Urbanismo
Espekulazio politiko baten istorioa

Auzo oso bat hamarkadetan zehar baztertuta mantendu ondoren, Barakaldoko Udalak bere hirigintza arauak aldatu ditu eraikuntza enpresa baten interesei egokitzeko.

Burtzeña barakaldo
Burtzeña auzoa, Barakaldo Eder Álvarez Rivera
Eder Álvarez Rivera
Elkarrekin Podemos Barakaldo
10 feb 2020 22:59

Tamalez, “hirigintza-espekulazioa” terminoa gehiegitan irakurtzera ohituta gaude, lursailak pilatzeko, birkalifikatzeko eta hirigintzan hainbat xantaia egiteko era guztietako eragiketei buruz hitz egiten dugunean. Normalean, horien helburu bakarra izaten da herritarren eta lurraldearen interesen kontura ahalik eta onura pribatu handiena lortzea; baina tokiko administrazioa beharrezko kolaboratzaile bihurtzen denean, ekintza horiek dimentsio larriagoa hartzen dute, batez ere, erakundeek auzo oso baten bahiketan oinarritutako eragiketa ilun baten legitimatzaile gisa jokatzen dutenean hamarkada luzez. Burtzeña auzoaren kasua dugu horietako bat, Barakaldon.

Bizkaiko beste langile-auzo asko bezala, Burtzeña herrigunetik isolatua eta oztopo natural eta artifizialek inguratua garatu zen. Barakaldoko ekialdean dago, Kadagua eta Ibaizabal ibaiak elkartzen diren lekuan bertan, eta Bilboko Zorrotza auzoarekiko mugakidea da. Gainera N-634 errepideak eta Irauregiko trenbideak zatitzen dute, eta A-8 autobideko zubibidearen itzalean bizi da. Barakaldo berdearen eta grisaren arteko muga ere bada.

Urte askoan Udalak baztertutako auzoa da Burtzeña. Izan ere, auzokoek gogoratzen duten azken inbertsioa joan den hamarkadan eginiko eskailera mekanikoena da, eta, orain dela gutxi, auzoa bitan banatzen duen N-634 errepidea gurutzatzeko semaforoak jarri zituzten. Horrez gain, antzinako industriaren arrastoz jositako auzoa da Burtzeña; utzikeriaren, arratoien eta sasien mende lagatako auzoa.

“Bizkaiko beste langile-auzo askotan gertatu legez, isolamendu latzak auzo identitatea indartu du”

Baina Bizkaiko beste langile-auzo askotan gertatu legez, isolamendu latzak, Udalaren zabarkeriarekin eta auzoaren kontrako bidegabekeria sentimenduarekin batera, auzo identitatea indartu du. Izan ere, ohikoa zen auzoko leihoetan “BURTZEÑA EXISTE” lelopean jarritako kartel berde ugari ikustea. Eta, beste behin ere, auzoa benetan existitzen zela erakutsi zuen espekulazioak.

2000. urteko lehenengo hamarkadaren burbuila urbanistikoaren testuinguruan, “Burtzeña Plaza” eragiketa urbanistikoa erdizka utzi zuen Promociones Etxegunzaga enpresak (auzotarren salaketak tarteko). Enpresak auzoaren zati handi bateko orubeak erosi zituen; industria-hondarrez, FEVEren trenbidez, goi-tentsioko lineaz eta kutsatutako lurrez beteriko milaka metro karratu, uholdeak pairatzeko eremuan kokatuak, gainera. Eta urteak joan, urteak etorri, garbiketarik ez… «Arratoiek jango gaituzte» zen gehien entzuten zen esaldietako bat.

Bitartean, Barakaldoko Udalak ez zuen inolako inbertsiorik egiten. Ezta oinarrizkoenak ere. «Beste auzo batzuetatik kendutako banku eta paperontziak ekartzen zizkiguten», esaten ziguten 2015. urtean auzoko elkartekoek, eta ez ziren gehiegikeriatan ari. Ez da kasualitatea auzoak udalerriko langabezia eta DBE hartzaileen indizerik altuena izatea, baita etxebizitza parke zaharrenetako bat ere. 90eko hamarkadan herriko desindustrializazio-prozesuan auzoa baztertu zuten, “geroko” geratu zen, eta ordutik horrela izan dute, lugorri, arpilatze urbanistikoa justifikatzen duen koartada lortzeko unearen zain.

Hala eta guztiz ere, arazo bat zuen enpresak. Eremu urbanistiko hori Barakaldoko HAPOan zabalegia zen, eta, gainera, etxebizitzak eraikitzeko muga 350 unitatekoa zen… Eta hara non datorren Administrazioa, utzikeriatik hirigintza-eragiketaren legitimaziorako bidean. EAJk Burtzeñako Barne Plana aldatzeko mekanismoa martxan jarri zuen, eremua murrizteko eta eraikigarritasuna %40 igotzeko asmoz. Tartean, gogoratu beharra dago eremu horretan uholde arriskua dagoela, 100 urteko aldietan; gainera, trenbidea, lurren kutsadura, goi tentsioko linea, eta ondare-babesa duten hainbat eraikin daude tartean. Barakaldoko talde ekologistak eta auzo elkarte ia guztiak hirigintza-planaren aldaketaren kontra agertu ziren berehala… Auzo elkarte bakarrak ez zion kontra egin: Burtzeñakoak, hain zuzen ere.

“Udal arkitektoak berak “zalantzazko bideragarritasuna” antzeman zion hirigintza proiektu horri, baina auzorako irtenbide bakartzat saldu zion Udal Gobernuak burtzeñar askori”

Auzoa berritzearen gozokia saldu zieten, hamarkada luzeetako utzikeriaren ondoren. Eta errepikatu beharra dago: ez dute gehiegikeriarik esaten. Auzo elkartearekin egindako lehenengo bilera bukatutakoan, txakur baten tamainako arratoi batek gurutzatu zuen kalea gure aurrean. «Egin dezatela nahi dutena, baina egin dezatela berehala», errepikatzen ziguten behin eta berriz. Jokaldia egina zegoen. Udal arkitektoak berak “zalantzazko bideragarritasuna” antzeman zion hirigintza proiektu horri, baina auzorako irtenbide bakartzat saldu zion Udal Gobernuak burtzeñar askori. Hori gutxi ez, nonbait, eta EAJk 2019ko urtarrilean operazioa aurrera ateratzen ez bazen euro bat ere ez inbertitzeko mehatxua egin zion zuzenean auzoari: “Burtzeñak merkataritza, farmaziak, kutxazain automatikoak eta antzerako zerbitzuak berreskuratzeko aukera ahaztu beharko luke kasu horretan; nagusientzako lokalei agur…".

Eta horrela, Osoko Bilkura zakar batean, PSEk botoa aldatu zuen azken unean EAJrekin bat egiteko, eta, beraz, sustatzaileak Plan Orokorra aldatzea lortu zuen, eraikigarritasuna 550 etxebizitzaraino handitzeko eta interesatzen ez zitzaien lursaila Udalaren esku uzteko. Irregulartasunez betetako prozesu hartan, Barakaldoko gobernu-taldeak Plan Orokorra aldatu zuen, eremuaren %65aren jabe den Promociones Etxegunzaga enpresaren mesederako.

Atzo bertan Planteamenduko Aholkularitza Batzordean eztabaidatu zen behin-behineko onarpena, elkarteek eta ekologistek aurkeztutako 30 alegazio baino gehiagori jaramonik egin gabe, hainbat ez-betetze salatuta; partaidetza-prozesu erabat eskasa eta edukirik gabea egin zen, berdintasun-txostena azken orduan aurkeztu zuten (gainera, kontrako irizpenaz), eta uholde-arriskudun lurretan eraiki nahi dute, esaterako. Eta bitartean, auzoa beti bezala: inbertsio publikorik gabe, beste operazio urbanistiko batzuen zain.

“Burtzeñak hamarkadak daramatza abandonatuta, eta ez dugu jakin auzoarentzako biziberritze integralerako proposamen bat artikulatzen”

Edonola ere, geure buruari galdetu beharko genioke nola den posible degradatutako auzo bateko auzo-mugimenduaren zati batek horrelako operazio bat aldeztea. Eta, zentzu horretan, komenigarria litzateke autokritika egitea; izan ere, ezkerra eta auzo-mugimendu ekologista beti interes espekulatiboen lorratzean baikoaz.

Burtzeñak hamarkadak daramatza abandonatuta, eta, gure espaziotik behintzat, ez dugu jakin auzoarentzako biziberritze integralerako proposamen bat artikulatzen. Proposamen horrek ingurumena errespetatu beharko du, eta bertako biztanleak politika publikoen erdigunean jarri. Baina, berriz ere, interes espekulatiboek etxeko atea bota digute, auzoarekin negozioa egiteko. Egunerokotasun instituzionalak jan egiten gaitu, eta haren agendatik kanpo alternatibak artikulatzeari lehentasuna ematea planteatu beharko genuke, ezustean berriro harrapatzea nahi ez badugu.

Arquivado en: Urbanismo
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Literatura
Silvia Nanclares “Moratalaz nace como barrio franquista, solo que no contaban con la presión vecinal”
Con ‘Nunca voló tan alto tu televisor’ la escritora madrileña regresa a su barrio y examina lo que quedaba debajo de la cáscara de progreso que supuso la construcción del edificio de Torrespaña, aun hoy uno de los más reconocibles de la ciudad.
Alicante
Alicante Denuncian a un alto cargo de Mazón y al alcalde de La Nucía por prevaricación urbanística
AE-Agró acusa a Bernabé Cano, alcalde de la Nucia y al Director General de Urbanismo autonómico de haber cometido un delito de prevaricación urbanística y otro ambiental con el PAI la Serreta.
Galicia
Galicia A Xunta aprobou a celulosa de Altri argumentando que a súa cheminea de 75 metros sería “icónica”
O Informe de Patrimonio Cultural, favorable á multinacional, emitiuse con base en dúas encargas externas, contratadas e pagadas pola empresa ao ex presidente e ao actual tesoureiro de Icomos-España.
Israel
Día de la Nakba Ex Libris, la empresa israelí que provee tecnología a las bibliotecas del mundo
Los principales productos de gestión y servicios bibliotecarios provienen de una empresa cuya sede principal se encuentra en el Malha Tecnology Park, sito en el territorio ocupado donde antes se levantaba la aldea palestina de Al Maliha.
Análisis
Análisis Después del apagón, la normalidad: crisis a la izquierda, Gobierno a la derecha
El Gobierno de coalición está cada vez más exhausto, el PP que vence pero no convence, Vox permanece estático y en izquierda ‘alternativa’ prevalece el estado de descomposición, según los datos del último CIS.
Irlanda
Lavanderías de la Magdalena Caelainn Hogan: “Las madres “descarriadas” y sus criaturas eran un desafío a la autoridad de la Iglesia"
Caelainn Hogan, periodista irlandesa nacida en 1988, es autora de 'La república de la vergüenza', donde revela los abusos en las instituciones para mujeres que se desviaban de la norma en Irlanda.

Últimas

O Teleclube
O Teleclube 'Os Pecadores' loitan contra montruos reais e mitolóxicos no novo episodio de 'O Teleclube'
O dúo do director Ryan Coogler e o actor Michael B. Jordan estrean unha película sobre a experiencia afroamericana cunha ameaza sobrenatural engadida.
Más noticias
Kabilas de mesa camilla
Kábilas de mesa camilla Las flores no nos libran de la culpa de no ser vírgenes
Estamos maternando en una Andalucía cuajada de modelos religiosos cautivos en la lógica patriarcal, y está en nuestra mano ofrecer a la nueva generación de churumbeles una versión decente de las imágenes o una negación desfasada de lo que ven
Genocidio
Genocidio 470.000 personas están en situación de hambruna en Gaza, donde continúan los asesinatos
El Ministerio de Salud de Gaza reporta que 52.928 personas han sido asesinadas y 119.846 heridas desde el 7 de octubre de 2023. Trump se reúne con los países del Golfo, pero no se mueve de su apoyo a Israel.
Educación
Educación Protocolos éticos en espacios educativos: ¿qué dicen sobre el abuso de poder?
La asociación de referencia para las escuelas gestalt acaba de aprobar un protocolo para detectar y abordar del abuso de poder. Otros ámbitos educativos cuentan con documentos éticos sobre este asunto.
Opinión
Opinión Abolir la familia, la perspectiva de une superviviente
La familia se vende como un espacio seguro, un lugar de amor y de cuidados mutuos, algo que no corroboran los datos. ¿Hay alternativas? ¿Cómo llevamos nuestras experiencias de redes de apoyo mutuo al centro de la sociedad?

Recomendadas

Investigación
Investigación Varios refuxiados denuncian á ONG Rescate Internacional por explotación laboral e agresión sexual
A Garda Civil investiga o centro de Mondariz-Balneario tras varias denuncias por parte de voluntarios migrantes que aseguran traballar sen contrato a cambio de 50 euros semanais. A ONG xestiona 1.700 prazas do programa estatal de acollida.
Laboral
Laboral Coidar sen dereitos: a loita das traballadoras nas residencias privadas de Galiza
Sen tempo nin medios para ofrecer uns coidados axeitados, alertan dunha situación insostible nos centros e denuncian a privatización dun servizo a costa do benestar das persoas maiores e dependentes.