Elecciones
Echeveste eta Iriarte Gipuzkoaren aldaketaren bila

Udal eta Foru Aldundi guztien hauteskundeei begira egongo gara igandean, baina aldaketaren foku nagusia Gipuzkoan dago. EAJri tronua kentzea ez da kontu erreza, hala ere, bada nor horretarako prest eta EH Bildu lehia estuan izango da marko horretan. Edonola ere, jakina dena da Gipuzkoako makila eskuratuko duena emakumea izango dela eta horri tiraka, Maddalen Iriartek (EHB) emakumeen eskubideen alde egiteko Gipuzkoako ituna sortzea proposatu du.
Lasterketa berean aurkitzen da Miren Echeveste (Elkarrekin Podemos), zeinak dioskun Gipuzkoak justizia sozialean, ekologian, iraunkortasunean eta feminismoan oinarritutako gobernantza-eredua behar duela: “Zoritxarrez, EAJren politika neoliberalek, PSEk sustengatutakoek, gure oinarrizko eskubideak onura ekonomikoa helburu duten enpresentzako negozio-objektu bihurtu diren jokaleku batera eraman gaituzte, zerbitzuen kalitatea unean uneko enpresaren balantze ekonomikoaren menpe utziz, edo, are gehiago, funts putreen, etxebizitzak eta adinekoen egoitzak berdin kudeatzen dituzten horien menpe”. Paradigma-aldaketa bat aktibatu behar dela dio Echevestek, ezkerreko politiketan oinarritua, “Gipuzkoa guztiontzako lurralde eredu iraunkor eta berdinzalerantz doala bermatzeko”.
Miren Echeveste (Elkarrekin Podemos): “EAJren politika neoliberalek, PSEk sustengatutakoek, gure oinarrizko eskubideak onura ekonomikoa helburu duten enpresentzako negozio-objektu bihurtu dituzte”
Zentzu horretan, Zaintza-sistema ikuspegi feministatik berrikusteko beharra nabarmentzen du Echevestek: “Zainketak benetan duinak eta iraunkorrak izan daitezen, horien oinarriak sakon aztertu eta zerbitzu publiko-komunitario gisa planteatu behar ditugu, zaintzaileentzat eta erabiltzaileentzat baldintza duinak bermatu ahal izateko”.
Era berean, funtsezkoa iruditzen zaio mendien kudeaketari behingoz aurre egitea ikuspegi ekologiko eta iraunkor batetik, baita ere, trantsizio energetikoari ganoraz heltzea: “eraginkortasun energetikoaren bilaketa nekaezinetik eta alternatiba energetiko berriztagarrien bilaketatik.” Horrez gain, energia berriztagarriak sortzeko eta energia erosteko eta banatzeko enpresa publiko bat sortzeko bide posibleak aztertu gura dituztela dio Gipuzkoako hautagaiak, ekipamendu publikoen energia-beharretatik hasita.
Ikusteko dago zein emaitza ekarriko duen maiatzaren 28ak, hala ere, Echevestek badaki “EAJren ereduak gero eta arrakala handiagoak dituela Gipuzkoan, eta EH Bildu zelatan dagoela jeltzaleen oasi faltsua noiz eroriko den ikusteko zain”. Halaber, gehitu du, bietako inork ezingo duela bakarrik gobernatu: “guk erakutsi dugu gobernatzen dugunean gehiengo sozialaren bizi-baldintzek hobera egiten dutela”.
EH Bilduk 2015ean Gipuzkoako Diputazioko gobernua utzi zuen eta Maddalen Iriarte hautagaia garai berriei begira dago Batzar Nagusietara iristeko. “Herritarren bizitzak hobetzeko egingo dugu lan eta horretarako EH Bilduk garrantzia handia izan du”, dio. Azkenengo urteetan koalizioak “guztien errespetua” irabaziko duela uste du Iriartek eta Etxebizitza Legea onartzeko eman duten laguntza horren adibide da. “Edukien inguruan akordioetara heltzeko edozein alderdirekin itundu dezakegula demostratu dugu”, adierazten du. EH Bilduk gobernatzen duen udaletxeetan, Euskadin, Nafarroan eta Madrilen iritsi da akordioetara eta “geratzeko iritsi den errealitatea da”. “Estilo propioa” dutela argitzen du Iriartek eta seguru dago politika horiek Diputaziora eramango dutela.
Maddalen Iriarte (EH Bildu): “Edukien inguruan akordioetara heltzeko edozein alderdirekin itundu dezakegula demostratu dugu”
EH Bilduren gobernuak lau ardatz proposatzen ditu: “politika industrialak, ekonomikoak, sozialak eta mugikortasunekoak”. Etxebizitza ere koalizioaren programaren puntu indartsuenetako bat da. “Gipuzkoan Donostiaren kasua da esanguratsuena. 20.000 lagun inguru hirian etxebizitza bilatzen ari dira baina ezinezkoa da hemen bizitzea”, adierazten du Iriartek.
Emantzipazioaren batazbesteko adina Gipuzkoan 30 urtetik gora dagoela gogorarazten du Iriartek, eta “soldataren %50 erabiltzen dute alokairurako”. Hori ikusita, “administrazio publikoetatik errealitate honekin bukatu behar dugu”. Iriartek argi du “alokairuzko etxebizitza publikoa sustatu behar dela”.
Lanaren Ekonomia
Euskal oasiaren mitoa sutan
Relacionadas
CRTVG - Corporación Radio y Televisión de Galicia
A Xunta do PP remata o seu plan de control sobre a CRTVG tras escoller á súa nova directora en solitario
Altri
A Plataforma Ulloa Viva cambia a súa directiva para os vindeiros anos de loita contra Altri
El Salto n.79
A celulosa ou a vida: xornalismo situado e loita social para frear un ecocidio
AGANTRO
O desprazamento forzoso en Chiapas: metáfora da vida núa
Altri
Galiza elixe o rumbo da loita contra Altri nas eleccións á directiva da plataforma Ulloa Viva
Últimas
El Salto n.79
el salto
Galicia dice 'no' al capitalismo verde y en el último número de la Revista El Salto te lo contamos
Orgullo
O Orgullo Crítico enche de diversidade e de humanismo Galiza: “Transfeministas con Palestina”
O Teleclube
'O Teleclube' alucina no deserto con Óliver Laxe e 'Sirat'
A Catapulta
O tempo, o espazo e a poesía de Estíbaliz Espinosa
O Teleclube
'O Teleclube' pecha a temporada cos supervivintes de '28 anos despois'
Recomendadas
Medio rural
A esperanza da xestión colectiva fronte ao espolio: os comuneiros de Tameiga contra o Celta
Feminismos
Dous anos sen reparación tras sufrir lesbofobia nun Rexistro Civil de Pontevedra cando ían inscribir a seu fillo
Migración
A veciñanza mobilízase para acoller migrantes tras o peche de centros de Rescate Internacional en Galiza
Ourense
Ourense organízase para loitar contra patrullas de extrema dereita nos barrios máis empobrecidos da cidade
Para comentar en este artículo tienes que estar registrado. Si ya tienes una cuenta, inicia sesión. Si todavía no la tienes, puedes crear una aquí en dos minutos sin coste ni números de cuenta.
Si eres socio/a puedes comentar sin moderación previa y valorar comentarios. El resto de comentarios son moderados y aprobados por la Redacción de El Salto. Para comentar sin moderación, ¡suscríbete!