Audiovisual
“Ikus-entzunezko sektorea laguntza publikoen bitartez soilik bizi badaiteke, ez da kultura berritzailerik egiteko aukerarik izango”

Naia Aizpurua eta Angello Eloizaga, Hurrengo Geltokia laburmetraiaren sortzaileak, euren proiektuaren inguruan aritu dira, euskal sektore indartsuago baten aldeko aldarrikapena ipar izanik.
Hurrengo Geltokia
Angello Eloizaga eta Naia Aizpurua Hurrengo Geltokia laburmetraiaren sortzaileak. Ander Balanzategi

Begirada batek mila hitz baino gehiago balio du. Hamaika aldiz entzun dugun esaldi honekin jolastu dute Hurrengo Geltokia laburmetraiko egileek, protagonistaren ametsak eguneko monotoniaren apurtzaile diren hitzik gabeko istorio bat sortuz. Naia Aizpuruak (Mendaro, 2000) filmaren zuzendariak eta Angello Eloizaga (Zarautz, 1999) argazkilaritza zuzendariak, ikus-entzunezko sektorearen inguruan zein euskal kultura sustatzeko aukeren inguruan hausnartu dute. Bi proiekzio egin dituzte dagoeneko, eta orain, Hurrengo Geltokia Euskal Herriko 28 herritan egongo da ikusgai Laburbira jaialdiaren babespean. Bi kide hauez gain, Natalia Arteche, Julen Leturiondo, Uxue Morales eta Ander Zelaia dira baita ere proiekzio honen sortzaileak.   

Monotoniari kritika bat dela adierazi zenuten lanarekin amaitzean. Hausnarketa horrek bere horretan jarraitzen al du gaur egun?
Naia Aizpurua: Laburmetraia orain dela urtebete egin genuen eta kritika alde batera geratu da. Hala ere, ikusle bakoitzak egin behar du hausnarketa hori gure lana ikusterakoan. Guztion bizitza monotonoa da eta hori aldatzeko aukera izanez gero, aukera hartu eta aurrera jarraitu behar da.

Angello Eloizaga: Kritika hortxe dago. Laburmetraia ikustean edo prozesuan murgilduta egon garenean, azkarregi doan gizarte batean harrapaturik gaudela konturatu gara. Batzuetan bizitzan hausnarketarako tarte bat hartzea beharrezkoa iruditzen zaigu, norbera nahi duenaren bila joan dadin. Gure kasuan, gazteak gara eta ez dugu gure gurasoek izan dezaketen esperientzia edo pertzepzioa. Hortan jarri dugu fokua, inguruko jendeak gaur egungo egunerokotasuna bizitzeko duen ikuspegian hain zuzen.

Protagonista trenaren zain bere pentsamenduetan murgildua dagoen bitartean egoera desberdinak amesten ditu. Gehiago amestea falta al zaigu?
Naia Aizpurua: Amestea beti dago ondo eta gure nahiari segi behar diogu. Protagonistak bere bizitza monotonoan asko amesten du, bere egunerokotasunean trenari itxaroten denbora asko pasatzen duelako. Azkenean hori da metafora, denbora asko pasatzen duela bere bizitza aldatuko duen gertakizun baten zain. 

Angello Eloizaga: Inspiratzen zaituen jendea zure alboan edukitzea oso garrantzitsua da. Izan ere, zure inguruko jendea tradizionala bada edo errutinazko bizitza baten murgildua badago, honek ez zaitu lagunduko. Garrantzia txikia ematen diogu amesteari. Guk ez genuen mezu zehatz bat transmititu nahi, norberak bere baitan zer ulertu duen eta zein ondorio atera ditzakeen pentsatzea baizik. 

Dialogorik gabe kontatu duzue istorioa. Zergatik? 
Naia Aizpurua: Gidoia idazterakoan ez nuen haien arteko hitzezko komunikaziorik izan zedin beharrik ikusi. Protagonistak bakarrik pasatzen du denbora gehiena eta neskarekin ere ez du hitz egiteko beharrik, beraien arteko harremana amets bat delako. Ametsetan denetarik gerta daiteke aldi berean ezer pasa gabe. Egun badira dialogorik gabeko ikus-entzunezko sorkuntza baten ideia ulertzen edo onartzen ez dutenak, horregatik izan zen apustu bat. Hitzik gabe guztia uler daiteke. 

“Egun badira dialogorik gabeko ikus-entzunezko sorkuntza baten ideia ulertzen edo onartzen ez dutenak, horregatik izan zen apustu bat”

Dialogorik ez dagoenez, begiraden indarrak hartu du garrantzia istorio honetan. 
Angello Eloizaga: Begiraden arteko hizkuntzaren filosofia sortu zen gure artean. Gorputzaren mugimenduek edo begiradek informazio handia eman diezagukete. Erronka bat izan zen produkzio hau egitea, gaur egungo ikusentzunezko erreferentzia eta film gehienek dialogoa baitute eta oso tradizionalak baitira. Lortu dugun emaitza oso polita izan da eta gaur egungo merkatutik desberdintzea lortu dugu. 

Gehiegi ohitu gara etengabeko estimuluetara?
Naia Aizpurua: Gure inguruan eta denbora osoan iristen zaigun bonbardaketa horretara ohituta gaude. Batzuetan beharrezkoa da gelditzea. Lan honetan geldiune hori bi faktoretan ematen da: batetik ez dagoelako dialogorik, eta bestetik istorioak berak kontatzen duenagatik. Bizitzan behar baduzu, hartu, gelditu, pentsatu eta aldatu. Alde batetik ez gaude ohituta, ez dagoelako gehiegizko soinu estimulurik, nahiz eta soinuak garrantzia handia duen. Beste zerbaitetara ohituak gaudenez frustratu egin gaitzaketen arren, ixiltasun momentu horiek oso garrantzitsuak dira.

Zer nolako laguntza ekonomiko jaso dituzue?
Angello Eloizaga: Talde osoa inplikatu garen arren, Natalia Arteche gure produkzio burua aipatu behar dugu, bera ibili delako finantziazioa lortzen. Unibertsitatetik laguntza txiki bat jaso dugu grabaketa prozesua egiteko eta zerbait gehiago babesle pribatuengandik. Gero, Gipuzkoako Diputazioak emandako Gazteak Auzolanean diru laguntzarekin lanaren hedapenean inbertitu dugu. Jasotako dirua ondo aprobetxatu dugu, baina uste dugu kulturan diru gehiago inbertitu beharra dagoela eta hor arazo bat dagoela.  

Naia Aizpurua: Oso diru gutxirekin zerbait duina eta txukuna grabatzea lortu dugu. Ikus-entzunezko mundua oso prekarizatua dago eta dirua behar da gurea bezelako proiektuak aurrera eramateko. Laguntzarik gabe ez genuke lortuko hedapenik izatea. Ezin gara bizitza guztia laguntzak bilatzen egon.   

Laguntza eta diru publikorik gabe, posible al da ikus-entzunezko munduan abiatzea?
Angello Eloizaga: Hastea badago, baina modu hori ez da hasteko hoberena. Horrela zure ingurukoei kalte egiten ari zara. Oso diru gutxiren truke edo beltzean hasten garelako lanean eta hori ez da etorkizuna eraikitzeko modu egokia.  

Naia Aizpurua: Gure sektoreak kritika handiak jaso ditu diru kontuengatik. Antza denez, mundu honetako profesionalak prest gaude dohainik lan egiteko eta hori aldatu beharra dago. Praktikak egitea eta esperientzia lortzea ondo dago, baina aldi berean, kobratzen duten langileen adinako lana egiten dugu eta ez dugu dirurik ikusten. Nire bizitzako denbora bat horrela egon naiteke, biana gero zer? Gure sektorean lan egiten duen jende askok beste gauza batzuk egin behar izaten ditu bizi ahal izateko. 

“Antza denez, mundu honetako profesionalak prest gaude dohainik lan egiteko eta hori aldatu beharra dago”

EITBk ematen duen babesetik kanpo badago euskal kultura produzitzerik?
Naia Aizpurua: Nik uste dut ezetz. EITBra joan zaitezke, baina bertan geratuko zaren ziurtasunik gabe. Hortik kanpo inbertsiorik badago ez dugu ezagutzen, beti instituzio publikoetara jotzen baitugu. EITB urruti dugu, nahiz eta gure sektoreko enpresarik garrantzitsuena izan. Azkenean, telebista publikoak zure proiektua erosten badu arrakasta izango du, eta horrela ez bada, oso arraroa izango da arrakastatsua izatea. Hortik kanpo zer dagoen ikusteko filmetako kredituak ikustearekin nahikoa dugu, eta beti agertzen dira EITB, RTVE edo dena delakoak.    

Aktore profesionalak lortu dituzue unibertsitateko proiektu bezela hasi zen lan honetan. Nola egiten da hori?
Angello Eloizaga: Taldean profesionaltasun dinamika bat egon da eta garbi izan dugu produktu hau mundu profesionalera zuzendua zegoela. Euskal Aktoreen Batasunarekin kontaktuan jarri ginen eta gidoiaren arabera aukeratu genituen aktoreak. Jon Ander Urresti eta Garazi Belokiren perfilak ikusi genituen eta harremanetan jarri ginen beraiekin. Hasieratik prest egon ziren grabaketa egiteko. Izan ere, guk trena eta gasolina ordaintzea eskeini genien baina ez zuten onartu. Horrek asko esaten du beraietaz. Mondragon Unibertsitateari kritika egiten diogu, oso gutxirekin asko egitea lortu dugulako eta argi izan behar dutelako emandako laguntza ez dela nahiko. Azken finean, gure proiektutan inbertsio bat egiten ari dira. Kondizio duinak eta laguntza gehiago eskatzen dizkiogu unibertsitateari berari. 

Naia Aizpurua: Laburmetraia aurkeztean argi utzi genien ezin geniela ordaindu. Horrek amorru handia ematen digu, guk dirurik ez lortzeaz gain, gure langileei ordaintzeko aukerarik ere ez dugulako. Proeiktua sustatzen duenak sinestarazi behar digu horrelako ikus-entzunezko bat aurrera eramatea posible dela, eta kasu honetan unibertsitateak sustatu behar du. Sektore hau laguntza publikoen bitartez bakarrik bizi badaiteke, ez da kultura berritzailerik egiteko aukerarik izango. Mundu guztiak kultura nahi du, baina ez da inor ausartzen bertan inbertitzera. 

Mundu osoan zehar banatzen ari zarete laburmetraia. Nola egin duzue?
Naia Aizpurua: Diru laguntza banaketan inbertitzea erabaki genuen. Salamankako jaialdi txiki batean ateratzeko bada ere, mundu osoko ikusleek lana baloratzea eta ikustea nahi dugu. Jovenes Realizadores banatzailearekin lan egiten gabiltza eta Hurrengo Geltokia Europa eta Latinoamerikan zehar zabaltzen dabiltza. Dialogorik ez egotea oso positiboa izan da, honek hizkuntzaren aldetik muga edo trabarik ez izatea ahalbidetu baitigu. Gure lehenengo geltoki internazionala Ekuadorren ospatuko den “Desde los EXTRAMUROS del mundo” jaialdia izango da. 

Euskal zinemagintzak arrakasta handian izan zuen aurreko urtean Ane eta Akelarre filemekin eta aurten errepikatu egin da Maixabelekin. Horiek guztiak erreferente bezala hartzen al dituzue?
Naia Aizpurua: Bai, noski. Euskal edukiak eta euskaldunak Goya Sarietan ikustea ohore bat izan beharko luke guretzat. Benetan ona den euskaldun jendea dagoela ikusi dugu eta merezitako errekonozimendua jaso dute. Guk horrekin amestu genezake. Mundu osoak ikusi du herri txiki honetan kalitatezko kultura egin dezakegula. Kanpora joateko tendentzia dugu, baina ez dago zertan alde egin beharrik, hemen dagoen hutsunea bete baitezakegu. Ez dugu kanpora joan beharrik horrelako lan duinak eta onak egiteko.    

Angello Eloizaga: Oso ondo dago Euskal Herrian egindako film horiek zineman aurkitzea, horrek inspirazio moduan eta mentalki indartsuago izateko balio baitigu. Ikus-entzunezko sektore indartsua dugu eta ez dago Europako beste herrialde batera joan beharrik. Hala ere, beste herrialdeetan zer egiten den ikus dezakegu hori gurera ekartzeko. Hasiera ez da erreza izango, baina kultura sustatzeko lanean jarraitu behar dugu. 

“Ikus-entzunezko sektore indartsua dugu eta ez dago Europako beste herrialde batera joan beharrik”

Iciar Bollain izan da aurtengo zuzendari goraipatuenetako bat, emakume zuzendarientzako eredu?
Naia Aizpurua: Zuzendaria emakume izateagatik jaialdi gehiagotara aurkeztu gaituzte eta orain arte ez nuen inoiz horretan pentsatu. Emakumeak beti izan gara gizonak bezain baliotsuak horrelako zerbait egiteko. Oso harro nago emakumearen papela sektore honetan hain garrantzitsua dela ikusteaz.

Zer espektatiba eta zer emaitza izan dituzue estreinaldi huetan? 
Angello Eloizaga: Gure inguruko jendea -lagunak, familia- nahi genituen ikusle bezala proiektu honen lehenengo urratsetan, eta hortik aurrera filmaren hedapena sustatu. Hortik kanpo iristen den jende guztia aretoetan ikustea plazer handia da, laburmetraia pantaila handian ikustea bezala. Kartelak jarri ditugu herri desberdinetako kaleetan, promozio handia egin dugu sare sozialetan eta eskoletara ere gerturatu gara. Horrek bere fruituak eman ditu eta jendearen interesa piztu dugu. Donostian, Eskoriatzan edo Azpeitiko aretoeetan ehundaka pertsona ikusi ditugunean egindako lanaren garrantzia irudikatu dugu. Emanaldietan, laburmetraia proiektatzeaz gain, gure esperientzia kontatzen dugu eta honekin sektorean hasi nahi duen jendea inspiratu nahi dugu. Guztiok behar ditugu erreferenteak lehenengo pausuak emateko. 

Naia Aizpurua: Gu ikasleak gara eta ez dugu ibilbide handirik, baina amorru handia ematen dit gure inguruan dugun sektore honetako jendea ez etortzea. Gure artean interesik ez badago, gazteentzako zailagoa izango da film berriak sortzea eta ez dira mundu honetan murgilduko. Pozik gaude hedapena lortu dugulako baina oraindik gure ingurutik kanpo gutxi ikusi da. Lan berrien inguruan kuriositaterik ez badago, nola sortuko dugu euskal kultura indartsu bat?

Zeintzuk dira zuen hurrengo geltokiak?  
Naia Aizpurua: Julen musikariari egin dizkiogu bideoklip batzuk, eta horren hedapenean zentratuko gara hurrengo hilabetetan. Ez dakit beste proiekturen bat etorriko den etorkizunean, momentuz Hurrengo Geltokiarekin jarraitu behar dugu. Talde honekin produktu gehiago sortzen jarraitzea gustatuko litzaiguke.

Angello Eloizaga: Hurrengo Geltokiarekin, ekaina iritsi arte, bidea daukagu egiteko. Julenekin eraikitzen ari garen proiektuari dagokionez, urtebete baino gehiago gabiltza honekin eta orain hasi da forma hartzen. Bi bideoklip estrenatu behar ditugu, bata apirilak 7an Eibarko Koliseoan eta bestea udara aldean. Profesionalki ez daukagu beste ezer oraingoz. Karrera bukatzeko zorian gaude, gure bizitzak banandu egingo dira eta hemendik aurrera, ikusiko dugu nola mantendu dezakegun talde hau. 

Lan berrien inguruan kuriositaterik ez badago, nola sortuko dugu euskal kultura indartsu bat?

Zergatik gerturatu behar da jendea Hurrengo Geltokia ikustera?
Naia Aizpurua: Alde batetik, kultura bultzatzeko eta sektore hontan gauden guztien arteko elkartasuna adierazteko. Zenbat eta jende ezezagun gehiago aretoetan ikusi, are eta ilusio handiagoa egiten du, gerturatzen den pertsona orok nolabaiteko aportazio txiki bat egiten duelako. Bestalde, jendeak ikus dezan oso denbora murritzean, baliabide eskasekin lan duin bat egin dugulako. Nik Maixabel hiru aldiz ikusi dut baina gero herriko proiekzioak ikustera jotaea kostatzen zait, hor dago gakoa.  

Angello Eloizaga: Eta ez bakarrik Hurrengo Geltokia sustatzeko, baizik eta euskal kultura bultzatzeko. Laburbira honetan, gureaz gain, beste zortzi proiekzio daude, eta horrela, Euskal Herriko ikus-entzunezko mundu gaztearen ikuspegia ikus dezakegu.  

Cine
Mikel Laskurain “Aceptar un trabajo como Patria crea grandes dudas”
El actor de teatro y televisión Mikel Laskurain ha demostrado su buen hacer tanto en el humor como en el drama. Por una de sus últimas actuaciones, en la serie Patria, está nominado a los Premios Feroz




Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Eventos
Evento Un Salto al periodismo desde el barrio: acompáñanos en un directo sobre periodismo situado
El Salto organiza un evento centrado en el potencial de los formatos sonoros para transmitir información veraz y fiable de forma cercana. Para hacer periodismo desde el barrio y barrio desde el periodismo.
Economía social y solidaria
Nuevos formatos Nuevo estudio, formatos y programas para hablar de Economía Social y Solidaria
En El Salto tenemos nuevo estudio de grabación y lo estrenamos por todo lo alto con la producción de nuevos formatos audiovisuales con los que ampliar nuestra cobertura informativa de las alternativas al sistema capitalista.
Eventos
Taller de podcast El Salto invita a estudiantes a explorar las posibilidades del formato audiovisual
Proponemos un taller de guion y producción de programas para estudiantes de comunicación y periodismo los días 24 de abril y 8 de mayo.
Investigación
Investigación Varios refuxiados denuncian á ONG Rescate Internacional por explotación laboral e agresión sexual
A Garda Civil investiga o centro de Mondariz-Balneario tras varias denuncias por parte de voluntarios migrantes que aseguran traballar sen contrato a cambio de 50 euros semanais. A ONG xestiona 1.700 prazas do programa estatal de acollida.
Comunidad de Madrid
Luis A. Ruiz Casero “Durante la transición la cárcel de Carabanchel albergó a más presos que en algunos años del franquismo”
De los presos franquistas que construyeron el penal, pasando por los que fueron fusilados, hasta los revolucionarios que pusieron patas arriba el centro penitenciario con iniciativas como la COPEL, Luis A. Ruiz Casero ofrece en 'Carabanchel. La estrella de la muerte del franquismo', un documentado homenaje a las luchas de las personas internas.
Industria armamentística
Genocidio Las relaciones armamentísticas de España e Israel han sido “más lucrativas que nunca” desde octubre de 2023
Un informe del Centre Delàs señala diferencias significativas en las armas que España dice que ha vendido a Israel y las que Israel registra. Las empresas israelíes han firmado 46 contratos con las administraciones por más de mil millones.

Últimas

O Teleclube
O Teleclube 'Os Pecadores' loitan contra montruos reais e mitolóxicos no novo episodio de 'O Teleclube'
O dúo do director Ryan Coogler e o actor Michael B. Jordan estrean unha película sobre a experiencia afroamericana cunha ameaza sobrenatural engadida.
Opinión
Opinión ¡A la mierda Europa!
Hay otra Europa que es víctima de la Europa neoliberal y belicista que apuesta por la industria de las armas a costa de los derechos sociales, es una Europa que se muere de vergüenza cada vez que ve imágenes de Gaza o Cisjordania.
Laboral
Laboral Al borde de la huelga en la educación pública vasca
Los cuatro sindicatos convocantes denuncian que el Departamento de Educación vasco no se han sentado a dialogar hasta este viernes pocos días antes de los paros
Laboral
Laboral Los sindicatos convocan huelga en Mediapro durante las últimas jornadas de la liga de fútbol
El final de la liga de fútbol podría no verse en televisión si la empresa HBS, nueva adjudicataria de la producción de La Liga, no garantiza la subrogación del personal. Los sindicatos han convocado huelga del 13 al 27 de mayo en el grupo Mediapro.
Palestina
Ocupación Isarelí Primera movilización unitaria contra el genocidio en Palestina y por el fin del comercio de armas con Israel
Este sábado 10 de mayo se espera en Madrid una asistencia multitudinaria de personas venidas desde cientos de municipios de todo el Estado español para concentrar la protesta de los ataques indiscriminados del Israel contra la población palestina.
Tribuna
Tribuna Para acabar de una vez con las nucleares: sobre el último intento de prolongar la vida de las centrales
Los voceros de la nuclear han encontrado la oportunidad ideal para difundir sus bulos con el apagón del 28 de abril. Quieren generar polémica para mantener operativa una infraestructura innecesaria, peligrosa y que genera residuos incontrolables.
Análisis
Análisis ¿Existe una identidad europea?
El 9 de mayo se celebra el “día de Europa”, que conmemora la paz y la unidad en el continente y que coincide con la declaración presentada en 1950 por Robert Schuman que sentó las bases de la cooperación europea. Pero, ¿qué es Europa realmente?
Estados Unidos
Libertad de expresión Canadá recomienda al profesorado LGTBQ+ o crítico con Trump no viajar a Estados Unidos
Una circular de la Asociación Canadiense de Profesores Universitarios (CAUT) recomienda “encarecidamente” que el personal académico viaje a los EEUU “solo si es esencial y necesario”.
El Salto Radio
El Salto Radio Malismo
Hacerse el “malote” aporta beneficios: entrevista con Mauro Entrialgo, autor de Malismo, un ensayo sobre los mecanismos de ostentación del mal

Recomendadas

Laboral
Laboral Coidar sen dereitos: a loita das traballadoras nas residencias privadas de Galiza
Sen tempo nin medios para ofrecer uns coidados axeitados, alertan dunha situación insostible nos centros e denuncian a privatización dun servizo a costa do benestar das persoas maiores e dependentes.
Pensamiento
Lola Olufemi “No me atraen las utopías lejanas, estoy más interesada en el ahora”
La escritora e investigadora británica Lola Olufemi trabaja desde la certeza de que el presente no es una jaula, desde la confianza en que viviremos cosas diferentes aunque no se sepa exactamente de qué tipo van a ser.
Catalunya
Acción directa Las Sublevaciones de la Tierra francesas llegan a Catalunya: “Necesitamos una forma nueva de luchar”
Una acampada de tres días y una acción simbólica han sido el pistoletazo de salida de Revoltes de la Terra. La organización ha sido capaz de unir a ecologistas de campo, de ciudad y campesinado en una dinámica de lucha “nueva”.