Música
Ion Celestino: “Lau hit benetako behar ditugu”

Ion Celestinok Broken Brothers Brass Band-eko tronpeta jotzailea. Irakaslea da. Euskalerria irratian kolaboratzen du eta Iruñea NOLA?n militatzen du, besteak beste.

Ion Celestino NOLA
Ion Celestino durante el NOLA 2017 Ekinklik
27 nov 2017 17:23

Ion Celestinok Broken Broken Brothers Brass Band-eko tronpeta jotzailea. Irakaslea da. Euskalerria irratian kolaboratzen du eta Iruñea NOLA?n militatzen du, besteak beste.

Lagun bat bazenu sare sozialik gabekoa eta bost urtez Iruñetik kanpo egon dena. Nola azalduko zenioke Iruñea NOLA?
Pare bat aldiz izan dut elkarrizketa hori kanpoan ibilitako norbaitekin. Musika eta politika uztartuz eskualdeko musika eta politika eraldatu nahi duen mugimendu bat da. Modu independentean gertatzen ari ziren gauza asko —Barcinaren garaitik zetozenak— saretzearen ondorio bat izan da.

Nori egin dio ekarpen handiagoa Iruñea NOLA?k?
Nire inguruko musikarientzat izaten ari da bide interesgarri bat. Duela bost urte ez genuen hala ikusten musika. Eta gero eta musikari gehiagok ulertzen dugu musika egiteak jendearekin lotzen gaituela. Ez dela afera estratosferiko bat. Hiriarekiko lotura sakon bat bilatu behar dugu.
Guretzako bi jaialdi mota daude: multinazionalek dirua jartzen duten jaialdietan guretzat profesionalki interesgarria da, baina diru gutxiagorekin jendearekin harremandutako jaialdiak interesgarriagoak dira. Hala da Amama Luisa Brass Banden garaitik. Baina lehen ez zen hain nabarmena. Orain Borrianan (Valentzia) eta Leonen diren jaialdi txikietan ikusten duzu egiten duzunak zentzua duela. Garaian, jazzaren munduan, neuretzako oso interesgarriak ziren musikek ez zuten interesik jendearentzat. Agian oso populista izan daiteke diodana. Baina ez naiz garaipen komertzialaz ari. Gizartearekiko loturaz ari naiz. Komunitateaz. Musikari gisa komunitatea sortzeaz.

Ez dut ongi ezagutzen jazzaren mundua, baina ziur gauza txar batzuetan klasikoaren antzekoa dela. Uste duzu errezeloa izan dezaketela jazzaren musikariek kalean hainbeste jotzearekin? Bada twist kontserbadore bat jazzaren munduan?
Uste dut modu kontzientean ezetz. Oro har ikaskide ohiekin hitz egitean NOLA? ongi ikusten dute. Baina gero praktikan norbera bere mugidan dago. Garai batean inobazioa jazzean hip-hopetik zetorren —Robert Glasper eta halakoekin— beraz hip-hopak badu irudi on bat.

Kutsatu du, onerako, musika Iruñea NOLA? mugimenduak mugimendu sozialetako jendea?
Neurri batean bai. Baina beldur naiz ez ote den azala soilik aldatuko. Berez NOLA?ren helburua funtzionatzeko erak aldatzea da. Adibidez, zenbatetan entzun dugu mugimendu sozial baten jaialdirako «talde potente bat» bilatzen dela? Hori da aldatu beharreko ideietako bat.
Ordea, mugimendu sozial guztietan egon dira soinu banda ofizialetik kanpokoak entzuten zituztenak. Hori da egin beharreko bidea. Zorionez asko falta da.

Zein da zure ustez hemendik bost urte barru Iruñerrian izan dezakegun egoera errealista baina ideal bat?
Agian, beste eskualdeen alboan, besteetan definizioa falta da. Iruñerrian, Iruñea NOLA?ren garaipentxo bat da: grabazio estudio popular bat (Barañaingo Nabean), jazz eszena bat, 40 musikari brass band bat muntatzeko (Zabalzaren eta Kontserbatorioaren artean), sound system herritar bat, liburu-denda bat musikari buruzko sail aberats bat duena (Katakrak).
Beste eskualdeetan perlak daude, adibidez Ttanttakun irratian bost sei saio daude dinamita direnak Hala Bedi eta Bilbo Hirian gauza bera. Eta Iruñerrian, adibidez ez dago saiorik. Baina igual beste eskualdeetan hemengo sarea falta da.

Hemendik bost urtera zer behar dugu?
Lau hit benetako behar ditugu. Nerabeek entzungo dituztenak. Hori da New Orleansen gertatzen dena, ala Kingstonen: belaunaldien ereserkiak daude. Hori egiten saiatzen ari gara Auzo Bizi Onaren Eskola abestiarekin, gure seme-alaben eskolako haurrentzako ereserki bat izatea. Lehengoan Nafarroaren egunean Geure gainetik jo genuen, eta pare bat koadrila abesten ari ziren. Gure ezagunak ziren baina gertatu zait senideren batek kanta ezagutzea nik ezagutu gabe.
Klabea are masiboagoa izatea da. Helburua kantak egitea izan behar da. Geure auzoei buruzko abestiak, hermetikoak. Beste banlieuetan ulergarria izan dadin oso sustraitua egon behar da gure auzora.

Existitzen da ekoizpen artistiko kolektiboa?
Adibidez Brokenekin ni planteamendu batekin joan naiteke baina musikariek haiena egin behar dute. Eta Sustraian Rercordsek oso argi zeukan eta hala jarraitzen dute. Batek eskema eraman dezake baina kantua ez dago bukatua. Oso ezberdina trapa edo rapa nola ekoizten den: bakarka egin daiteke. Adibidez, Iosu Ihabarri okurritu zitzaion «Joan da Yolanda» eslogana. Guk geurea egin eta gero publikoak guk pentsatu gabeko tokietan sartzen zuen. Jendeak gure sormena baldintzatzen zuen. Hau igual topiko bat da baina sortzen ari naizenean nire helburu estetikoekin eginten dut. Baina beste batzuetan haurrek kantatzeko ari naiz pentsatzen. Beraz helburua kolektiboa da. Ez arrakasta komertzialean baizik eta erabilgarritasunean.

Arquivado en: Hordago Navarra Música
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Instituciones culturales
Real Decreto Ley El BOE nombra varios “acontecimientos de excepcional interés público” y los patrocinadores se frotan las manos
El nombramiento como acontecimientos de excepcional interés público concede beneficios fiscales a patrocinadores, donantes y mecenas de eventos como el BBK Live o el Barcelona Mobile World Capital.
Opinión
Opinión Kneecap y Bob Vylan logran lo que el punk no pudo: aterrorizar a los medios británicos
Hasta ahora, que unos veinteañeros punkis dijeran un puñado de tacos se consideraba un escándalo, pero no un motivo para cambiar todo el modus operandi de una de las cadenas de televisión más importantes y prestigiosas del mundo.
CRTVG - Corporación Radio y Televisión de Galicia
CRTVG A Xunta do PP remata o seu plan de control sobre a CRTVG tras escoller á súa nova directora en solitario
A xornalista Concepción Pombo substituirá, co único aval do Partido Popular, a Alfonso Sánchez Izquierdo. O Goberno de Alfonso Rueda modificou a lei de medios para que os votos do seu partido fosen suficientes para elixila.
Altri
Altri A Plataforma Ulloa Viva cambia a súa directiva para os vindeiros anos de loita contra Altri
A veciñanza da comarca máis afectada escolleu entre dúas listas logo de non chegar a un consenso. A gañadora tratará de ampliar a súa base de socias e socios por toda Galiza e abrirá máis as portas ás grandes organizacións do país, como a CIG.
El Salto n.79
Altri A celulosa ou a vida: xornalismo situado e loita social para frear un ecocidio
O xoves 17 de xullo esperámosvos no CS 'A Nubeira' de Vigo para presentar o último número da revista El Salto xunto a algunhas das súas principais protagonistas: as que loitan contra o macroproxecto de celulosa liderado por Altri e avalado pola Xunta.
Altri
Altri Galiza elixe o rumbo da loita contra Altri nas eleccións á directiva da plataforma Ulloa Viva
A veciñanza da comarca máis afectada presenta dúas listas separadas logo de non chegar a unha proposta de consenso. Por unha banda, concorre unha candidatura continuísta e, pola outra, unha alternativa que se achega máis o nacionalismo institucional.

Últimas

O Teleclube
O Teleclube 'O Teleclube' alucina no deserto con Óliver Laxe e 'Sirat'
Laxe leva o seu cuarto premio de Cannes, esta vez en competitición, polo seu novo filme que explosiona na gran pantalla.
A Catapulta
A Catapulta O tempo, o espazo e a poesía de Estíbaliz Espinosa
A poeta visita A Catapulta para conversar sobre o seu traballo e a súa traxectoria literaria

Recomendadas

Medio rural
Medio rural A esperanza da xestión colectiva fronte ao espolio: os comuneiros de Tameiga contra o Celta
Mentres varios proxectos industriais tentan privatizar e destruír os ecosistemas galegos, algúns grupos de veciños e veciñas organizadas fan oposición social construíndo alternativas comunitarias. Ás veces, tamén gañan ao xigante.
Feminismos
Feminismo Dous anos sen reparación tras sufrir lesbofobia nun Rexistro Civil de Pontevedra cando ían inscribir a seu fillo
Un funcionario negouse a inscribir ao fillo de Antía e a súa parella. Un erro de redacción na lei trans está detrás dos argumentos que o funcionario esgrime para defender a súa actuación.
Ourense
Ourense Ourense organízase para loitar contra patrullas de extrema dereita nos barrios máis empobrecidos da cidade
A veciñanza e os movementos sociais responden ao discurso do medo promovido por Frente Obrero e sinalan a súa estratexia de criminalizar a pobreza e sementar odio en contextos de exclusión e abandono institucional.