Pornografía
Indarkeriaren erotizazioa

Pornografia indarkeria matxista eta pedofiloarekin aberasten da, eta biolentzia sexutzat onartzen irakasten die nerabeei. Bitartean, feminismo neoliberalak sutsuki defenditzen du, kapitalismoaren eta patriarkatuaren mesederako.

Educación Tóxica, La dictadura del videoclip, pantallas, movil, moviles,
Dibujo de Educación tóxica Miguel Brieva
18 dic 2020 06:32

Pornografia industria kriminal bat da, sakonki misoginoa, arrazista eta pedofiloa, emakume eta nesken aurkako indarkeriak elikatua. Ikaragarri boteretsua da: kalkulu batzuen arabera, negozioak 87,5 mila milioi euro mugitzen ditu. Baina ez da harritzekoa, webgune pornografikoek Netflixek, Amazonek eta Twitterrek batera baino bisita gehiago baitituzte hilero. Har dezagun adibide gisa munduko pornografia-webgunerik ezagunena den Pornhub.

“Ama batek Pornhuben aurkitu du desagertuta zegoen 15 urteko alaba, haren aurkako erasoak erakusten dituzten hirurogei bat bideoren bidez”

Pornhub emakumeen aurkako sexu-indarkeria errealaz josita dago. Erreala diot ez delako fikzioa. Pelikuletako hilketetan, aktoreek bizirik diraute; pornoan berriz, benetakoak izaten dira irainak, umiliazioak, bortxaketak, kolpeak… Kordea galdurik ageri direnean, benetan egoten dira inkontziente. Egiazkoak izaten dira emakumeen ihes egiteko ahaleginak eta oinazezko garrasi eta negarrak. Pertsonaia nagusiak ez dira emakume erabat ahaldundu eta askeak izaten. Film horietako batzuen deskribapenek ez dute aditzera ematen, behintzat, neska horiek bideo-protagonista izateko ametsa pozik betetzen ari direnik: “ilegorri bat basatiki elektrokutatua, torturatua eta bortxatua”, “uzkiaren erabateko zartadurak eragindako negarrak” edo “esklabo beltza, nagusi zuria”. Adibidez, ama batek Pornhuben aurkitu du desagertuta zegoen 15 urteko alaba, haren aurkako erasoak erakusten dituzten hirurogei bat bideoren bidez.

“Gizonak aberastuko dituen merkatu bat dagoenean, sistema arduratuko da eskaera asetzeko emakumeak behar adina pobretzeaz”

Antzeko egoeratan dauden hainbat emakume antolatu eta borroka legal latzetan ari dira, Pornhubek haiek agertzen diren bideoak zabaltzeari utz diezaion. Bideo horietako batzuk ‘mendekuzko pornoa’ fenomenoari lotuta daude, beste asko eraso gordinak dira. Badira sexu-esklabuen aurkako torturak erakusten dituztenak ere. Badakizue: gizonak aberastuko dituen merkatu bat dagoenean, sistema arduratuko da eskaera asetzeko emakumeak behar adina pobretzeaz. Bestela, baimenik gabe eta indarkeriaz lortuko dute, batez ere negozioak sexuen arteko hierarkiari bultzada bat emango badio. Pornografia kapitalismoaren eta patriarkatuaren arteko koaliziorik argienetakoa da.

Horrelako edukien trafikoak geldiezina dirudi. 2019an bakarrik, 6,83 milioi bideo berri igo zituzten Pornhubera, inoizkorik gehien, eta batez beste, 115 milioi bisita izan zituen egunero. Gainera, koronabirusak eragindako lehen konfinamenduan edukien trafikoa % 38,2 areagotu zen Frantzian, eta % 61,3 Espainian. Joerarik deigarriena pornoak adin txikikoekin duen lotura geroz eta estuagoa da, bai produktu bezala bai kontsumitzaile gisa. Azkeneko zazpi urteetan, ‘nerabe’ hitza bilatuenetako bat izan da Pornhuben, eta une honetan umeen pornoa da azkarren hazten ari den online negozioa. Times aldizkariak ikertzen hasi eta minutu gutxira, umeen dozenaka bideo aurkitu zituen webgunean; eta ondorioz, Paypal-ek Pornhubekin lan egiteari utzi zion. Bien bitartean, gora egin dute umeen aurkako abusu eta sexu-erasoek, baita umeen salerosketak ere, eskaerak eskaintza exijitzen baitu. Hori guztia kontuan hartuta, Pornhub ixteko eskaera bat antolatu dute sarean, pertsonen salerosketaren aurka lan egiten duten 300 erakundek babestua.

“Zenbait neska gazte sexu-harremanak izatean “kakazahar bat bezala” sentiarazten dituzte. Mutilek pornoan ikasitako zenbait sexu-jarduera mingarri eta umiliagarri egiteko eskatzen diete, neskek egin nahi ez dituztenak“

Bestalde, pornografiak, misoginiaren apologia eta sexu-indarkeriaren pedagogia den aldetik, emakumeenganako enpatia erauzten die kontsumitzaileei, eta ikusitako biolentzia imitatzeko eta errepikatzeko desira pizten. Geroz eta lehenago hasten dira nerabeak pornoa kontsumitzen –Euskal Herrian 12-13 urterekin–, hala, biolentzia sexu-praktikatzat onartuz eraikitzen dute beren sexualitatea hasieratik. Orain dela pare bat urte ohartarazi ziguten zenbait neska gaztek, ezen sexu-harremanak izatean “kakazahar bat bezala” sentiarazten zituztela; izan ere, mutilek pornoan ikasitako zenbait sexu-jarduera mingarri eta umiliagarri egiteko eskatzen diete, neskek egin nahi ez dituztenak. Espainian, pornoaren kontsumoa zuzenean lotu zaio gazteen ideia sexisten eta mutilen sexu-erasoen igoera izugarriari.

“Artalde posmodernoak arazoa muturreraino erlatibizatzen du, kontakizun politiko-sexual misoginoaren kritika lausotuz, pornoaren kontsumoa zuritu eta interes kapitalistak babesteko”

Argi gera dadila: emakumeen eta umeen sufrimenduarekin masturbatzen zaretenok eusten diozue tortura horri. Eta aliatu erabakigarri bat duzue, gainera. Feminista neoliberalentzat, pornorafiaren hedatzeak frogatzen du sexua tabu izatetik askatu dela, eta zentsura erlijiosoaren aurkako arma ukiezintzat dute. Horrela, izkin egiten diote indarkeriaren erotizazioa eta maskulinitate toxikoen eraikuntza errotik geldiarazteko erantzukizun feministari. Foucaulten artalde posmodernoak arazoa muturreraino erlatibizatzen du, kontakizun politiko-sexual misoginoaren kritika lausotuz, pornoaren kontsumoa zuritu eta interes kapitalistak babesteko. Ondo ikasi duzue feminismoaren izenean egiten direla nesken eta emakumeen giza eskubideen aurkako bonbardaketa eragingarrienak.

Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Crímenes del franquismo
Análisis Patronato de Protección a la Mujer: imperdonable
Nadie debería cuestionar que las supervivientes reclamasen las garantías de sus derechos fundamentales junto al público asistente, y más después de lo ocurrido los días previos y durante el acto.
Sexualidad
Pitu Aparicio “Yo no he visto en el supermercado productos para el olor a pene”
Pitu Aparicio quiso centrar su formación en los dos tabús con los que creció: el sexo y las drogas. Una vez se hubo formado, decidió que su principal tarea era divulgar todo ese conocimiento que se nos había vetado.
El Salvador
Bianka Rodríguez “El Estado salvadoreño fue borrando todo lo que tenía que ver con género y con diversidad”
Presidenta de Comcavis en El Salvador, y directora de Ilga Lac, esta activista trans logró cambiar su nombre y mención registral al sexo en un país que no cuenta con una ley de identidad.
Medio rural
Medio rural A esperanza da xestión colectiva fronte ao espolio: os comuneiros de Tameiga contra o Celta
Mentres varios proxectos industriais tentan privatizar e destruír os ecosistemas galegos, algúns grupos de veciños e veciñas organizadas fan oposición social construíndo alternativas comunitarias. Ás veces, tamén gañan ao xigante.
Ourense
Ourense Ourense organízase para loitar contra patrullas de extrema dereita nos barrios máis empobrecidos da cidade
A veciñanza e os movementos sociais responden ao discurso do medo promovido por Frente Obrero e sinalan a súa estratexia de criminalizar a pobreza e sementar odio en contextos de exclusión e abandono institucional.
O Salto medra contigo
Crowdfunding O Salto Galiza abre un crowdfunding para empapelar Altri
Queremos investigar os responsables políticos e empresarias do que podería ser o maior atentado ambiental da historia recente de Galiza.
Medio ambiente
Medio ambiente Iberdrola proxecta un parque eólico que pon en risco un dos maiores xacementos fortificados de Galiza
A Xunta vén de declarar a utilidade pública para o parque eólico Castro Valente, a pesar de que a súa construción está suspendida cautelarmente polo Tribunal Superior de Xustiza de Galicia.

Últimas

O Teleclube
O Teleclube 'O Teleclube' alucina no deserto con Óliver Laxe e 'Sirat'
Laxe leva o seu cuarto premio de Cannes, esta vez en competitición, polo seu novo filme que explosiona na gran pantalla.
A Catapulta
A Catapulta O tempo, o espazo e a poesía de Estíbaliz Espinosa
A poeta visita A Catapulta para conversar sobre o seu traballo e a súa traxectoria literaria

Recomendadas

Culturas
Erika Lust y Sara Torres “El deseo tiene una potencia inagotable para transformar la realidad si lo liberamos de las normas”
Sexo, deseo o ética del placer son algunos de los temas que hilan la escritora Sara Torres y la productora de cine porno Erika Lust en ‘La abundancia del deseo’.
Filosofía
Brais Arribas, filósofo “Non se trata de empoderar senón de disolver o poder”
Durante a conversa, o profesor reflexiona sobre a saúde da filosofía galega, o poshumanismo, as novas masculinidades ou a experiencia da pandemia.