Energía
Komunitate energetikoak energia demokratizatzen

Komunitate energetikoak erakusbide bat izan daitezke beste eredu energetiko batzuk eraikitzeko bidean.
16 jun 2021 07:39

Argi dugu gizartearen gehiengoak bizitzen ari garen larrialdi klimatikoari aurre egin behar diola. Horren erakusgarri dira Europatik bideratu diren dirulaguntzak eta estatu mailan onartu den lege berria, klima aldaketari eta trantsizio energetikoari buruzkoa. Nolanahi ere, energiaren deskarbonizazioa lortzeko, teknologia berriak garatzeaz aparte gizartearen eta ingurumenaren aldeko ereduak bultzatu behar dira. Gaur egungo eredu energetikoak arazo asko ditu; izan ere, ekonomia zentralizatu eta desparekatu batean oinarrituta dago, menpekotasun energetikoa bultzatzen duena. Euskal Herrian, adibidez, dependentzia energetiko handia dugu, eta hemen kontsumitzen dugun energia beste leku batzuetatik dator gehienetan. Komunitate energetikoak erakusbide bat izan daitezke arazo horiek guztiak konpondu eta beste eredu energetiko batzuk eraikitzeko bidean.

“Helburua da tokian tokiko energia berriztagarri eta garbiak erabiltzea, komunitateko kideen arteko elkarlanean oinarrituta”

Komunitate energetikoa toki bateko energia kudeatzeko modu berritzaile bat da. Komunitate hori sortzeko, ezinbestekoa da auzokideen, administrazio publikoen eta enpresa txiki eta ertainen arteko lankidetza. Helburua da tokian tokiko energia berriztagarri eta garbiak erabiltzea, eta hori lortzeko prozesua komunitateko kideen arteko elkarlanean oinarritzea. Eredu horrek onura asko ditu: ziurtasun energetikoa bermatzea; pobrezia energetikoa saihestea; eta baliabide energetikoek sortzen duten etekin ekonomikoa kideen artean banatzea eta, ondorioz, energia kostua jaistea. Komunitate energetikoa eredu ederra da energia-sistema erresilienteago eta bidezkoago bat eraikitzeko.

Energía
Mercado eléctrico Comunidades energéticas, la pieza del mix eléctrico que podría generar el 60% de la demanda
Un informe de Amigos de la Tierra concluye que las comunidades energéticas podrían generar el 60% de la demanda actual de electricidad en el Estado español.

Gaur egun, komunitate energetikoak modan daude, eta gero eta notizia gehiago entzuten dira horien inguruan. Baina sortzen diren komunitate energetiko guztiak berdinak dira? Zoritxarrez, ezetz esango nuke. Komunitate energetiko batzuk enpresek bideratzen dituzte, beste helburu batzuk dituztenak eta, ondorioz, beste era bateko ereduak sustatzen dituztenak. Mendi tontorrera iristeko, bide bat baino gehiago daude; badira komunitate energetikoetarako eredu estandarizatu eta lasterrak proposatzen dituztenak, eta, beste alde batetik, badira ere parte hartzeko eta herritarrekin batera sortzeko bidea ematen dutenak. Bigarren horiek denbora gehiago behar dute etekinak ematen hasteko, baina, epe luzera, eraldaketa sakonagoa eta egokiagoa eragin dezakete gizartean.

Horretaz guztiaz gain, esan behar da estatu mailan komunitate energetikoen lege esparrua oraindik ez dagoela ondo garatuta. Ekainean atera behar dute lege berria, eta ikusiko da nola finkatzen duten kontzeptua. Europa mailan, komunitate energetikoak legezko bi definizio desberdin ditu, bi departamentu desberdinetan, eta biek azpimarratzen dute komunitate energetikoen helburu nagusia dela tokiko ingurumena, gizartea eta ekonomia sustatzea, etekin ekonomikoen aurretik.

Beste alde batetik, hitzetatik ekintzetara mugitzeko orduan beti da onuragarria beste batzuen esperientzietatik ikastea. Hala, eredu honen historia aztertuz gero, konturatzen gara komunitate energetikoen eredua kooperatiba energetikoetatik datorrela. Adibidez, XX. mendean kooperatiba energetikoak sortu ziren Italiako Alpeetan; sare elektriko nagusietatik aparte, tokian bertan energia sortzea erabaki zuten, hango energia hidraulikoa aprobetxatuta, modu kooperatibo batean. Hala, 1911. urtean ECAB (Societá Elettrica Cooperativa dell’Alto) elkartea sortu zuten. Horrek abantaila sozial asko ekarri zituen zonalde hartara: elektrizitate merkea, subsidioak ongintzarako eta erakundeentzat eta ikaskuntza handi bat elektrizista gazteentzat. Horrelako adibide asko daude Europan: Ecopower kooperatiba Belgikan, Danimarka eta Alemaniako hainbat kooperatiba... Eta horiek guztiak kooperatiba energetikoen sare batean daude, Rescop izenekoa. Euskal Herrira etorrita, Goiener dugu, adibidez, orain dela ia hamar urte zenbait herritarrek sortu zutena, energia berriztagarrien inguruan.

Amaitzeko, azpimarratu nahiko nuke komunitate energetiko bat autokontsumo partekatu bat baino askoz gehiago dela: komunitatea indartzeko eta inplikatzeko bide bat da. Energia demokratizatzeko bidea, herritarrak beren energiaren erabakitzaile eta arduradun egiteko bidea. Gure helburua hori bada, bide laburra baztertu eta luzea hartu beharko genuke. Herriaren nahietatik eta beharretatik sortutako komunitateak eraiki beharko genituzke, guztion arteko kohesioa lantzen duten prozesuen bidez. Horretarako, teknologiaz gain, parte hartzeko prozesuetan adituak diren pertsonak ere behar ditugu, eta horrela, guztion artean, benetan onuragarriak diren komunitateak sortu ahal izango ditugu. Apurka, baina beti helburu finko batekin buruan.

Arquivado en: Iritzia Energía
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Energía
Energía El apagón se originó en Núñez de Balboa, una planta fotovoltaica que Iberdrola litiga para no desmantelar
La empresa lucha en el Supremo para revertir la sentencia del Tribunal Superior de Justicia de Extremadura, que obliga a desmantelar y devolver a su propietario el 60% de la finca donde se asienta la central fotovoltaica.
Energía
Energía Red Eléctrica echa balones fuera: culpa a las empresas del apagón y de entorpecer la investigación
“No toda la información recibida de las compañías eléctricas ha tenido la calidad deseable, ni ha sido tan completa como era necesario”, ha declarado la presidenta de Red Eléctrica, cuyo informe culpa a las empresas: “No hubo control dinámico”.
Energía
Energía El informe del Gobierno culpa del apagón a Red Eléctrica y a las empresas
Red Eléctrica falló a la hora de programar adecuadamente la demanda; plantas generadoras clave incumplieron la normativa al no absorber tensión o desconectarse del sistema demasiado pronto. El Gobierno descarta el ciberataque.
Medio rural
Medio rural A esperanza da xestión colectiva fronte ao espolio: os comuneiros de Tameiga contra o Celta
Mentres varios proxectos industriais tentan privatizar e destruír os ecosistemas galegos, algúns grupos de veciños e veciñas organizadas fan oposición social construíndo alternativas comunitarias. Ás veces, tamén gañan ao xigante.
Ourense
Ourense Ourense organízase para loitar contra patrullas de extrema dereita nos barrios máis empobrecidos da cidade
A veciñanza e os movementos sociais responden ao discurso do medo promovido por Frente Obrero e sinalan a súa estratexia de criminalizar a pobreza e sementar odio en contextos de exclusión e abandono institucional.
O Salto medra contigo
Crowdfunding O Salto Galiza abre un crowdfunding para empapelar Altri
Queremos investigar os responsables políticos e empresarias do que podería ser o maior atentado ambiental da historia recente de Galiza.

Últimas

O Teleclube
O Teleclube 'O Teleclube' alucina no deserto con Óliver Laxe e 'Sirat'
Laxe leva o seu cuarto premio de Cannes, esta vez en competitición, polo seu novo filme que explosiona na gran pantalla.
A Catapulta
A Catapulta O tempo, o espazo e a poesía de Estíbaliz Espinosa
A poeta visita A Catapulta para conversar sobre o seu traballo e a súa traxectoria literaria

Recomendadas

Feminismos
Feminismo Dous anos sen reparación tras sufrir lesbofobia nun Rexistro Civil de Pontevedra cando ían inscribir a seu fillo
Un funcionario negouse a inscribir ao fillo de Antía e a súa parella. Un erro de redacción na lei trans está detrás dos argumentos que o funcionario esgrime para defender a súa actuación.
Culturas
Erika Lust y Sara Torres “El deseo tiene una potencia inagotable para transformar la realidad si lo liberamos de las normas”
Sexo, deseo o ética del placer son algunos de los temas que hilan la escritora Sara Torres y la productora de cine porno Erika Lust en ‘La abundancia del deseo’.
Medio ambiente
Medio ambiente Iberdrola proxecta un parque eólico que pon en risco un dos maiores xacementos fortificados de Galiza
A Xunta vén de declarar a utilidade pública para o parque eólico Castro Valente, a pesar de que a súa construción está suspendida cautelarmente polo Tribunal Superior de Xustiza de Galicia.