da saldu nahi diguten modukoa, aberastasunaren banaketa gero eta desberdintsuagoa da eta kapitalaren metaketa gero eta handiagoa.”

Lanaren Ekonomia Bilbo Hiria irratian. Lotura hemen

Audio Player

Egitura

Hartz erreformak, edo langileei nola eskubideak kendu

Agenda 2010 eta Hartz Erreformak
2002 urtea. Euroa estreinatu berria zegoen, sozialdemokratek Alemania gobernatzen zuten eta Errezesio Handia heltzeko 5 urte falta ziren. Hala ere, herrialdea krisi txiki batean murgilduta zegoen eta langabezia tasa %9koa zen; tasa hori %13,5era handitzen zen ikastaroak egiten ari ziren langileak kontutan hartzen bazen. Pentsioen itsulapikoa ere kinka larrian zegoen, Gizarte Segurantzaren diru bilketa txikia eta hainbat prestazioen ordainketak zirela eta.

Lehiakortasuna neoliberalismoaren totem nagusiena bilakatu zen eta ideologia honek gidatuta, Alemaniako sozialdemokratek lan merkatu lehiakor bat bultzatu nahi zuten. Gerhard Schroeder kantzilerrak lan merkatua erreformatzeko hamabost adituekin lan batzorde bat osatu zuen. Batzorde horren buru Peter Hartz zen, Volkswagen enpresako Giza Baliabide sailaren buru eta 2007 urtean eroskeria eta ustelkeria delituengatik bi urteko kartzela zigorrera kondenatua. Batzorde honen proposamenak lau multzotan sailkatu ziren: Hartz I, II, III eta IV.

Hartz I erreforma paketeak zituen neurrien artean hurrengoak nabarmendu ditzakegu: langabetuak lan eskaintzak onartzera behartu, enplegu gabeko langileek ezetzak emateko aukerak murriztuz; enplegu zerbitzu publikoak enpresekin lotura estutu; langileei “prestakuntza-bono” bat eskaintzea, haien eskuan utziz aukeratzea prestakuntza egitea; langabezia laguntza murriztea; eta behin-behineko lan kontratuak bata bestearen ondoren lotzeko mugekin bukatzea, kontratu malguagoak sortuz.

Bigarren Hartz paketeak minijobs eta midjobs ezarri zituen. Minijob-ak epe laburreko eta jardunaldi partzialeko kontratuak dira, Gizarte Segurantzaren kotizazio baxu bat dutenak. Lan kontratu mota honekin batera, langileek diru laguntza bat jasotzen dute. Baina kontratua asteko 15 ordutik gora izatekotan, kontratua midjob erakoa izango da, zeinean diru laguntzarik ez dagoen. Azken kontratu mota honekin gizarte segurantza ordaindu behar da, enplegatuen eta ugazaben artean egiten dena.

Hartz III paketeak ez zuen arrakasta handirik izan, beren helburu nagusia enplegu zerbitzu publikoa langabetuak era pertsonalizatu batean kontutan hartzea baitzen. Neurri hau 2006ak atzera bota zuten. Hala ere, langabezia-sariei loturiko hainbat neurri martxan jarri ziren:

Lan eskaera baten aurrean langabetuek ezetz esaten bazuten, euren langabezia-saria automatikoki %30 batean murrizten zen; ezetza justifikatzeko arrazoiak asko zorroztu zituen neurri honek; eta langabezia-saria jasotzeko baldintza zorroztu zen: hasiera batean hirurteko batean 12 hilabetetan lan eginez nahikoa bazen, gutxieneko epe hori bi urtera handitu zen

Hartz IV paketeak Bewilligung diru laguntza garatu zuen. Laguntza horrek bi atal nagusi ditu: legeak definitzen duen bizi iraupena asetzeko eta etxebizitza eta energia gastuak ordaintzeko, guztira 409 eurokoa izan daitekeena. Zenbait kasutan “beharrezko osagarri” bat onartu daiteke. Minijob bat izatea beharrezko baldintza da eta Jobcenter enplegu zerbitzu publikoak baldintzak betetzen ziren baieztatzen du.

Hartz erreformaren efektuak
Lege hauek Enplegu Zerbitzu Publikoetan Zerbitzu Pertsonalen Agentziak sortu zituzten (Hartz I); autoenplegua bultzatu eta 400 euro baino gutxiagoko soldatak duten minijob kontratuak legeztatu zituen (Hartz II); enplegu zerbitzu bulegoak euren bezeroentzako (langabetuak) jobcenter bilakatu ziren (Hartz III) eta langabezia prestazio sistema eraldatu zen, prestazio kontributiboak murriztuz beste diru-laguntza sistema ez kontributibo baten alde eginez (Hartz IV).

Lan merkatua bitan banatu da. Alde batetik, betiko enpleguak daude; bestetik, zazpi milioi langile minijob kontratuak dituzte, lan merkatu erregularrean txertatzeko zailtasun handia dutenak. Euro bat orduko enpleguak, soldata txiki eta subentzionatuak dituztenak eta langabeziara behin eta berriro bueltatzen diren langile hauek ezin dira zurrunbilo horretatik irten; bestetik, lan merkatuan kualifikazio handiko profesionalak behar dira.

Alemaniako langileen %20 txiroa da. Oso ondo doan ekonomia honetan disparekotasunak eta pobrezia gora egin dute. Honen adibidea hurrengo bi grafikak dira, zeinetan agerian geratzen da nola langabeen pobrezia arriskua asko handitu dela, eta edozein kontratu mota izanda, nola arrisku hori ere hazi den.

Pobrezia arriskuaren aldaketa, okupazioaren arabera, 2005-2011. Ehunekoetan

Tabla Lanaren
Iturria: Eurostat eta ”la Caixa” Research

Arrisku pobreziaren aldaketa kontratuaren arabera, 2005-2011. Ehunekoetan

Tabla 2
Iturria: Eurostat eta ”la Caixa” Research

Konstituzionalak Hartz erreformaren hainbat neurri atzera bota du eta gobernuek neurri asko desaktibatu du akats juridikoak direla medio.

2017 urtean Alemaniako Enplegu Zerbitzu Publikoaren agentzia batek Hartz IV neurrien ondorioak aztertu zituen. Txostenak nabarmentzen du nola bakarrik diru-laguntza sistema honetatik soilik laurden bat irten dela, soldata handiagoak dituzten enpleguak eskuratuz. Laguntzak jasotzen dituen beste talde batek lan merkatura sartu da, baina soldata baxuko enpleguetan eta diru-laguntzak jasotzen dituzte. Heren bat, aldiz, ezin izan da lan merkatuan sartu eta diru-laguntza osoa jasotzen dute. Beste zenbait txosten antzeko ondorio azpimarratzen du.

Alemaniar mirari berria, non du jatorria?
Askotan Alemaniar ekonomiaren indarra aipatzen da, nola Errezesio Handia baino lehenago lan merkatua erreformatu zuen, politika neoliberala jarraituz eta krisian dauden herrialdeetan eredu moduan Hartz erreformak jarri dute.

Baina argitu behar da Alemaniako ekonomia ez dela zerbitzu sektoreko ekonomia bat, industria sektorekoa baizik: zerbitzu sektorea industriarentzat lan egiten du. Ez da puntako teknologian espezializatu, teknologia maila ertaina da nagusi. Merkatu liberalizatua ez da nagusi, estatuaren erregulazio mamitsu bat baizik. Lan kostuak eta zergak handiak dira eta sindikatuek oraindik euren indarra mantentzen dute. Horiek dira herrialde honen indarguneak, Holm-Detlev Köhler soziologoak zioen bezala.

Euskal Herritik egin daitekeen irakurketa
Gurean zerbitzu sektore ekonomikoa behin eta berriro bultzatzen da, hori baita bertoko gobernuen politika ekonomikoaren ardatza. Akats larri bat da, ekonomikoki arrakastatsuak diren herrialdeetan turismoa, ostalaritza eta txikizkariko merkataritzak garrantzia izan dezakete, baina ez oinarria.

Baina enplegura joan gaitezke. Euskal Autonomia Erkidegoan Lanbide dugu eta baita Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta. Badirudi Lanbide gure jobcenter-etan bilakatu nahi dituztela, prozesu hau urte batzuk martxan darama. Bestetik, DSBEren dugu, herritarren eskubide subjektiboa dena. Honen erreforma proposamenak Alemaniako Hartz erreformarekin antzekotasunak ditu.

Eskubide subjektibo hau agintarientzat deserosoa da eta honen erreforma egiterako orduan Hartz eredu moduan erabil dezakete, justifikazio moduan. Arazoa da Alemanian aplikatutako neurri hauen ondorio negatiboak ezaguna direla, lehen aipatu dudan bezala. Argi dago minijob eta dirulaguntzek ez dutela pobreziatik irteten laguntzen. Irtenbidea anti-Hartz politikak aplikatzea da, kalitateko enplegu duina bultzatuz. Azken finean, politika austerizidak, lan erreformak eta DSBE aldatzeko gobernuaren proposamenak gure Hartz neurrian dira. Alemanian badakite neoliberalismoaren garaipen hau langileen kalterako izan zela, datuak hor daude.

Argia

“Hamarkada luzea” Mikel Zurbanoren zutabea

Hamar urte igaro dira Amerikako Estatu Batuetan (AEB) finantza krisia lehertu zenetik. Munduko Agintariek Gerra ostean Kapitala, Estatua eta Langileriaren artean ezarritako orekak apurtzeko azken urratsak eman dute, krisia profitatuz. Europar Batasunean, finantza sektorea hainbat aldiz erreskatatu eta gero, kapitalista erraldoi hauek burbuila berriak sortzeko zorian daude.Ahaztuta geratu dira 2009an Obamak bultzatu nahi izan zituen kontrol neurriak. Finantza entitate erraldioak krisi honen garaile izan dira, eta herriak eta langileak egoera ekonomiko, ekologiko eta militar ahulago batean geratu dira. Ezegonkortasuna kapitalismoaren legea dela argi eta garbi geratu da, eta aldaketa kontinental bat bultzatu ezean, okerrera joango da egoera hurrengo urteetan.

Asteko Sindikalagenda

  • Erandioko Loramendi Nagusien Egoitzako langileek mobilizazioekin jarraitzen dute. Greba mugagabean daude (ELA, LAB eta UGT)
  • Bilboko NH eta Barceló Nervión hoteletako gelazainak azaroaren 2tik greba mugagabean daude (ELA)
  • (SATSE) Osasun arreta segurua eta kalitatezkoa legez bermatzeko sinadura bilketa hasi da, guztira, 500.000 sinadura lortu behar ditu Estatu osoan Herri Ekimen Legegileak Diputatuen Kongresura heltzeko 

Abenduak 3

  • Pentsio duinen aldeko elkarretaratzea astelehenean izango da, Bilboko Udaletxearen aurrean, 12:00etan. Gasteizen ere hala izango da.
  • Bilbobusen lanuzteak egiten hasiko dira abenduaren 3an eta 5ean, San Tomas egunerako 24 ordutako grebara heldu arte (ELA, UGT, ESK, LAB, CCOO, LSB-USO)
  • Gipuzkoako epaitegi eta komisaldegietako garbitzaileek Oiartzungo komisaldegitik Atotxako justizia jauregira martxa bat egingo dute (ELA, LAB, ESK, EGT)

Abenduak 4

  • LANTEGI BATUAK enpresan elkarretaratzeak (ELA, LAB, CCOO, UGT)-k deitu dute, tailer guztietan 15 minutu goizez, bokataren orduan.
  • Gipuzkoako epaitegi eta komisaldegietako garbitzaileak, martxa egingo dute oinez Eibarreko epaitegietatik Bergarakoetara (ELA, LAB, ESK, UGT)
  • Garbialdiko langileek mobilizazioa egingo dute, Bizkaiko Foru jauregi eraikinaren aurrean, Bilbon, goizeko 11:00etan (ESK, LAB, UGT, CCOO)

Abenduak 5

  • Pandako langileek asteazkenero elkarretaratzeak egingo dituzte, Miribilla Eraikinaren aurrean (Bilbo), goizeko 11:30etan. (LAB, CNT)
  • Bilboko Simply-Sabeco supermatuetan (ESK, LAB, ELA)-k greba deitu dute, ordutegi komertzialen luzapenaren kontra, enpleguaren egonkortasuna eta inbertsioak exigitzeko.

Abenduak 6 

  • Bukatzeko, gogorarazi behar dugu baita Gipuzkoako Komisaldegi eta Epaitegietako garbitzaileen greba mugagabea, egunero elkarretaratzeak egiten ari baitira (ELA, LAB, UGT, ESK)

Abenduak 7 

  • Bizkaiko Simply-Sabeco supermatuetan (ESK, LAB, ELA) bigarren greba eguna deitu dute, ordutegi komertzialen luzapenaren kontra, enpleguaren egonkortasuna eta inbertsioak exigitzeko.

Abenduak 10

  • Gipuzkoako epaitegi eta komisaldegietako garbitzaileak, Eusko legebiltzarrearen aurrean konzentrazioa egingo dute, Gasteizen (ELA, LAB, ESK, UGT)
Arquivado en: Economía
Sobre o blog
Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Bilbo Hiria, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten
Ver todas as entradas
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Ciencia
Ciencia Ideología en la ciencia, y en su divulgación
La formación de una ciudadanía crítica también involucra aprender a identificar y cuestionar los componentes ideológicos enraizados en la práctica científica, y en la comunicación de la ciencia hacia los públicos no expertos.
El Salto Twitch
El Salto TV Los empresarios engordan la inflación y se comen tu salario
En el programa en directo de Economía Cabreada del 16 de abril analizamos los márgenes empresariales de récord, sus efectos sobre la inflación y los salarios con Natalia Arias de CCOO y Dani Yebra de Eldiario.es
Sobre o blog
Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Bilbo Hiria, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten
Ver todas as entradas
1 de mayo
1 de mayo La transición ecosocial y frenar el genocidio de Palestina, ejes de la clase trabajadora de Bilbao
En una ciudad acostumbrada a buscar consensos y apartar las siglas abrazando un eslogan común y caminar detrás de una sola pancarta, hoy es el día de sacar pulso, ondear bandera propia y tomar la Gran Vía, el Arenal y la plaza Santiago.
Reducción de jornada
Laboral Los convenios colectivos del País Vasco tienen la jornada anual más baja y los de Canarias, la más alta
La jornada anual varía muy lentamente desde que el Ministerio de Trabajo tiene una serie histórica, apenas 22 horas desde 2001. El País Vasco aventaja en 49 horas a esa media estatal en los convenios colectivos firmados.
Genocidio
Genocidio Las acampadas por Gaza se expanden mientras Netanyahu espera noticias de La Haya
Desde que estudiantes de la Universidad de Columbia levantaran la primera acampada, iniciativas similares se están repitiendo llamando al fin del genocidio. En Gaza, Israel castiga a la población superviviente a una muerte silenciosa, denuncia MSF.
Laboral
Laboral Xavier Minguez: “Ni la rabia contra la empresa ni el orgullo de éxito de una huelga son solo tuyos”
Xavier Minguez es profesor de psicología social y análisis de resolución de conflictos en la UPV/EHU y ha realizado para el sindicato ELA la investigación ‘Un acercamiento psicosocial a la huelga’.
Tribuna
Tribuna Se trata de recuperar nuestra vida
Pese haberse demostrado que la productividad aumenta con la disminución de la jornada, seguimos teniendo la misma jornada laboral.
Genocidio
Fairouz Qasrawi “En Alemania, si eres pro-palestino, harán todo lo posible por intimidarte”
Aliada incondicional de Israel, Alemania es uno de los países donde más se están persiguiendo las protestas contra el genocidio en Gaza. La palestina Fairouz Qasrawi, aporta una panorámica de cómo se vive la represión y la censura en el país.
Banca
Beneficios caídos del cielo Los grandes bancos reciben 7.000 millones de dinero público mientras pagan mil de impuesto a la banca
Los altos tipos de interés que asegura el Banco de España a entidades financieras les generan siete veces más dinero que el impuesto que pagaron por sus beneficios extraordinarios en 2023.

Últimas

Poesía
Galiza Morre aos 92 anos a poeta, activista e revolucionaria Luz Fandiño
O falecemento foi anunciado publicamente pola súa amiga e alcaldesa de Santiago de Compostela, Goretti Sanmartín.
Obituario
Obituario | Luz Fandiño Ata sempre, comandanta!
Luz Fandiño era unha punky, inamovible nos seus ideais e no seu discurso. Unha muller que, a pesar de ter vivido as peores miserias, chegou ao final da súa vida coa súa enerxía adolescente e co seu espírito de loita intacto.
Gobierno de coalición
Política institucional Pedro Sánchez no dimite: “He decidido seguir”
El presidente del Gobierno vuelve a sorprender y anuncia que no se va. Sánchez se encarama como cabeza visible de un movimiento cívico contra la intoxicación política.
1 de mayo
1 de mayo “Nuestro mundo, en el que cabemos todas, es la única alternativa”, reivindican desde el 1M Interseccional
Por cuarto año consecutivo marchan, de manera festiva y sin incidentes, colectivos del sindicalismo social de toda la región madrileña en el Día Internacional de las y los trabajadores.
Más noticias
Cuidados
Cuidados Lavar el cuerpo de una anciana
Ir contra el pudor impuesto es sin duda una acción feminista, como también lo es defender el derecho al mismo en distintos contextos o situaciones.
Lucha obrera
Memoria de lucha Olvidos que hablan: la huelga general del 94 y las Marchas de la Dignidad
Un ejercicio de memoria de Manuel Cañada para acompañar un 1º de Mayo que todavía puede ser nuestro. Dos hitos de la clase obrera de nuestro país cuyo olvido es una declaración de intenciones.
Racismo
Opinión El caso de Silvia irá al Supremo
El TSJPV no tiene en cuenta la sospechosa desaparición de las grabaciones que en la vista oral inculpaban al ertzaina por maltrato a la mujer migrada y racializada que detuvieron en 2018
Crisis climática
Crisis climática ¿Cómo abordar transiciones ecosindicales?
Con aun mucho que recorrer en este camino, queremos compartir algunas de las reflexiones que extraemos de este proceso de construcción ecosindical.

Recomendadas

Política
Política Redes clientelares, falta de autogoberno e consensos neoliberais: as claves do novo Goberno galego sen Feijóo
Políticas e analistas debullan a folla de ruta da primeira lexislatura galega da era post-Feijóo: reforzamento dos fíos de poder locais, falta de vocación autonómica, complexo de inferioridade e a axenda marcada polos grandes consensos neoliberais.
Genocidio
Genocidio Rebelión en las universidades y acampadas: ¿una primavera antisionista?
Los principales aliados de Israel, Estados Unidos y Alemania, están siendo testigo de un desborde en las protestas contra el genocidio.