Música
“Runba abstraktua egiten dugu eta norberak interpreta dezala”

Aretxabaletako Kaparrak taldeak euskarazko abestiak egitea finkatu du bere helburuen artean eta “harriduraz” hartu du Alex Sarduiren parean jarri dituen polemikak
kaparrak elkarrizketa
Unax Barrainkua eta Eñaut Beltran de Heredia, Kaparrak taldeko kideak, Aretxabaletan. Mikel Gisasola Axpe
7 dic 2024 05:00

Urtebete da Debagoienan runba erritmoa entzuten hasi zela eta azkar zabaldu da Euskal Herri osora. Horren arduradunak Kaparrak taldeko lagunak dira, herriko txosnetan zein jaialdietan abesti probokatzaileak jo izan dituztela. Los Delinqüentesen eta Raimundo el Canasteroren influentziarekin, “runba abstraktua” egiten dutela diote, eta hortik aurrera, “norberak intepreta dezala” musika hori. Atxabaltarrena talde berria da, baina polemikek zipristindu dute jada. Hala ere, Eñaut Beltran de Heredia eta Unax Barrainkua Kaparrakeko kideek diotenez, energia eta gogoa etorkizuneko proiektuetara bideratuko dute:  “lokalera sartuko gara euskarazko abestiak sortzera, eta halakorik ateratzen ez bada, barkamena eskatzen diogu Euskal Herri osoari”.

Nola sortu zen Kaparrak?
Unax Barrainkua: 2019an lagunek Whatsapp talde bat sortu genuen Los Delinqüentes taldeari omenaldi bat egiteko. Parranda batean txantxa bat zena forma hartzen hasi zen eta instrumentuak erosteko antolatu ginen. Egun batean Galartza auzora joan ginen proba bat egiteko asmoz eta, hala, gaur arte. Ez genuen espero hainbeste kontzertutan joko genuenik.

Nondik dator Los Delinqüentes taldearekiko fijazio hori?
Eñaut Beltran de Heredia: Betidanik. Lokalean edo hondartzan jartzen genituen haien abestiak eta kantuan hasten ginen. Taldearenganako gogo horrek batzen gaitu kuadrilakoak. Hasiera batean Los Delinqüentes bertsionatu nahi genuen eta kajoia eta gitarra jotzen hasi ginen. Guztiz motibatuta geunden. 
Unax: Taldeko Endika hasi zen haiekin tematuta. Gero Los Chichos edo Pata Negrarekin ere hasi ginen. Mundu berri bat deskubritu genuen.

Eta estiloko musika egitea erabaki zenuten. 
Eñaut:
Euskal Herrian ez genuen horrelako ezer ikusten eta guk egin nahi izan genuen. 2019ko parranda batean ginela, tabernan abesti bat jarri zuten eta guk gaizki emandako txalo batzuekin jarraitu genuen, gau horrek bultzatu gintuen Whatsappeko taldea egitera. Urte batzuk geroago Oñatiko festetara gerturatu ginen eta abesti bera kantatzen zuen talde batekin egin genuen topo txosnetan. Talde hori Raimundo el Canastero zen.

Beraz, Raimundo el Canasterok Kaparraken eraikuntzan eragin handia izan zuen.
Unax: Ez genekien Euskal Herri mailan horrelako talderik existitzen zenik. Eta kasualitatez, beraien kontzertu baten azken bost minutuak ikusi genituen. 
Eñaut: Ez genituen ezagutzen eta karteleran bila ibili ginen taldearen izena zein zen jakiteko.

UPN alderdi politiko nafarra Raimundo zentsuratzen saiatu da eta hainbat kidek poliziaren aurrean deklaratu behar izan zuten abesti batengatik. Nola bizi izan duzue hori? 
Unax: Taldekideekin bat gatoz. Horrelako salaketek eguneroko bizitzan baldintzatu zaitzakete, beraz, hitz handiak dira. Argi dago abestia entzuten dutenek kritikaren eta errealitatearen artean desberdindu behar dutela.
Eñaut: Logikoa denez umorea erabiltzen dute, eta abestian udaletxea erreko dutela esaten badute ere, kritika bat besterik ez da. Guk, beraiek bezela, ez dugu kantatzen duguna modu literal batean egingo. Uste dut ez zutela espero iskanbila iritsi den puntura iristea. Jendeari burua joan zaio. Hala ere, Euskal Herrian egon dira beste kasu batzuk, Yakovlev-rena adibidez. Gure babes osoa erakutsi nahi diegu horrelako sarraskia jasotzen ari diren talde hauei.

kaparrak elkarrizketa 2
Eñaut Beltran de Heredia Unax Barrainkua, Kaparrak taldeko kideak, entseguak egiten dituzten lokalean.

Zuek ere polemika tartean izan zarete. Berrian argitaratutako iritzi artikulu batek Raimundo el Canastero eta Kaparrak Alex Sarduiren mailan jarri zituen Gatibuko abeslariak musikan genero diskriminaziorik ez dagoela esan eta gero. Artikulu horrek zuzenean seinalatu zuen taldearen papera herrian. Zer egiten ari da Kaparrak Aretxabaletan? Txosnetan ezarritako betoaren berri izan zenutenean zein izan zen zuen erantzuna?
Unax: Guk kontzertua eman nahi dugu, gure taldea Aretxabaletako jaietan jotzeko sortu zelako. Jotzeko aukera ukatu zigutenez, gazte mugimenduari abisatu genion gure ekipoarekin kalean emango genuela kontzertu bat. Ez kontraprogramazio bezala, baizik eta egitarauaren osagarri bezala. Eta moskeoa bilatu genuen pankarta bat jarriz. (“Txosnetan jotzea espainia bezelakoa da, fikzio hutsa!” zion pankartak). 
Eñaut: Gu beti identifikatu gara katxondeoarekin eta “beef” txiki bat bota nahi izan genuen txosnetan jo ezinaren ondorioz. Txarrera hartu zuen jendea egon zen eta guk ez genuen txantxa horrekin aurrera jarraitu ez genuelako konfrontaziorik sortu nahi. Berriako artikulu hartan kontu honetaz ari direla pentsatzen dugu. Guk lau kontzertu eman ditugu. Jende asko etorri da eta jendeak gehiago nahi du. Hala ere, ez gaitu kantzelazioak bildurtzen. Euskal Herriko txosna guztietan kantzelatzen bagaituzte, urtean kontzertu bat emango dugu lagunen aurrean eta hori nahikoa izango da.

Musikaren munduan genero diskrimazioa dagoela uste duzue?
Unax: Guk uste dugu musikaren munduan diskriminazioa egon dela eta dagoela. Saiatuko gara gure esku dagoen dana egiten neska gehiago oholtza gainean egoteko eta diskriminazioa ekiditeko.
Eñaut: Nahi duguna da parekidetasun bat egotea eta denek aukera berak izatea. Espero dugu emakumez osatutako talde gehiago sortzea eta gizonei ematen zaizkien aukera berdinak ematea. Hala ere, harritu egiten gaitu Alex Sarduiren parean jartzea. Batez ere ez dugulako horrelakorik erakutsi.

“Guk uste dugu musikaren munduan diskriminazioa dagoela eta harritu egiten gaitu norbaitek Alex Sarduren maila berean jartzea”

Topagune sozialistan jo zenuten pil-pilean dabiltzan beste hainbat talderekin batera. Hautu politikoa izan zen bertan egotea?
Unax: Ez. Gu ez gara ez GKSkoak ez Ernaikoak, gu gara deitzen gaituzten lekuetakoak. Ez dugu militanterik taldean.  
Eñaut: Bakoitzak bere ideial politikoak ditu eta 11 taldekideek ideia berak edukitzea ezinezkoa da. Bozkaketa bidez erabaki genuen Topagunera joatea eta egon ziren ezezkoak. Hala ere, iruditzen zitzaigun aukera polita zela hainbeste jenderen aurrean abestea. Raimundo el Canastero aurreko urteko Topagunean egon zen eta gero 40 Minutu Rockera joan zen. Erreferentzia bezela hartu genituen.

Zer da jotzen duzuen musika estiloa? Runba, flamenkoa…
Eñaut: Tuiterren jartzen duguna bezela: “Mix entre Los Delinqüentes, Eskorbuto eta Pirritx eta Porrotx”. Ez dakigu zehazki zer egiten dugun. Gure intentzioa runbaren antzekoa den zerbait egitea zen, baino hainbeste gauza gustatzen zaizkigu non denetarik nahasten dugun. Hasieratik esan genuen runba abstraktoa zela eta norberak interpreta dezala. 
Unax: Ondo pasatzeko eta dantzatzeko musika bat.

Euskal Herriak behar zituen horrelako soinu gehiago?
Eñaut: Orain hasi da aldaketa. Lehenengo pausuak traparekin eta musika urbanoarekin izan ziren. Gero, Raimundo el Canastero agertu zen runbarekin, guk bide berdina hartu genuen, La Txama ere agertu da… Jendeak abanikoa handitu zedin nahi zuen. 

%100eko euskarazko letra duen abesti bat egitea dago zuen helburuen artean?
Eñaut: Bai. Orain arte ez dugu pentsatu bai edo bai euskaraz egin beharko genunik abesti bat. Egin dugun lana modu naturalean atera da. Edozein kasuan, hasi gara horrelako zerbait lantzen.   
Unax: Runba edo flamenkoa euskaraz egiten duen erreferente argirik ez dugunez, gure letrak erderaz izan dira. Baina hurrengo helburuetako bat euskarazko abesti bat baino gehiago ateratzea izan behar da. 

Kritikarik jaso duzue euskaraz ez egitegatik?
Unax: Familian bai. Eskatu dizkigute euskarazko abesti berriak. 
Eñaut: Etxean kanpoan baino gehiago. Ez ditugu atera nahi ateratzegatik, gertatu daitekelako abesti horiek geureak bezala ez sentitzea. Sartuko gara lokalera ta ea hor zerbait polita ateratzen den. Eta abestirik ez bada ateratzen, barkamena eskatzen diogu Euskal Herri guztiari.

“Lokalera sartuko gara euskarazko abestiak sortzera, eta halakorik ateratzen ez bada, barkamena eskatzen diogu Euskal Herri osoari” 

Pentsatu duzue Los Delinqüentes taldearen abestirik euskaratzea?
Eñaut: Ez zaigu okurritu baino guapo geratu daiteke. Beraien abesti batzuk jatorriz ingelesezko letrak dira, baina ez dakit guk hainbesterako burua daukagun. Gu musikari mediokreak gara, pare bat teldekide moldatzen dira ondo musikarekin eta besteek Youtuberekin eta lokalean ordu asko sartzen ikasi dugu.  

Zein elkarlan duzue buruan? 
Unax: Raimundo el Canastero, Katu edo Glutenbakuak.  

Beraiekin hitz eginda dago?
Unax: Raimundo el Canasterorekin hitz eginda dago, baina, beraiek hamabost izanik eta gu beste hainbeste ez gara oholtzan sartzen. Fijo egin behar dugu. La Txamarekin ere guapo legoke. 

Zer datorkio Kaparrak taldeari hurrengo hilabeteetan?
Unax:  Otsailean bueltatuko gara kontzertuetara eta bitartean lokalean geratuko gara sormena lantzeko. Agian, etorkizunean, prozesu hontatik ateratzen diren abestiekin disko bat kaleratu genezake. Tributu bat baino gehiago, benetako talde bat izan nahi dugu.    
Eñaut: 10 edo 11 abesti sortu nahi genituzke eta kontzertuetan abesti propio gehiago jo.  














Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Música
Opinión Kneecap, Last Tour y el mercado de la protesta
La presencia del grupo Kneecap en el BBK Live desata un debate sobre la instrumentalización de la protesta política en los macrofestivales y las contradicciones del modelo cultural dominante.
El Salto Radio
EL SALTO RADIO Da La Nota: la música como herramienta de emancipación
El programa musicosocial, nacido en Lavapiés, cumple diez años brindando formación y acompañamiento psicológico a niñas, niños y jóvenes.
Rap
Los Chikos del Maíz “La música urbana está llena de fachas y votantes de Vox”
Tras un fin de gira accidentado, Toni y Nega dan una tregua indefinida a su proyecto con dos conciertos en Madrid. Horas antes de llenar la sala en la primera cita, visitan la redacción de El Salto.
Altri
Altri Galiza elixe o rumbo da loita contra Altri nas eleccións á directiva da plataforma Ulloa Viva
A veciñanza da comarca máis afectada presenta dúas listas separadas logo de non chegar a unha proposta de consenso. Por unha banda, concorre unha candidatura continuísta e, pola outra, unha alternativa que se achega máis o nacionalismo institucional.
Medio rural
Medio rural A esperanza da xestión colectiva fronte ao espolio: os comuneiros de Tameiga contra o Celta
Mentres varios proxectos industriais tentan privatizar e destruír os ecosistemas galegos, algúns grupos de veciños e veciñas organizadas fan oposición social construíndo alternativas comunitarias. Ás veces, tamén gañan ao xigante.
O Salto medra contigo
Crowdfunding O Salto Galiza abre un crowdfunding para empapelar Altri
Queremos investigar os responsables políticos e empresarias do que podería ser o maior atentado ambiental da historia recente de Galiza.
Ourense
Ourense Ourense organízase para loitar contra patrullas de extrema dereita nos barrios máis empobrecidos da cidade
A veciñanza e os movementos sociais responden ao discurso do medo promovido por Frente Obrero e sinalan a súa estratexia de criminalizar a pobreza e sementar odio en contextos de exclusión e abandono institucional.

Últimas

O Teleclube
O Teleclube 'O Teleclube' alucina no deserto con Óliver Laxe e 'Sirat'
Laxe leva o seu cuarto premio de Cannes, esta vez en competitición, polo seu novo filme que explosiona na gran pantalla.
Medio ambiente
Medio ambiente A loita polo monte galego: lumes, eucalipto e ameazas á propiedade común
Galiza concentra un terzo dos incendios forestais rexistrados no Estado. Mentres a Xunta apunta aos montes veciñais, comuneiros e ecoloxistas denuncian unha estratexia política para favorecer a privatización e a expansión da industria madereira.

Recomendadas

Feminismos
Feminismo Dous anos sen reparación tras sufrir lesbofobia nun Rexistro Civil de Pontevedra cando ían inscribir a seu fillo
Un funcionario negouse a inscribir ao fillo de Antía e a súa parella. Un erro de redacción na lei trans está detrás dos argumentos que o funcionario esgrime para defender a súa actuación.
Culturas
Erika Lust y Sara Torres “El deseo tiene una potencia inagotable para transformar la realidad si lo liberamos de las normas”
Sexo, deseo o ética del placer son algunos de los temas que hilan la escritora Sara Torres y la productora de cine porno Erika Lust en ‘La abundancia del deseo’.