Feminismos
Feminismoaren asimilazioaz

Zapalkuntzen kontrako aldarria lau haizetara zabaltzen duen bitartean, politika burgesak langile klase heterogeneoa muturreko esplotaziora kondenatzen du
8M Bilbao 2020 -portada
2020ko martxoaren 8ko manifestazioa Bilbon. Christian García

Itaiako kidea

15 oct 2021 06:50

1960ko eta 1970eko hamarkadetan, hau da, proiektu iraultzaileak gainbeheran zeudenean eta emakumeei lan munduan integratzeko prozesu berri bat zabaldu zitzaien garaian, feminismoak suspertzeko behar zuena aurkitu zuen. Ordura arte indarra izan zuten erreferente iraultzaileen beheraldiak eta horrek eragindako krisi politikoari osotasun batez erantzuteko gaitasun ezak mugimenduak zatikatzeko aukerak areagotu zituen. Hala, feminismoak mugimendu gisa erreproduzitzeko beharrezkoa zuen legitimazio diskurtsoa garatzeari ekin zion. Garrantzi berezia hartu zuten, alde batetik, patriarkatuaren teorizazioak –hau da, dominazio harreman guztien oinarrian sexu dominazioa dagoela ulertzeak–, eta, bestetik, emakumea subjektu sozial gisa aitortzeko beharrak. Eta, izan ere, horren guztiaren ondorioz agertzen da mugimendu feministaren izaera autonomoa. Halere, ezin aipatu gabe utzi, besteak beste, garai hartako ezker mugimenduetan eta alderdi komunistetan gailendu zen izaera kontserbadoreak bereizketa horretan izan zuen ardura. Testuinguru hartan, feminismoak mugimendu iraultzailearekin izan zezakeen lotura alboratu zuen, eta, garapen teoriko-politiko horren bidez, ordena sozialean integratzeko aukerak sortu zituen.

“Feminismoak mugimendu iraultzailearekin izan zezakeen lotura alboratu zuen, eta ordena sozialean integratzeko aukerak sortu zituen”

Mugimendu feministaren mundu mailako gorakada eta haren hegemonia soziala egoera horren ondorio gisa ulertu behar ditugu. Era berean, feminismoak mugimendu gisa izandako hazkundeak horren asimilaziorako aukera ere garatu du. Hala, feminismoa Estatuaren baitan txertatzen joan da, kapitalaren logikaren dinamika gisa. Manifestu Komunistan bertan Marxek eta Engelsek (1848) ondo azaldu zuten bezala, burgesiak modu bakarra du bere existentzia bermatzeko, ekoizpen bitartekoen etengabeko eraldaketa eta, ondorioz, baita harreman sozialena ere. Beraz, errealitate sozialera egokitzeko beharrezkotasuna du. Hau da, sistema kapitalistak bere dominazioaren ondorioz sortzen diren erantzun mugimenduak kontrolatzeko beharra du, ordena soziala mantenduz, bere etekinak ziurtatzeko.

Feminismoaren kasuan, mundu mailako hegemonia sozialak balio erantsi bilakatu du aurpegi publikoa hobetzeko eta kapitalaren errentagarritasunerako. Jokoan dauden etekinak ikusita, klase jabedunek ez dute asko tardatu euren burua feministatzat jotzen; izan ere, eta esan bezala, balio eraginkor bilakatu da momentu zailetan kapitala metatzen jarraitzeko. Antzezlanaren errealismoa bermatu nahian, protokolo eta hizkuntza enpresarial berriak ere moldatu dituzte, eta goi-postuetako emakumeen presentzia ere areagotu dute.

Esan bezala, ez da harritzekoa azken hamarkadetan instituzio burges eta alderdi instituzional gehienek feminismoaren alde egindako apustua. Aldiz, haien helburu bakarra da emakumeok gure zapalkuntza gainditzeko aukera gisa ikustea instituzio horiek. Hau da, emakumeok lege burgesaren baitan ordezkatuak izatea bilatzen dute, emakume langileon zapalkuntza gainditzeak eskatzen duen konpromisoa beren gain hartu gabe. Hori dela eta, beren aurpegia zuritzeko aldarriak zabaltzen dihardute, emakume langileok zapalduta mantentzen gaituen logika burgesa indartzen duten bitartean.

Beraz, sistemaren agenteek beren etekinak eta status quo-a mantentzeko erabiltzen dituzte masa zabalen sektoreek beren biziraupena bermatu nahian garatzen dituzte borrokak. Horrela, garaipen gisa saltzen digute zenbait emakumek politikan, instituzioetan eta enpresetan parte hartzea lortu izana. Horrek, aldiz, gauza bakarra ekarri du, hau da, antagonismo soziala sostengatzen duen Estatu aparatua indartzea eta kapitalaren etekinak mantentzera zuzendutako indarrak metatzea. Kollontai-k (1907) argi adierazi zuen bezala, “emakume burgesak lortzen duen kontzesio berri bakoitza bere ahizpa txikia esplotatzeko beste arma bat izango litzateke, eta aurkako bi gizarte eremuetako emakumeen arteko banaketak handitzen jarraituko luke”.

Politika burgesak janzten duen mozorroa edozein delarik ere, emakume langileontzat dakartzan arriskuak ebidentzia bat dira: zapalkuntzen kontrako aldarria lau haizetara zabaltzen duen bitartean, langile klasea, bere heterogeneotasunean, muturreko esplotaziora kondenatzen du. Baina egoera are larriagoa da; izan ere, politika forma horiek –kapitalari aurre egingo dion antolakuntza iraultzaile indartsurik gabe–, txanponaren beste aldean, sentimendu misogino eta matxistak (zein arrazistak, homofoboak…) areagotzen dituzte, eta begi bistakoa da ideologia eta mugimendu erreakzionarioak suspertzeko aukera. Beraz, urgentzia politikoa ukaezina da. Orain, egoerari aurre egingo dion borondate iraultzailea eraikitzea dagokigu.

Marxismo
El infeliz matrimonio entre marxismo e interseccionalidad
El desencuentro entre marxismo e interseccionalidad se debe más a posturas interesadas que a una evaluación crítica de los límites (reales) entre ambos enfoques.
Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Argentina
Myriam Bregman “Hoy proscriben a Cristina Fernández, mañana pueden proscribir a la izquierda”
Referente de la izquierda no peronista, la exdiputada nacional y líder del Frente de Izquierdas defiende la necesidad de enfrentar a Milei en las calles y acusa a la dirigencia sindical y peronista de inacción y complicidad con la extrema derecha.
Poesía
Gabriel Aresti La poesía como un martillo, instrucciones de uso
Se cumplen 50 años desde que el poeta que creía en la poesía como el arte de dar martillazos dejó de darlos en vida. 2025, en honor a Gabriel Aresti, debe ser y es, de hecho, el Año Martillo.
CRTVG - Corporación Radio y Televisión de Galicia
CRTVG A Xunta do PP remata o seu plan de control sobre a CRTVG tras escoller á súa nova directora en solitario
A xornalista Concepción Pombo substituirá, co único aval do Partido Popular, a Alfonso Sánchez Izquierdo. O Goberno de Alfonso Rueda modificou a lei de medios para que os votos do seu partido fosen suficientes para elixila.
Altri
Altri A Plataforma Ulloa Viva cambia a súa directiva para os vindeiros anos de loita contra Altri
A veciñanza da comarca máis afectada escolleu entre dúas listas logo de non chegar a un consenso. A gañadora tratará de ampliar a súa base de socias e socios por toda Galiza e abrirá máis as portas ás grandes organizacións do país, como a CIG.
El Salto n.79
Altri A celulosa ou a vida: xornalismo situado e loita social para frear un ecocidio
O xoves 17 de xullo esperámosvos no CS 'A Nubeira' de Vigo para presentar o último número da revista El Salto xunto a algunhas das súas principais protagonistas: as que loitan contra o macroproxecto de celulosa liderado por Altri e avalado pola Xunta.
Altri
Altri Galiza elixe o rumbo da loita contra Altri nas eleccións á directiva da plataforma Ulloa Viva
A veciñanza da comarca máis afectada presenta dúas listas separadas logo de non chegar a unha proposta de consenso. Por unha banda, concorre unha candidatura continuísta e, pola outra, unha alternativa que se achega máis o nacionalismo institucional.

Últimas

O Teleclube
O Teleclube 'O Teleclube' alucina no deserto con Óliver Laxe e 'Sirat'
Laxe leva o seu cuarto premio de Cannes, esta vez en competitición, polo seu novo filme que explosiona na gran pantalla.
A Catapulta
A Catapulta O tempo, o espazo e a poesía de Estíbaliz Espinosa
A poeta visita A Catapulta para conversar sobre o seu traballo e a súa traxectoria literaria

Recomendadas

Medio rural
Medio rural A esperanza da xestión colectiva fronte ao espolio: os comuneiros de Tameiga contra o Celta
Mentres varios proxectos industriais tentan privatizar e destruír os ecosistemas galegos, algúns grupos de veciños e veciñas organizadas fan oposición social construíndo alternativas comunitarias. Ás veces, tamén gañan ao xigante.
Feminismos
Feminismo Dous anos sen reparación tras sufrir lesbofobia nun Rexistro Civil de Pontevedra cando ían inscribir a seu fillo
Un funcionario negouse a inscribir ao fillo de Antía e a súa parella. Un erro de redacción na lei trans está detrás dos argumentos que o funcionario esgrime para defender a súa actuación.
Ourense
Ourense Ourense organízase para loitar contra patrullas de extrema dereita nos barrios máis empobrecidos da cidade
A veciñanza e os movementos sociais responden ao discurso do medo promovido por Frente Obrero e sinalan a súa estratexia de criminalizar a pobreza e sementar odio en contextos de exclusión e abandono institucional.