Opinión
Gertakizuna

Gaur goizean lagun baten mezua jaso dut: “ez zait hilekoa etortzen, arduratuta nago”
 Concentración frente a Las Salesas, exigiendo "Amnistía para las 11 de Bilbao" y la legalización del derecho al aborto. 1983. Archivo Nodo 50 - 3
Concentración frente a Las Salesas, exigiendo "Amnistía para las 11 de Bilbao" y la legalización del derecho al aborto. 1983. Archivo Nodo 50 - 3
30 may 2022 06:50

Gaur goizean lagun baten mezua jaso dut: “ez zait hilekoa etortzen, arduratuta nago”. “1963ko urrian, Rouenen, hilekoa etorriko ote zitzaidan zain eman nuen astebete baino gehiago” irakurri dut beranduago Annie Ernauxen Gertakizuna liburuan, Joseba Urteagak Igela argitaletxerako euskaratutakoan. Zenbat emakume, zenbat aldiz, egon ote gara egoera horretan? Gertakizuna irakurtzeke nuen eta liburu honetan oinarritutako filma, Audrey Diwanek zuzendutakoL'Événement (2021), ikusi daitekeenetik eginbehar bilakatu zait. Lagunaren mezua seinaletzat hartu eta irakurtzeko probestu dut goiza.

“Gertakizuna liburuan Ernauxek 1963an Rouenen ikasle zela izandako abortua kontatzen du. Momentu hartan haurdunaldia etetea ilegala zen Frantzian, kartzela-zigorraren, isunaren eta bizileku-debekuaren mehatxupean”

Liburuan Ernauxek 1963an Rouenen ikasle zela izandako abortua kontatzen du. Momentu hartan haurdunaldia etetea ilegala zen Frantzian, kartzela-zigorraren, isunaren eta bizileku-debekuaren mehatxupean. “Nik baino lehen emakume askok egin zutena burutzera nindoala jakiteak laguntzen zidan” irakurtzean, abortatu duten lagun batzuen istorioak etorri zaizkit burura eta liburuan aurrera egin ahala, kontakizun desberdinak konparatzen nenbilela konturatu naiz. Oso gertuko kasu batekin egin dut sakonkiago ariketa. Gertakizun honen aurrean Enauxek eta nire lagun Mirenek bakoitzak bere tresnak erabiliz erreakzionatu zuten; idatziz lehenengoak, umoretik bigarrenak.

Hasieran “urdaila nahastuta eta ahoan gustu arraroa” zituela aipatzen du Ernauxek, Mireni berriz titien tamaina handitu zitzaion, Skypetik erakutsi zizkidala gogoratzen dut, artean xalo eta gertatzen zitzaiona susmatu gabe, pozik. Ernauxi ginekologoak esan zion haurdun zegoela, eta ostean entzun zituen lehen hitzak “maitasunaren seme-alabak izan ohi dira ederrenak” izan ziren, momentu horretan bakarrik zegoen arren. Miren bikotekidearekin zegoen eta “beno, orain badakigu ugalkorrak garela” izan zen entzun zuen lehen gauza. Ernauxek 23 urte zituen, Mirenek 22. Batek ez zion haurdunaldiari hala deitzen, “zera hori” edo “hori” erabiltzen zuen; besteak, berriz, izena ere jarri zion umekiari, “Kebin”, “ia-ia jaunartzea ere egin dit barruan!” esaten zuen, oso berandu jakin baitzuen haurdun zegoela. Hasieratik zekiten biek abortatuko zutela.

“Miren abortatzera zihoala Osakidetzatik klinika pribatu batera bideratu zuten, 300 euroko etenaldi bat egin zezan. Lagun bati deitu zion eta honek Osakidetzan dohainik abortatu zuen beste lagun batekin jarri zuen kontaktuan”

Ernauxek komentatzen du “pobrezia transmitituaren sentipena” izan zuela. Klase sozial apalago batetik zetorren, herria eta gurasoen mundua atzean utzi eta intelektual bihurtzen zebilen gaztea zen artean, eta bere logikak esaten zion “porrot soziala” pairatzea normalena zela, “alaba haurdun ezkongabea” bihurtuz. “Hau ezin zen, noski, nire biografian falta!” esaten zuen Mirenek, etxekoen egoera sozial eta ekonomiko zaurgarriarekin lotuz, nolabait, gertatzen zebilkiona. Biek jaso zuten inguruko emakumeen laguntza. Neska batek esan zion Ernauxi non abortatu, abortua egin zion erizaina emakumea zen, “nire salbatzaileak sorgin bat edo putetxe bateko ugazabandre zirudien” kontatzen du, baita gerora ataka estu batetik atera zuen ezaguna ere. Miren abortatzera zihoala, 2016. urtean, EAEn, Osakidetzatik klinika pribatu batera bideratu zuten, 300 euroko etenaldi bat egin zezan. Susmagarria iruditu zitzaionez, lagun bati deitu zion eta honek Osakidetzan dohainik abortatu zuen beste lagun batekin jarri zuen kontaktuan.

Ernaux mundutik kanpo sentitzen zen, ezin gertatzen zebilkiona konpartitzeko babesik aurkitu. Mirenentzako errazagoa izan zen dena, etxeko sostengua eta babesa zituen, eta testuinguru soziala desberdinak zen, noski. Hala ere, egun horietan “haurdun nago” esaldia etortzen zitzaion askotan burura eta une labur horietan inguratzen zuen guztia urrun sentitzen zuen. Zure esku uzten dut Gertakizun desberdinetan gehiago murgiltzea, aipatutako liburua zein filma, oso gomendagarriak dira; eta Mirenek, inoiz ezagutzen baduzu, kontatuko dizu, lasai asko, bizitakoa. Pertsonalki, oso gustuko ditut istoriook, hasteko, kontatuak izan direlako eta zintzoak izateaz gain, ezin delako hauetan erruduntasun zantzurik aurkitu.

Hori bai, amaitzeko filmean agertzen ez den eta bereziki deigarria iruditu zitzaidan eszena bat kontatuko dut, guztion arreta merezi duelakoan. Idazleak, abortu klandestinoaren ostean, ospitalera joan behar izan zuen, eta bertan erizain batek “askozaz hobeto zaude horrela!” (hots, abortatu ondoren) esan zion. Honek Annie unibertsitate on bateko ikaslea zela jakin zuen, bere ikasle txartelari esker. Gazteak ospitalean entzundako “kontsolamenduzko hitz bakarrak” izan ziren horiek eta “emakumeen arteko konplizitateari” baino “jende xeheak goikoek legeen gainetik jartzeko eskubidea dutela onartu izanari” zor zizkiola ondorioztatu zuen.

Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Polonia
Polonia Las elecciones presidenciales en Polonia deciden el futuro de la coalición de gobierno de Donald Tusk
Trzaskowski, el ganador de la primera vuelta, tiene por delante la complicada misión de asegurarse los antiguos votantes de los candidatos de izquierdas y a la vez ser competitivo entre votantes de la extrema derecha.
Sevilla
Derechos reproductivos La oficina antiaborto de Sevilla comienza a funcionar pese a la repulsa de los feminismos
Más de cuarenta colectivos feministas y sociales denuncian que la oficina es "una agresión a los derechos fundamentales de las mujeres y de otras personas con capacidad gestante”.
Derechos reproductivos
Derechos reproductivos Norma, Susana y Lucía “son niñas, no madres”: una histórica condena en la ONU por negar el derecho al aborto
El Comité de Derechos Humanos de Naciones Unidas ha condenado a los Estados de Ecuador y Nicaragua por no permitir la interrupción del embarazo a dos niñas que habían sido violadas, una sentencia más que simbólica.
CRTVG - Corporación Radio y Televisión de Galicia
CRTVG A Xunta do PP remata o seu plan de control sobre a CRTVG tras escoller á súa nova directora en solitario
A xornalista Concepción Pombo substituirá, co único aval do Partido Popular, a Alfonso Sánchez Izquierdo. O Goberno de Alfonso Rueda modificou a lei de medios para que os votos do seu partido fosen suficientes para elixila.
Altri
Altri A Plataforma Ulloa Viva cambia a súa directiva para os vindeiros anos de loita contra Altri
A veciñanza da comarca máis afectada escolleu entre dúas listas logo de non chegar a un consenso. A gañadora tratará de ampliar a súa base de socias e socios por toda Galiza e abrirá máis as portas ás grandes organizacións do país, como a CIG.
El Salto n.79
Altri A celulosa ou a vida: xornalismo situado e loita social para frear un ecocidio
O xoves 17 de xullo esperámosvos no CS 'A Nubeira' de Vigo para presentar o último número da revista El Salto xunto a algunhas das súas principais protagonistas: as que loitan contra o macroproxecto de celulosa liderado por Altri e avalado pola Xunta.
Altri
Altri Galiza elixe o rumbo da loita contra Altri nas eleccións á directiva da plataforma Ulloa Viva
A veciñanza da comarca máis afectada presenta dúas listas separadas logo de non chegar a unha proposta de consenso. Por unha banda, concorre unha candidatura continuísta e, pola outra, unha alternativa que se achega máis o nacionalismo institucional.

Últimas

O Teleclube
O Teleclube 'O Teleclube' alucina no deserto con Óliver Laxe e 'Sirat'
Laxe leva o seu cuarto premio de Cannes, esta vez en competitición, polo seu novo filme que explosiona na gran pantalla.
A Catapulta
A Catapulta O tempo, o espazo e a poesía de Estíbaliz Espinosa
A poeta visita A Catapulta para conversar sobre o seu traballo e a súa traxectoria literaria

Recomendadas

Medio rural
Medio rural A esperanza da xestión colectiva fronte ao espolio: os comuneiros de Tameiga contra o Celta
Mentres varios proxectos industriais tentan privatizar e destruír os ecosistemas galegos, algúns grupos de veciños e veciñas organizadas fan oposición social construíndo alternativas comunitarias. Ás veces, tamén gañan ao xigante.
Feminismos
Feminismo Dous anos sen reparación tras sufrir lesbofobia nun Rexistro Civil de Pontevedra cando ían inscribir a seu fillo
Un funcionario negouse a inscribir ao fillo de Antía e a súa parella. Un erro de redacción na lei trans está detrás dos argumentos que o funcionario esgrime para defender a súa actuación.
Ourense
Ourense Ourense organízase para loitar contra patrullas de extrema dereita nos barrios máis empobrecidos da cidade
A veciñanza e os movementos sociais responden ao discurso do medo promovido por Frente Obrero e sinalan a súa estratexia de criminalizar a pobreza e sementar odio en contextos de exclusión e abandono institucional.