Municipalismo
Tokiko burujabetza zerumuga gisa

Munizipalismoa herriaren burujabetza berreskuratzea da, eta herriko auzokideek beren bizitzen jabe izatea bilatzen du, tokiko eremua espaziorik hurbil eta berehalakoena baita behar konkretuak aldarrikatzeko

Casas municipalismo
Iruñeko Alde Zaharra, Burgos Plazatik Ione Arzoz

Burujabetzari buruz mintzatzen garenean, udalaz gaindiko politikaren eta estatuaren teorien kontzeptuekin lotuta dagoela pentsatu ohi dugu: badirudi subiranotasunaren nozioa estatu edo nazio mailako politikaren esparruan baino ez dela sartzen. Hala ere, munizipalismoaren ideia nagusia herriaren burujabetza berreskuratzea da; eta horrek esan nahi du apustu munizipalistak herriko auzokideek beren bizitzen jabe izatea bilatzen duela, tokiko eremua espaziorik hurbil eta berehalakoena baita haien behar konkretuak eta zeharkakoak aldarrikatzeko. Beraz, burujabetzaren ikuspegia udal mailan barneratu behar da ere, herritarrek beren bide propioa egin dezaten eguneroko ekintzetan, beren herrietan. Eta bide hori instituzionalizatzen ari da: 1991n herri-plataforma munizipalistek 175 aulki lortu zituzten Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban, baina 402 zinegotzi dituzte gaur egun.

Munizipalismoaren adibide ditugu herri-plataforma gobernatzaileak: Karrantza Zabala, Armendu Ibarrangelun, La Voz del Pueblo Etxebarrin, Zalla Bai, Abadiñoko Independenteak eta ADIE Orozkon

Lehenik, burujabetza lokala argiago ulertzen da halako plataformek globalizazio neoliberalaren aurkako erresistentzia enklabe moduan jokatzen dutenean: pribatizazioen aurrean, herri-plataforma batzuek munizipalizazio prozesuak burutu dituzte. Hau da, publikoaren paradigma berreskuratzen dute eta kanpoko enpresei zerbitzuak azpikontratatzeari uzten diote (posible denean). Horren adibide ditugu herri-plataforma munizipalista eta gobernatzaileak: Karrantza Zabala, Armendu Ibarrangelun, La Voz del Pueblo Etxebarrin, Zalla Bai, Abadiñoko Independenteak eta ADIE Orozkon. Haiek erakutsi dute munizipalizazioaren ideia ez dela soilik dirua aurreztea ondoren gizarte ongizatean inbertitzeko, baizik eta kontratazio publiko handiagoa sustatzea, langile publikoen lan-baldintzak bermatzea eta herri horietan jarduten duten enpresei gizarte-klausulak eskatzea. Neurri horiek eraginkorrak dira langabezia-tasa murrizteko orduan, Etxebarrin edo Ibarrangelun gertatu bezala.

Elecciones
Municipios que abren el camino

Las plataformas municipalistas marcan el nuevo rumbo político. Algunos ejemplos en Bizkaia y Gipuzkoa abrieron brecha, se consolidan y buscan expandirse para ampliar los márgenes de lo posible

Gainera, Euskalerriak badauka sustraitze oso ahaltsua kooperatibei, elkarrekiko laguntza sareei, auzolanei eta elkartasunari dagokienez; beraz, etorkizun handiko lur emankorra da herri-plataforma munizipalistak eraikitzeko. Posible da burujabetza ekonomikoa bultzatzen jarraitzea, globalizazio ultra-neoliberala hobesten duen testuinguru batean murgilduta egon arren. Posible da deslurralderatutakoa lurralderatzea.

Hurbiltasun posizio batetik, bizilagunen kritikak, eskakizunak eta beharrak antzematen dituzte herri-plataformek : tokiko hautagaitzak herrian sustraituak baitaude, entzuteko, laguntzeko eta aldarrikatzeko

Bigarrenik, burujabetasun demokratikoaren balioa azpimarratu behar da arlo lokalean: estatuko gizarte-eragileek beren herritarrekiko erantzukizuna ekiditen dute kanpotik inposatutako baldintzak betetzearen izenean. Herri-plataforma gehienak egoera hori aldatzeko helburuarekin sortzen dira, erantzukizuna eta ardura izateko. Hurbiltasun posizio batetik, bizilagunen kritikak, eskakizunak eta beharrak antzematen dituzte: tokiko hautagaitzak herrian sustraituak baitaude, entzuteko, laguntzeko eta aldarrikatzeko. Azken finean, herritarren ondoan agertzeko. Herri-plataformak erresistentzia demokratikoaren inguruko giltzarriak dira urrun dauden eta ezezagunak diren erakundeen inposizioen aurrean, eta horrek esan nahi du hurbiltasunak baduela bere indarra ere herria ahalduntzeko orduan. Udala bezain hurbileko erakunderik ez dago eskubide demokratiko, sozial, linguistiko, zibil eta ekologikoak defendatzeko eta herritarren artean bultzatzeko. Beraz, burujabetza lokala bada gaur egun erantzun demokratiko bat muturreko eskuinek indarra hartzen duten testuinguru batean.

Opinión
Munizipalismoa Herri-plataforma independenteak aztergai

Datorren Maiatzaren 26an Udal eta Foru Hauteskundeak izango ditugu Euskal Autonomia Erkidegoan, eta joera elektoralen arabera, herri-plataforma independenteek arlo lokalean sendotzen jarraituko dute, baita haien ordezkagarritasunak gora egiten ere.

Arquivado en: Iritzia Municipalismo
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Opinión
Opinión El pesimismo es contrarrevolucionario
Muchas cosas no encajan en la épica de grandes victorias y derrotas: las redes ciudadanas, la defensa de derechos sociales y económicos o las múltiples estrategias de solidaridad que sostienen la vida cotidiana.
Derechos reproductivos
Ofensiva antiabortista Unidas Podemos Plasencia denuncia que la Concejalía de Igualdad está financiando asociaciones antiabortistas
UP Plasencia señala que Igualdad subvenciona con dinero público a Red Madre, de la que está detrás políticos populares como Benigno Blanco, ex Presidente del Foro de la Familia y ex Secretario de Estado con Aznar.
Municipalismo
Manipulación de presupuestos Denuncian que el Ayuntamiento de Olivenza manipula los presupuestos participativos
Izquierda Unida Olivenza denuncia que el Ayuntamiento (PSOE) ha mandado papeletas a los vecinos con votos ya marcados, involucrando incluso a menores de edad de centros educativos de Primaria y Secundaria de la localidad.
Palestina
Genocidio La ONG anti-UNRWA lanzada por exespías y marines de EEUU siembra el caos en el reparto de alimentos en Gaza
La Fundación Humanitaria de Gaza (GHF) creada a comienzos de este año y vinculada a agentes del ejército y la inteligencia estadounidense ha sido acusada de desaparecer a una persona y disparar a quienes estaban esperando ayuda.
Alemania
Litigio climático Un tribunal alemán abre la puerta a que grandes emisores puedan ser responsabilizados de daños climáticos
El jurado descarta la demanda del agricultor peruano Saúl Luciano Lliuya por entender que el riesgo a su propiedad es demasiado bajo, pero esta misma argumentación podría llevar a condenas en otros casos.
Madrid
Derecho a la vivienda Victoria contra la Sareb: 16 familias consiguen firmar contratos después de años de lucha
Un bloque en lucha de Casarrubuelos (Comunidad de Madrid) consigue formalizar contratos con el banco malo, al que acusan de actuar “como un fondo buitre”. En Catalunya, diez ayuntamientos apoyan los reclamos de 62 hogares en huelga contra La Caixa.
Xunta de Galicia
Política A Xunta recibe ao embaixador de Israel en funcións mentres Gaza agoniza ao bordo da fame
O Goberno de Alfonso Rueda escenifica a súa boa sintonía coa Administración de Benjamín Netanyahu apenas unhas horas despois de que Israel bombardease unha escola que servía de refuxio e ordenase unha evacuación masiva en Gaza.

Últimas

Universidad
Genocidio Las universidades españolas han firmado 44 proyectos con Israel desde septiembre de 2024
Los acuerdos dentro del programa Horizon Europe se han sucedido a pesar de las declaraciones de decenas de universidades de suspensión de relaciones con Israel.

Recomendadas

Culturas
Erika Lust y Sara Torres “El deseo tiene una potencia inagotable para transformar la realidad si lo liberamos de las normas”
Sexo, deseo o ética del placer son algunos de los temas que hilan la escritora Sara Torres y la productora de cine porno Erika Lust en ‘La abundancia del deseo’.