Opinión
Hezkuntza publikoari azken labankada

Pandemian ezarritako jardunaldi jarraiaren harira ordutegi aldaketaren inguruko eztabaida azaldu da Nafarroako hezkuntza komunitatean
15 dic 2021 06:46

Pandemian ezarritako jardunaldi jarraiaren harira ordutegi aldaketaren inguruko eztabaida azaldu da Nafarroako hezkuntza komunitatearen eta ikastetxeen mahaien gainean. Ondorio handiak dituen erabaki bat hartu behar dute ikastetxe askok, eztabaidarako kalitatezko eztabaidarako denborarik gabe, entzumen aktiborik gabe eta interes ezkutu asko daudeneko sentsazioarekin. Zoritxarrez, denboraren premia azaldu denez, hezkuntza komunitateak indartu eta osatuko dituen prozesurik egiteko aukerarik ez da egonen, horren ordez bozketetan oinarritutako erabakiak hartuko dira, irabazle-galtzaileen dinamika bat sortuz.

“Etxean baldintza onak ez dituzten ikasleek beste aukerarik izanen ote dute babes handiagoa jasotzeko?”

Jarrera arduragabea azaldu dute ikastetxe askotako zuzendaritzek ikasleak, familiak, irakasleak, ikastetxeetako langileak kontuan hartu gabeko prozesuak aurrera eramateagatik. Guraso elkarte askotan azaldu den galdera begi bistakoa da: zergatik halako interesa jardunaldi jarraia ezartzeko? Patioetako bazterretan kezka asko ezartzen dira: zer gertatzen da sortzea horren zaila eta desegitea horren erraza den komunitatearekin? Etxean baldintza onak ez dituzten ikasleek beste aukerarik izanen ote dute babes handiagoa jasotzeko? Eskola orduak bermatuko dira? Ikastetxean ezarriko den ikasleen arteko sailkapenak on eginen die?

Nafarroan 79 ikastetxek egin dute jardunaldi jarraia ezartzeko prozesua, horietatik 69 publikoak dira eta 10 pribatuak. Norbaitek pentsatu al du zenbaki horien atzean zerbait gehiago badagoela dela eta ikastetxe kontzertatuek etekin ederra aterako diotela egoerari? Antza denez, inork ez.

Educación
Necesitamos la jornada partida en educación
El cambio de horarios en las horas lectivas no es una prioridad para la educación pública, que tiene otras necesidades acuciantes. No empecemos la casa por el tejado.
Educación
La jornada continua se abre paso en Navarra
En varias comunidades educativas el debate del cambio de jornada escolar se abre paso a pesar de las piedras en el camino.
VV.AA.
Cargando valoraciones...
Comentar
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Cargando relacionadas...
Cargando portadilla...
Comentarios

Para comentar en este artículo tienes que estar registrado. Si ya tienes una cuenta, inicia sesión. Si todavía no la tienes, puedes crear una aquí en dos minutos sin coste ni números de cuenta.

Si eres socio/a puedes comentar sin moderación previa y valorar comentarios. El resto de comentarios son moderados y aprobados por la Redacción de El Salto. Para comentar sin moderación, ¡suscríbete!

Cargando comentarios...