Gestación subrogada
Emakumeen ugaltze gaitasunaren esplotazioa eta jaioberrien salerosketa

“Ordezko amatasuna” patriarkatuaren eta kapitalismoaren arteko beste aliantza bat besterik ez da, itxurazko modernitatearen atzean, giza eskubideen urraketak eta botere harremanak irmotzen dituena.
mujer embarazada
14 jul 2021 06:41

The Handmaid's Tale telesail bikainak, Margaret Atwooden eleberrian oinarrituak, distopia ez hain surrealista batera garamatza. Ingurumenaren degradazioak gizaki asko antzutu ostean, talde ultrakontserbatzaile batek boterea lortu du AEBetako ekialdean, eta Gilead gobernu totalitario-teonomikoa ezarri. Bertan, gizon boteretsuek emakume emankorrak bortxatuko dituzte, eta haien seme-alabak bahituko, Biblia santuaren izenean. Neurriz gainekoa dirudi agian, baina Atwoodek argi dio: ez du ezer asmatu. Historian zehar jazotako hainbat gertakizun bildu besterik ez du egin etzidamukoa dirudien infernua girotzeko.

Hain zuzen ere, emakumeon ugaltze gaitasunaren kontrola patriarkatuaren oinarrizko helburuetako bat da. Egun, zabalduz doa horren adierazgarri den haurren merkatu kriminala: jakin badakigu existitzen direla umeen salerosketa, adopzio behartuak eta ugalketa fabrikak, non esklaboak sistematikoki bortxatuak baitira umeak etengabe izan ditzaten. Izozmendiaren puntan, esplotazio mota eta umeen salerosketa hau baimentzen duten zenbait herrialdek “ordezko amatasun”, “indemnizazio” eta “altruismo” bezalako eufemismoz jositako legediak ezarri dituzte. Eta haien eskaintza gainerako estatuetara ere iristen da, Espainiar eta Frantzesera barne, zubi lana egiten duten agentzien bidez. Estimazioen arabera, urtean 3.400 milioi euro inguru mugitzen ditu merkatuak, eta amek etekinen % 0,9 besterik ez dute lortzen. Gainerakoak Gestdream bezalako bitartekarien poltsikoak beteko ditu, haiek ez baitute altruismoz lan egiten. EAEra atzerrian erositako 250 bat ume ekartzen dira urtero.

“Emakume txiroek aberatsen artean umeak banatzea beste zereginik ez dutela sinetsiko bagenu ere, amek ezin dituzte haien jaioberriak saldu ez oparitu”

Enpresa horiek emakumeen beharrizan ekonomikoa baliatzen dute haien gorputzak merkaturatzeko. Izan ere, amek hainbat giza eskubideri uko egin behar izaten diete, eta beste aukerarik ez dutenak baino ez dira egoten horretarako prest. Hasteko, erditzen duten haurraren ama izateko eskubidea dagokie, baina sinatu behar dituzten kontratuek filiazio eskubidea ukatzen diete. Gainera, gorputzarekiko oinarrizko autonomia ere erauzten zaie: sarri, kontratuek erosleei ematen diete amek abortatzeko duten eskubidearen kontrola, baita erditzeko era, elikadura, eta harreman sozial eta sexualena ere. Hori gutxi balitz, ohikoa da amak behartzea hiperestimulazio hormonalera, hainbat enbrioi transferitzera eta erditzea eragitera, kalte eta ondorio larriekin. Kajsa Ekis Ekmanek El ser y la mercancía. Prostitución, vientres de alquiler y disociación liburuan erakusten duen moduan, prozesuaren krudelkeriak osasun mentala ere erasotzen du. Amen eta haurren arteko lotura (epigenetikak eta mikrokimerismo fetalak frogatua, besteak beste) hasieratik erreprimitzeak eta ama haurrarengandik bereizteak zenbait arazo eragin ditzake emakumeengan: esaterako, disoziazioa, trauma-ondoko estresaren nahasmendua, depresioa eta psikosia.

Maternidad
Gestación subrogada, una pregunta sobre los límites
Colectivos feministas reconocen que el debate interno no ha cuajado en una postura de consenso y piden cautela, mientras el manifiesto de ‘No somos vasijas’ suma fuerzas para pedir su prohibición internacional.

Jaioberrientzat ere ikaragarri traumatikoa da jaio eta segituan amarengandik bereiztea, eta estres toxikoa eta aldaketa hormonal, metaboliko eta kognitiboak pairatu ohi dituzte. Eskubideei dagokienez, haurrek, posible den heinean, gurasoak ezagutzeko eskubidea dute, eta eskubide hori apropos ukatzen zaie, haurrek berek onartu ez duten kontratu baten bidez. Bestalde, gainerako gizakiok bezala, haurrek ere badute salerosiak ez izateko eskubidea. Hortaz, emakumeon mugagabeko eskuzabaltasunari dei egiten dion erretorika sexista onartuko bagenu ere, edo emakume txiroek aberatsen artean umeak eta zoriontasuna banatzea beste nahi eta zereginik ez dutela sinetsiko bagenu ere, amek ezin dituzte haien jaioberriak saldu ez oparitu, ez baitira haien jabetza pribatua. Eta ez, salerosketaren debekua ezin da eroslearen asmoen arabera hipotekatu. Hau da, erosleak jaioberria maitatu eta osasuntsu hezi nahi izateak ere ez du baliogabetzen haurrak produktu gisa tratatua ez izateko duen eskubidea. Gurasoek ezingo balute haurra zaindu, edo nahiko ez balute, erakundeek guraso izan nahi dutenen egokitasuna eta gaitasuna aztertu beharko lukete. Eta ordainagiri batek ez luke nahikoa izan beharko azterketa gainditzeko, txeke potoloek ez baitituzte asmo onak ziurtatzen. Erositako umeak abandonatuak izateko zein pederasta eta kriminalen eskuetan erortzeko arriskuan daude.

“Emakumeon askapena ez da gauzatuko gure gorputza merkatuaren esku utziz, ezinbestekoa da neoliberalismo patriarkalaren tiraniari mugak jartzea”

Guraso izateko nahiak eta ezintasunak ekar dezakeen minari enpatia eta errespetua zor zaizkio, baina horrek ez du esan nahi guraso izatea eskubide bat denik. Bien bitartean, ezkerra ere gerturatu da erlatibismo neoliberalera, “askatasun”, “familia eredu berriak” eta “emakumeen autonomia” gisako kontzeptuetan korapilatuz. Oinarriak argi beharko luke: emakume pobreek beren eskubideak aberatsei saltzeak ez ditu botere harremanak irauliko, eta familia eredu berriak ezin dira jaioberrien bahiketen eta emakumeen esplotazioaren gainean eraiki. Emakumeon askapena ez da gauzatuko gure gorputza merkatuaren esku utziz, ezinbestekoa da neoliberalismo patriarkalaren tiraniari mugak jartzea. Ugalketa esplotazioa ez da umeak izateko aukera bat, umeak galtzekoa baizik. Has gaitezen justiziaz, indarkeriaz, sexuaz, klase sozialez eta geopolitikaz mintzatzen, eta giza eskubideak errespetatuko dituen eredu abolizionista bat garatzen. Ez dezagun ahaztu Euskal Herriak ere Gileaden gertatzen diren bezalako bortizkerien inspirazio-iturri izaten jarraitzen duela.

Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Entrevista La Poderío
Andalucía Virginia Piña: “Con la Guerra Civil y su posguerra intentaron aniquilar nuestra conciencia”
Quien tiene el poder, tiene los recursos, y quien tiene los recursos también tiene la palabra. Virginia Piña (Jaén, 1988) la lleva tomando en los últimos seis años, dándole forma para hablar de figuras clave en la historia de las mujeres en Andalucía
Sorteo
Sorteo Teatro contra el antigitanismo machista
Participa en nuestro sorteo para socias de El Salto hasta el 23 de julio y llévate una de las cinco entradas dobles que sorteamos para la función del miércoles 30 en el Teatro del Barrio.
CRTVG - Corporación Radio y Televisión de Galicia
CRTVG A Xunta do PP remata o seu plan de control sobre a CRTVG tras escoller á súa nova directora en solitario
A xornalista Concepción Pombo substituirá, co único aval do Partido Popular, a Alfonso Sánchez Izquierdo. O Goberno de Alfonso Rueda modificou a lei de medios para que os votos do seu partido fosen suficientes para elixila.
Altri
Altri A Plataforma Ulloa Viva cambia a súa directiva para os vindeiros anos de loita contra Altri
A veciñanza da comarca máis afectada escolleu entre dúas listas logo de non chegar a un consenso. A gañadora tratará de ampliar a súa base de socias e socios por toda Galiza e abrirá máis as portas ás grandes organizacións do país, como a CIG.
El Salto n.79
Altri A celulosa ou a vida: xornalismo situado e loita social para frear un ecocidio
O xoves 17 de xullo esperámosvos no CS 'A Nubeira' de Vigo para presentar o último número da revista El Salto xunto a algunhas das súas principais protagonistas: as que loitan contra o macroproxecto de celulosa liderado por Altri e avalado pola Xunta.
Altri
Altri Galiza elixe o rumbo da loita contra Altri nas eleccións á directiva da plataforma Ulloa Viva
A veciñanza da comarca máis afectada presenta dúas listas separadas logo de non chegar a unha proposta de consenso. Por unha banda, concorre unha candidatura continuísta e, pola outra, unha alternativa que se achega máis o nacionalismo institucional.

Últimas

O Teleclube
O Teleclube 'O Teleclube' alucina no deserto con Óliver Laxe e 'Sirat'
Laxe leva o seu cuarto premio de Cannes, esta vez en competitición, polo seu novo filme que explosiona na gran pantalla.
A Catapulta
A Catapulta O tempo, o espazo e a poesía de Estíbaliz Espinosa
A poeta visita A Catapulta para conversar sobre o seu traballo e a súa traxectoria literaria

Recomendadas

Medio rural
Medio rural A esperanza da xestión colectiva fronte ao espolio: os comuneiros de Tameiga contra o Celta
Mentres varios proxectos industriais tentan privatizar e destruír os ecosistemas galegos, algúns grupos de veciños e veciñas organizadas fan oposición social construíndo alternativas comunitarias. Ás veces, tamén gañan ao xigante.
Feminismos
Feminismo Dous anos sen reparación tras sufrir lesbofobia nun Rexistro Civil de Pontevedra cando ían inscribir a seu fillo
Un funcionario negouse a inscribir ao fillo de Antía e a súa parella. Un erro de redacción na lei trans está detrás dos argumentos que o funcionario esgrime para defender a súa actuación.
Ourense
Ourense Ourense organízase para loitar contra patrullas de extrema dereita nos barrios máis empobrecidos da cidade
A veciñanza e os movementos sociais responden ao discurso do medo promovido por Frente Obrero e sinalan a súa estratexia de criminalizar a pobreza e sementar odio en contextos de exclusión e abandono institucional.