Juventud
Larresin lan eta bizi

Berangoko etxebizitza kooperatibo batean dozena bat gazte autogestioan oinarritutako proiektu pertsonal zein amankomunak garatzen dabiltza

Larresi kontzertu
Larresi entseatu nahi duten musika taldeentzako espazio irekia da. Argazkia: Larresi.
27 mar 2020 17:12

Berango herrian (Bizkaian) Graffitiek zaharberritutako 700 metro karratu dituen borda erraldoi moduko bat dago. Gaur egun, iraganeko eskola eta geriatriko izaeren funtsak etorkizunera proiektatzen ditu eraikin honek. Are errazago defini genezake: etxe bat da, non hogeitaka urteko hamabi gaztek hezteko eta bizitzeko aukera duten.

Sinple azaldu baliteke ere, ezin daiteke ukatu EAEn —non azken datuen arabera batezbesteko alokairuaren prezioa 650 eurotan eta gazteriaren langabezi tasa %25,5ean kokatzen den—bizileku kooperatiboa norberaren bizitza sistematik at bideratu ahal izateko irtenbide originala dela. Beraz, gazte prekarizatua bazara eta proiekturen baten burutaziorik bai baina hura garatzeko zein gurasoengandik burujabetzeko aukerarik ez baldin badaukauzu, ongi etorri sormen indibidualerako akademiara, bizimodu kolektiborako erresidentziara. Ongi etorri Larresi Elkartera.

EAE-n batezbesteko alokairuaren prezioa 650 eurotan eta gazteriaren langabezi tasa %25,5ean kokatzen da

Josu Elviragorri Sopelan jaiotako 27 urteko aisialdiko begirale eta soinu teknikaria da. Iaz Larresik bere lanbidearen bi alderdiak batzeko aukera eman zion eta musikarekin erlazionatutako hainbat ekitaldi kultural antolatzeaz arduratzen da han. Adibidez, mikro irekien noizbehinkako sesioak prestatzen ditu eta Larresiko kide ohi batek abandonaturik zegoen gela batean zerotik sortu zuen Zarata izeneko musika estudio dotorea kudeatzen du. Gainera, olerkiak eta antzerkia maite ditu.

Azken finean, etxebizitza kooperatibo honen ideia ez datza soilik norberaren proiektu bakarraren garapenean, baizik eta askotariko irakaskuntza amankomunean, elkarri lagunduz eta gainontzekoen proiektuetan inplikatuz edo haiei jarraipena emanez. Zentzu horretan, “kideengandik artista batek lan bat garatzerako orduan burutzen duen prozesu sortzailea” ikasi izana da Josuk Larresiko bere bizipenetatik gehien baloratzen duena.

Feria artesanía
Larresiko kide batzuk Berangoko artisautza azoka batean. Argazkia: Larresi

Erresidentzia zaharreko kideen jakinmin eta jakintza partekatze hori oinarritzat hartuta, “zailena jarduerak horma hauetatik kanpora ateratzea edo kanpokoak guregana hurbiltzea da”, aitortzen du Santi Canalesek, Getxoko 26 urteko kazetariak. Sormenaren arloan, helburu hori berriki lortu dute ‘Artea 24 orduz’ izenpean antolatutako egunaren bitartez. “Lan asko egin eta gero, bertsolaritza, trikitixa saioa, olerkiak, muralen pintaketa, kontzertuak eta abar antolatu genituen Berangon eta Larresin bertan”, gogoratzen du Josuk.

Barruan bizi direnak kanpora mezua helarazteko dabiltza lanean; beti presente baitute Larresiren jomuga, bidean zuloak saihestu behar izan badituzte ere. Egungo Elkartearekin inplikaturik dauden pertsonen artean ibilbide horretan kilometro gehien egin dituena Marta Pérez da, 26 urteko Getxoko fisioterapeuta, yoga irakaslea eta abeslaria.

GAINBEGIRADATIK AUTOGESTIORAKO IBILBIDEA

Marta duela lau urte sartu zen egungo Larresin, 22 zituela bizilagunik gazteena zelarik. Baina garai hartan ez zen horrelako elkarterik existitzen, Stay & Job izeneko coworking bat baizik; hau da, proiektu berriak garatzeko lantoki eta bizilekua eskaintzen zuen irabazi-asmorik gabeko ekimena. 2016. urtean, kolektibo ahulak laguntzeko Gizarteka Elkartea eta Berangoko Udala batu eta gazteak gurasoengandik burujabetzeko eta proiektu pertsonalak garatzeko eremua sortu zuten, Ubao bideko 29. zenbakiko eraikina bere jabeari alokatuz. Lokalaren tutoretza Stay & Job poiektuaren buru Sergio Barcenilla Álvarezen ardurapean geratu zen. Hark 30 urtetik beherako onuradunek garatuko zuten proiektuari baldintza bakarra jarri zion: “Berangoko herriari bideratua egotea”.

Orduan erakarritako profila honako hauxe zen: “Leku ezberdinetan bizitakoa, bidaiaria, Erasmusen batean egona, ikusminekoa eta abar. Dena den, krisialdi garaian bere kabuz bizi ahal izateko aukera ikusi zuen nahiko jende anitza zegoen”, bat datoz Barcenilla eta Marta bera. “Hasiera batean, nahiz eta denetarik egon, kirolarekin erlazionatutako jendea zen gehiengoa, adibidez, boxeatzaileak edota suhiltzaile izateko prestatzen ari zirenak; baita bestelako bokazioak zituztenak ere, hala nola diseinu grafikoa, tatuajeak edota helduen zaintza lanbidetzat zutenak”, zehaztu zuen fisioterapeutak. Dena den, garai hartan ekintza kultural ugari zegoen eta “lekua aproposa zen inguruko musika taldeek bertan entsea zezaten, areto arrunten ohiko diru eta denbora mugarik gabe”, dio getxotarrak.

Baina 2018 hasieran Barcenillak proiektua bertan behera utziko zuela iragarri zien, izan ere “coworkingaren helburua gazteak ahalduntzea zen, prozesu natural horren punturen batean tutoretza kenduz eta erabateko autogestioa haien eskutan jarriz”. Hainbat eta hainbat asanbladaren ondoren, gazteek euren berezko erakundea sortzea erabaki zuten: Larresi Elkartea, hain zuzen ere. Orduan, prozedura burokratikoak bete eta jabeak haiei alokatu zien higiezina.

Txalaparta Larresi
Erresidentzia zaharra musika areto bihurtzen da sarritan. Argazkia: Larresi.

Bat-bateko egoera berriak profil berria ekarri du edifizio zaharrera: “Kultura eta arte munduarekin erlazio estuagoa duten pertsonak, are gazteagoak eta, hortaz, orokorki oraindik bizitza hain finkatuta ez dutenak. Halaber, urrunagotik etorritakoak izan ohi dira; esate baterako, orain Palentzia, Portugal edo Txileko emakumeak daude gure artean”, diote Larresiko kideek. Honek haien arteko bizikidetza gertukoago bilakatu du, “kide berriak autogestio proiektu asanblearioak erakarrita baitatoz eta sarritan ez baitute bertako inor aurretik ezagutzen”.

Ezaugarri horrek, Josuk ikusi duenez, barrukoen arteko harremanak estutu eta kanpoko ohitura txar batzuk eragotzi ditu: “Arrunta da zure atearen parean bizi den bizilagun bat ezagutu ere ez egitea, eta, are gehiago, elkarri gaizki begiratzea, esate baterako, azkeneko bileran egon diren liskar eta irainek sortu duten giro txarraren ondorioz. Aldiz, hemen hori ez da posible, elkarbizitza partekatzea maite dugun pertsona ezberdinak familian bizitzeko elkartu garelako”, gero “bakoitzak gure kanpoko lagunak eta bizitza edukita ere”, gehitu du Martak.

“Elkarbizitza eta elkarlana ezberdintzean datza prezeski gazteen etxe kooperatibo batean gustora egon ahal izateko gakoa”, egiaztatzen du Unai Pardok, filosofia ikasketak burututako eta irakaskuntza oposaketak prestatzen ari den 27 urteko Getxoko gazteak. Gainera, ehunekin tresnak fabrikatzen aditua da eta baratza martxan jarri du.

“Bateraezina da gu bezalako gazteek proiektuak garatu ahal izatea eta aldi berean sistemaren barne bizitzea”

Horrelako proiektu batetik at gazteek duten zailtasunik handiena gainditu daitekeela dio Martak: “Bateraezina da gu bezalako gazteek proiektuak garatu ahal izatea eta aldi berean sistemaren barne bizitzea”. Josuren hitzetan:  sisteman bezala “gurdira igota” edo Larrresin bezala “gurdiari tiraka” egon zaitezke, “eta honek aurrera egin dezan bigarrena behar da”.

Etxebizitzaren prezio eroak eta langabezia sustatzen dituen sistemaren bidean aurkitutako gurdia alokatu eta apaindu dute gazte hauek. Dagoeneko urte erdi pasa da bidegurutzean autogestioa hautatuz berriro ere martxan jarri zirenetik. Eta beren kabuz noraezean dabiltza geroztik, baina jakinaren gainean aurretik bidea egiteke dutela.

Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Almería
Derecho a la vivienda Las 53 familias de Almería que iban a ser desahuciadas por la Sareb se quedan en sus casas
Los vecinos han comenzado un proceso de negociación con la Sareb para paralizar un desahucio que estaba proyectado para el próximo 5 de junio.
Cádiz
Derecho a la vivienda El vecindario de un edificio en Cádiz se niega a irse y se declara en lucha
La nueva propiedad del edificio de la Plaza Falla, 3 , Grupo Abu y la inmobiliaria Ovando Homes se niega a seguir arrendando las casas a los y las inquilinas que lleva años viviendo allí.
Derecho a la vivienda
Derecho a la vivienda KKR y el negocio del ladrillo: de vender pisos en territorios ocupados a gestionar las viviendas de la Sareb
Desde 2022, el fondo proisraelí KKR es el encargado junto a Blackstone de gestionar la cartera residencial del banco malo. En verano vencen sus contratos y los fondos presionan para seguir sacando rédito del patrimonio público.
#53742
28/3/2020 19:33

Euskaraz idazten jarraitzen duzun bitartean, emakume gutxik jakingo dute komunikatzen saiatzen ari zaren hori

0
0
hezkuntzamaia@gmail.com
19/4/2023 2:52

Zure falaziari sinisgarritasuna emango bagenio eta emakume askori iristeko euskaraz idatziko ez bagenu, orduan gure hizkuntz zaharra hilko litzateke. Kontuz ze feminista ezkertiar izateak ez dizu euskarofobia ezta kolonialismoa kentzen.

0
0
Palestina
Genocidio La ONG anti-UNRWA lanzada por exespías y marines de EEUU siembra el caos en el reparto de alimentos en Gaza
La Fundación Humanitaria de Gaza (GHF) creada a comienzos de este año y vinculada a agentes del ejército y la inteligencia estadounidense ha sido acusada de desaparecer a una persona y disparar a quienes estaban esperando ayuda.
Alemania
Litigio climático Un tribunal alemán abre la puerta a que grandes emisores puedan ser responsabilizados de daños climáticos
El jurado descarta la demanda del agricultor peruano Saúl Luciano Lliuya por entender que el riesgo a su propiedad es demasiado bajo, pero esta misma argumentación podría llevar a condenas en otros casos.
Madrid
Derecho a la vivienda Victoria contra la Sareb: 16 familias consiguen firmar contratos después de años de lucha
Un bloque en lucha de Casarrubuelos (Comunidad de Madrid) consigue formalizar contratos con el banco malo, al que acusan de actuar “como un fondo buitre”. En Catalunya, diez ayuntamientos apoyan los reclamos de 62 hogares en huelga contra La Caixa.
Xunta de Galicia
Política A Xunta recibe ao embaixador de Israel en funcións mentres Gaza agoniza ao bordo da fame
O Goberno de Alfonso Rueda escenifica a súa boa sintonía coa Administración de Benjamín Netanyahu apenas unhas horas despois de que Israel bombardease unha escola que servía de refuxio e ordenase unha evacuación masiva en Gaza.

Últimas

Universidad
Genocidio Las universidades españolas han firmado 44 proyectos con Israel desde septiembre de 2024
Los acuerdos dentro del programa Horizon Europe se han sucedido a pesar de las declaraciones de decenas de universidades de suspensión de relaciones con Israel.

Recomendadas

Culturas
Erika Lust y Sara Torres “El deseo tiene una potencia inagotable para transformar la realidad si lo liberamos de las normas”
Sexo, deseo o ética del placer son algunos de los temas que hilan la escritora Sara Torres y la productora de cine porno Erika Lust en ‘La abundancia del deseo’.