Laboral
Lan arloan eragina duten 2018 urte amaierako lege berrikuntzak

2018. urtea amaitu bezain laster, lanari eragiten dion zenbat lege berrikuntza egin zituen Espainiako gobernuak. Gizarte Segurantzaren kotizazioak, gutxieneko soldata, Lan Ikuskaritza eta deskonexio digitalari begira egindako aldaketak nabarmenduko ditugu.

Pablo Iglesias y Pedro Sánchez en la moción de censura a Mariano Rajoy
Pablo Iglesias y Pedro Sánchez durante la moción de censura a Mariano Rajoy. Dani Gago

Gizarte Segurantzaren kotizazio aldaketak

Abenduaren bukaeran 28/2018 Errege Lege Dekretua onartu zuen Espainiako Gobernuak, urtarrilaren 1etik aurrera indarrean dagoena. Neurri multzo bat da, Gizarte Segurantzan era modu zuzenean eragiten duena, pentsioak handituz, 2019ko gutxieneko eta gehieneko kotizazioak zehaztuz eta langile autonomoen estaldura berriro arautuz, besteak beste.

Arauak argi adierazten du Gizarte Segurantzaren Sistema defizit egoeran dagoela, eta diru bilketa 3.150 milioi eurotan handitzeko beharra azpimarratzen du. Hori lortzeko, Gizarte Segurantzaren Erregimen Orokorreko kotizazioen gutxieneko eta gehieneko oinarriak handitu ditu: gutxienekoa %22 (858,6 eurotik 1.050 eurora) eta gehienekoa %7 (3.751,20 eurotik 4.070,10 eurora). Zer esan nahi du horrek? Gizarte Segurantzak diru bilketa handitzea espero duela, beste erabileren artean pentsioetara zuzentzeko. Hala ere, kotizazioen gehienezko muga bat dagoenez, soldata handienek ordaintzen duten kotizazioa ez da proportzionala . Adibidez, urtean 100.000 euro irabazten duen langile batek lehenengo 52.250 euroengatik bakarrik kotizatzen du, ez urteko soldata osoarengatik. Aldiz, urtean 21.000 euro irabazten duen langile batek jasotako diru kopuru osoagatik kotizatuko du. Langile autonomoen kasuan, gutxieneko kotizazio oinarria 944,40 eurotan utzi da; 10 langile baino gehiago duten enpresari, zuzendari eta kudeatzaileena, 1.214,08 eurotan.

Lanaren Nazioarteko Erakundeak bere 189. artikuluan zehazten du etxeko langileek, edozein langilek dituen eskubideak izan behar dituztela. Errege Lege Dekretu honek, ordea, ez du ebazpen hori betetzen, hobari batzuk bakarrik aplikatzen baititu. Espainiar Erresumako gobernuak, beraz, ez du arazoa konpondu, eta etxeko langileek ez dituzte Erregimen Orokorreko langileen eskubide berak izango.

Beste neurri garrantzitsu batzuen artean, behin-behineko kontratuen eta praktiketako langileen egoera moldatzen du. Lehenengoen kasuan, 5 egun baino gutxiagoko kontratuen kontingentzia arruntengatiko kotizazioak (gaixotasun arruntak estaltzen dituztenak, adibidez), %40 handitu dira. Gainera, altan dauden egunen koefizientea handitzen da. Bestetik, praktikak egiten dituzten ikasleek Gizarte Segurantzan kotizatuko dute. Arauak, ordea, ez du zehazten nork ordaindu behar duen: irakaskuntza zentroak ala enpresak. Arauaren garapen bat eman arte itxaron beharko dugu.

28/2018 Errege Lege Dekretua neurri multzo bat da, Gizarte Segurantzan modu zuzenean eragiten duena, pentsioak handituz, 2019ko gutxieneko eta gehieneko kotizazioak zehaztuz eta langile autonomoen estaldura arautuz

Gutxieneko soldataren igoera

1462/2018 Lege Dekretuak gutxieneko soldataren igoera ekarri du: hilean 900 euro edo egunean 30 euro. Dirutan kobratzen dena soilik hartuko da kontuan; beraz, ezin izango da gutxieneko kopuru hori baino murritzagoa dirutan ordaindu (generotan ordaintzen den kasuetan, adibidez).

Erreferentzia moduan erabiltzen dituzten 2016ko eta 2017ko lan hitzarmen kolektiboen arabera, 900 euro horiei urteko %2ko hazkundea aplikatu beharko zaie. Gainera, igande eta jaiegunetan lan egiteagatik jasotako soldata ez da 900 euro horietan sartzen, eta modu bereizian ordaindu beharko da. Ez da ahaztu behar igoera hau hileko soldatari dagokiola eta lan hitzarmenak zehazten duen bezala aparteko bi ordainsariak ordaindu beharko direla: hilean gutxienez 1.050 euro gordin.

Igoera planteatu zenean, patronalak eta eskuineko ekonomialariak neurriaren aurka agertu ziren, enplegua deuseztatuko zuelakoan. Ebidentzia enpirikoak kontrakoa erakusten du: enplegu osoan ez du eragin negatiborik eta epe luzean produktibitatea handitzen du, Iván H. Ayalak argi aztertu duen moduan “Gutxieneko soldata igoeraren egiak eta gezurrak” artikuluan.

Lan Ikuskaritza arloko berrikuntzak

Aurreko urteko udan Lan Ikuskaritzaren 2018-2022 urteetarako Plan Zuzentzailea onartu zen, epe horretan jarraituko dituen lan lerroak zehazten dituena. 55 neurri jarriko dira martxan, eta ikuskaritzetan arreta berezia jarri beharko da 5 eremutan.

Lehenengo multzoa behin-behineko kontratuetan ematen den iruzurra ekiditera zuzenduta dago. Horretarako, kontratazio datuetan kontrol handiagoa emango da eta epe laburreko kontratazio handia duten enpresak ikertuko dira. Bigarrenean, jardunaldi arloan ematen diren gehiegikeriak borrokatzeko neurriak daude. Jardunaldi partzialeko kontratuetan lan egindako orduak erregistratzea derrigorrezkoa izango da, beste neurri batzuen artean. Hirugarrenean enpresen jardueren azpikontratazioa izango da aztergai, batez ere soldata kontuetan. Berdintasuna izango da laugarrenaren oinarria, sexu arrazoiengatik soldata arrakala (%14,2) murrizteko eta sexu jazarpenak ematen direnean barne prozedurak aztertzeko. Bukatzeko, ezkutuko ekonomian, bekadunen egoera aztertuko da.

Lan ikuskaritzetan arreta berezia jarri beharko da 5 eremutan: behin-behineko kontratuetan iruzurra, jardunaldi arloan ematen diren gehiegikeriak, partzialeko kontratuetan besteak beste, azpikontratazioa, berdintasuna eta ezkutuko ekonomian

Deskonexio digitala

3/2018 Lege Organikoak aldaketa handia eragin du datu pertsonalen trataeran, eta lan arloa ez da kanpo gelditu. 88. artikuluan deskonexio digitalaren eskubidea lantzen da, lan ordutegitik kanpo atsedenaldi epea errespeta dadin. Lan hitzarmenen bitartez arautuko da eskubide hori. Enpresak deskonexio mota zehaztu beharko du, baita prestakuntza eta sentsibilizazio kanpaina bat martxan jarri ere. Aipaturiko deskonexioa garrantzi handikoa izango da lantokitik kanpo lan egiten denean.

Zer da deskonexio digitala? Lan ordutegitik kanpo laneko mezuak (whatsapp bidezkoak eta posta elektronikoak) ez jasotzea edo horien eskuragarritasuna mugatzea, adibidez. Beste herrialde batzuetan gai honen inguruko eztabaida oso garatuta dago eta neurriak hartzen hasiak dira.

Frantzia da aitzindaria. 2018. urtean jarri zen martxan legea, eta enpresa guztietan aplikatu behar da. 2014. urtean sindikatuek eta patronalek lan hitzarmen kolektiboetan horrelako klausulak sartzea adostu zuten; Estatu mailako araua ezartzean, haren aplikazioa orokortu egin zen.

Espainiar Erresuman, aldiz, martxan jarri behako dela esan da, baina aplikazio praktikoa lan hitzarmenen esku uzten da. Zein da ondorioa? Epe laburrean ez dela deskonexio digitala ziurtatuko. Gainera, negoziazio kolektiboaren norabidea ikusita, ez dirudi modu sakon eta serio batean landuko denik, Espainiako CEOE patronalak 2017an esan baitzuen zenbait sektoreren eta langileen kasuan ezin zela eskubide hau aplikatu.

Artikulua honetan aldaketa 3(2018 Dekretuak ekarri ahal dituen ondorio nabarmenak laburtu ditugu, Ekonomisten Euskal Elkargoak egindako txostena oinarritzat harturik.

Deskonexio digitala lan ordutegitik kanpo laneko mezuak ez jasotzea edo horien eskuragarritasuna mugatzea da. Beste herrialde batzuetan gai honen inguruko eztabaida oso garatuta dago eta neurriak hartzen hasiak dira.

LANAREN EKONOMIA. HORDAGO ETA BILBOHIRIA ELKARLANEAN. ENTZUN HEMEN

Audio Player

SINDIKALAGENDA

Martxoak 1, barikua
• Gipuzkoako nagusien egoitzetako langileek grebari ekin diote 19 eguneko txandan, martxoaren 10era arte (ELA).
• Tabakalerako langileek greban jarraitzen dute (Bitartekariak Martxan).
• Greba mugagabean daude Navarplumako langileak, mehatxuen eta erabateko prekarietatearen aurka (ELA).
• M8 Greba feministaren prestaketa lanak direla eta, hainbat topaketa ari dira egiten.
• Gipuzkoako epaitegi eta komisaldegietako garbitzaileek greban jarraitzen dute (ELA, LAB, ESK, UGT).
• LAB-en ekitaldia Gasteizen, martxoaren 3ko langileen sarraskiaren urteurrenean, 12etan M3ko plazan.
• LAB-en ekimena M8ko greba feministari begira, Bilbon. 11etan kalejira egingo dute Eusko Jaurlaritza – Aldundia – El Corte Ingles – Epaitegiak ibilbidean.
• Iruñean, XILEMA enpresan, haurdunaldia babesgabe uzteko politikaren aurkako elkarretaratzea egingo da , 15:30etan Medikuen Elkargoan (LAB).
• Euskal Eskola Publikoko jantokietan akordioa sinatu dute CCOO, LAB, UGT-k. ELA kritiko agertu da eta martxoaren 20, 21 eta 22an greba egingo du.
• Gizarte ekimeneko ikastetxeetako langileek 10 eguneko greba egingo dute ikasturtea bukatu bitartean. Greba egunak martxoak 12-15, apirilak 1-4 eta maiatzak 8-9 izango dira (CCOO, LAB, ELA, UGT, STEILAS).

Martxoak 2, zapatua
• Lantegi Batuak enpresako langileek martxoaren 20, 21 eta 22an greba egingo dute; martxoaren 2, 16 eta 30ean, manifestazioak (ELA, LAB, CCOO, UGT).

Martxoak 3, domeka
• M3aren urteurrena Gasteizen. Manifestazioa deitu dute LAB, ELA, ESK ETA STEILAS-ek. CNT-k ere parte hartzeko deia zabaldu du.

Martxoak 4, astelehena
• Pentsio duinen aldeko elkarretaratzea Bilboko Udaletxearen aurrean, 12:00etan. Gasteizen ere hala izango da.
• Etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileak borrokan daude. Manifestazioa egingo dute Bilbon, 19etan Foru Aldunditik (ELA, LAB, UGT, USO).

Martxoak 5, martitzena
• DIA saltokietako langileek greba egingo dute. Martxoaren 11tik aurrera, greba mugagabea (ELA, LAB).

• Greba Bizkaiko Etxez Etxeko Laguntzan (ELA, LAB, UGT, USO).

Martxoak 6, eguaztena
• STASE-ren agerraldia Legebiltzarrean, Osakidetzako lanbide karreraren inguruan.

Martxoak 7, eguena
• SATSE-ren agerraldia Europako Parlamentuan, sendagai arriskutsuekin lan egiten duten osasun langileen segurtasuna babesteko Estatu mailako lege bat aldarrikatzeko.


Martxoak 8, barikua
• Greba orokor feminista, 24 ordukoa.

Sobre o blog
Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Bilbo Hiria, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten
Ver todas as entradas
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Opinión
Rearme Necesitamos construir una alternativa frente a la deriva belicista
Frente a una Europa que apuesta por el rearme, es necesario construir una alternativa pacifista que sitúe como ejes principales la profundización de la democracia y la disputa por la distribución de la riqueza.
Navarra
Opinión Diez años de corralito progre en Navarra
VV.AA.
En las elecciones municipales y forales del 24 de mayo de 2015 se propagó la confianza en un futuro en el que la hegemonía conservadora del corralito foral diera paso a algo muy diferente y mejor.
Análisis
Análisis Después del apagón, la normalidad: crisis a la izquierda, Gobierno a la derecha
El Gobierno de coalición está cada vez más exhausto, el PP vence pero no convence, Vox permanece estático y en la izquierda ‘alternativa’ prevalece el estado de descomposición, según los datos del último CIS.
Sobre o blog
Lanaren ekonomia gehiengo zapalduaren bizipena du oinarrian, langileen sukarra eta itxaropena. Botere arrotzen ikuspegitik azaltzen dira eguneroko gorabehera ekonomikoak. Kutsadura informatiboari aurre eginez, ekonomia gaiak jorratzen eta ulertarazten arituko gara. Bilbo Hiria, Hordago eta Argia elkarlanean, lanaren munduko analisia egiten
Ver todas as entradas
Xunta de Galicia
Política A Xunta recibe ao embaixador de Israel en funcións mentres Gaza agoniza ao bordo da fame
O Goberno de Alfonso Rueda escenifica a súa boa sintonía coa Administración de Benjamín Netanyahu apenas unhas horas despois de que Israel bombardease unha escola que servía de refuxio e ordenase unha evacuación masiva en Gaza.
Palestina
Genocidio La ONG anti-UNRWA lanzada por exespías y marines de EEUU siembra el caos en el reparto de alimentos en Gaza
La Fundación Humanitaria de Gaza (GHF) creada a comienzos de este año y vinculada a agentes del ejército y la inteligencia estadounidense ha sido acusada de desaparecer a una persona y disparar a quienes estaban esperando ayuda.
Alemania
Litigio climático Un tribunal alemán abre la puerta a que grandes emisores puedan ser responsabilizados de daños climáticos
El jurado descarta la demanda del agricultor peruano Saúl Luciano Lliuya por entender que el riesgo a su propiedad es demasiado bajo, pero esta misma argumentación podría llevar a condenas en otros casos.
Madrid
Derecho a la vivienda Victoria contra la Sareb: 16 familias consiguen firmar contratos después de años de lucha
Un bloque en lucha de Casarrubuelos (Comunidad de Madrid) consigue formalizar contratos con el banco malo, al que acusan de actuar “como un fondo buitre”. En Catalunya, diez ayuntamientos apoyan los reclamos de 62 hogares en huelga contra La Caixa.

Últimas

Universidad
Genocidio Las universidades españolas han firmado 44 proyectos con Israel desde septiembre de 2024
Los acuerdos dentro del programa Horizon Europe se han sucedido a pesar de las declaraciones de decenas de universidades de suspensión de relaciones con Israel.

Recomendadas

Culturas
Erika Lust y Sara Torres “El deseo tiene una potencia inagotable para transformar la realidad si lo liberamos de las normas”
Sexo, deseo o ética del placer son algunos de los temas que hilan la escritora Sara Torres y la productora de cine porno Erika Lust en ‘La abundancia del deseo’.