Opinión
Historiaren istorio: 'Funtzionarioak esan zuen, kontakizun bat' poema liburua
Euskarara ekarri da Herta Müllerren Funtzionarioak esan zuen, kontakizun bat (Tresmolins, 2025). Funtsa honakoa da: hilabete luzez, aldizkari, egunkari zein propaganda afixa anitzetatik jasotako ebakinekin osatutako poema-collageak ala collage-poematuak. Hau da, elkarrekin zentzua irabazten duten bi disziplinen aurrean gaude: ekoizpen artistikoa eta ariketa literarioa.
Edonola ere, jatorrian alemanez idatzitako poema liburu-baten aurrean gaudela esan dezakegu, zeinak baduen arte-plastikoetatik (itxura), narratibatik (forma) eta gertakari historiko zein politikoetatik (edukia).
Mülerren poemen segidek istorio bat osatzen dute: harrera herrialde batera iritsi den emakume baten bizipenen jarraipena. Gerra Hotzaren garaian, Errumaniako Errepublika Sozialistatik alde egin eta Mendebaldeko Alemaniara laurogeigarren hamarkadan iritsi zen Herta. Errumaniako Nytzkydorf herrian jaiotako Banatoko Suabarren aleman-hiztun gutxiengoaren alaba da Herta, aita kamiolari baina Waffen-SS talde naziaren partaide eta ama Sobietar Batasunean GULAG-etan lan egindakoa.
Bizitza istorio baten kronika pertsonala aurki daiteke eta balio dezake totalitarismo, gerraz, diktaduraz, populismoaz, indibidualismoaz eta beste hainbat hitzen esanahia historiko zein politikoaz jabetzeko
Irakurleak berezko ezaugarri argiak dituzten pertsonaiak ezagutuko ditu: maleta bidaltzen dion ama, Alaiki jauna, argizari sudurreko emakumea, emakume moñoduna, makillaje oparoko emakumea, eta batez ere, funtzionarioa.
Gertaeren eszenatokiak arrotza eta ohikoaren artean gauzatzen dira. Agertuko dira plaza, kafetegia, trena, parkea. Baina era berean, harrera esparrurako bidea, A zein B kontrolguneak, zuzendari bulegoa.
Jabetu orduko, harridura markak eta puntuazioa gehituko diegu hitzen segidei, honakorik agertzen ez bada ere. Entzunen dugu iheskorra den andre errusiarraren ahotsa. Irudikatu zigorra, jazarpena, traizioa edota zelatari lana.
Bizitza istorio baten kronika pertsonala aurki daiteke eta balio dezake totalitarismo, gerraz, diktaduraz, populismoaz, indibidualismoaz eta beste hainbat hitzen esanahia historiko zein politikoaz jabetzeko.
Los artículos de opinión no reflejan necesariamente la visión del medio.
Para comentar en este artículo tienes que estar registrado. Si ya tienes una cuenta, inicia sesión. Si todavía no la tienes, puedes crear una aquí en dos minutos sin coste ni números de cuenta.
Si eres socio/a puedes comentar sin moderación previa y valorar comentarios. El resto de comentarios son moderados y aprobados por la Redacción de El Salto. Para comentar sin moderación, ¡suscríbete!