Lanaren Ekonomia
Militatzea batzuetan pribilegioa da

Iraultza ezinezkoa zein tentela izango da lantokietako eta pribilegiatuak ez direnen espazioetako errealitateak gure borrokaren ardatz egiten ez baditugu.


9 abr 2022 06:50

Lanaren Ekonomia. Bilbo Hiria, Argia, El Salto Radio eta Hordago elkarlanean. Entzun saioa hemen.


Militantzian ezagutu ditudan emakumeengatik izango ez balitz, duela urte asko antolatzeari utzi izango niokeen; eta ez, ez da ideiak argi ez nituelako edota proiektuan sinisten ez nuelako, baizik eta emakume askorentzat espazio mistoetan antolatzea zaila egiten zaigulako. 18 urte nituen lehenengo aldiz asanblada batera hurbildu nintzenean, han zeuden gehienak militantziaari urteak edota hamarkadak emandako pertsonak ziren, eta ehuneko handiena, nola ez, gizonezkoak. Hori dela eta, egun horretan ahoa irekitzea ez zen ariketa erreza izan.

Antolakuntza espazioetan egunero bilatzen dira militanteak, auzoetan, proiektuetan zein borroketan parte hartzen gonbidatzen ditugu pertsonak, baina ez gara konturatzen askotan militatzea pribilegioa ere badela, eta horretan genero arrakala ere badagoela. Denbora behar da antolatu ahal izateko, eta sarritan denbora ez da prekarietatean bizi diren pertsonek daukatena, edota zaintza lanetan eguna pasatzen duten emakumeek duetna. 10 orduz esplotatua izan den langileak askotan ez du auzoko asanbladara joateko gogorik ez indarrik, eta hori onartu zein hausnartu beharreko gauza da.

“Antolakuntza espazioetan egunero bilatzen dira militanteak, baina ez gara konturatzen askotan militatzea pribilegioa ere badela, eta horretan genero arrakala ere badagoela”

Behin, kide bati, espazio segurua izan beharko litzatekeen asanbladan batean, feminismoarekin lotutako gai baten inguruan asko ez zekiela azaleratu zuenean honakoa esan zioten: “hitz egiten denaz asko ez badakizu, hobe duzu isildu”. Erantzuna bortitza zein krudela izan ez ezik, barnean zegoena kapital kulturala ere bazen. Batzuetan badirudi militatu ahal izateko eruditoa izan behar zarela, ehundaka liburu irakurri behar dituzula eta munduan gertatzen diren gatazka sozio-politikoen nozioa izan behar duzula; eta, nola ez, berriz ere, hori pribilegio bat da.

Horrek guztiak militantzia esparruak arrotz bilakatzen ditu pertsona askorentzat: lazgarria iruditu ahal zaigun arren, ezkerrean sortzen ditugun espazio gehienak ez dira prekarietate bortitzena pairatzen duen klase sozialera iristen. Beste hitz batzuetan, militantzia eremuetan muga asko daude. Gainera, hemen azalarazitakoak nire errealiteatearekin bat egiten dutenak dira, baina nik jasaten ez ditudan beste opresio batzuk ere badaude eta horien inguruan asko dute esateko pertsona arrazializatuek edota LGTBIQ+ kideek.

9 urte hauetan asko ikasi dut antolatu naizen espazio ezberdinetan; azken batean, herri, asanblada eta borroka eremu ezbedinetan dauden kontakizunak zein egoerak anitzak dira. Duela urte eta erdi ELA sindikatuan hasi nintzen lanean eta ordutik errealitate bortitz askorekin egin dut topo, egunerokotasunean, nituen sinismenetan zaplastekoak jasoz. Pena handiz esango dut, baina esfera intelektualetan egin diren diskurtso gehienak ez dira fabriketara edota etxeko langileengana iristen, eta esfera intelektualetan egiten diren diskurtso horietan ere, hutsune garrantzitsuak daude.

Esperientzia propiotik abiatuta, militantzia esparruetan lantegietan bizi den errealitatea gutxitan ikusi dut islatua, eta hori kezkatu behar gaituen kontua da. Periko Solabarriak esan bezala “hay que pisar barro y no alfombras, porque en el barro se deja huella”. Lantegietako errealitatera jeitsi behar gara, bertatik ikasteko eta eraikitzeko, hori egin ezean galduta gaudelako.

Ikasi beharreko adibideez ari garelarik, Altan Bernedoko langileena burura etorri zait. Aurreko astean prentsan irakurriko zenuten bezala, Arabako mendialdeako emakumeek garaipena lortu zuten. 106 egun greban egon ostean langileek KPIari lotutako igoerak eta blindatutako hitzarmena sinatu zuten. Gainera, kontuan izan behar da askorentzat lehendabiziko greba luzea izan dela, eta emakumez osatutako plantilla izanik, gehienek seme-alaben edota senideen zaintzaren karga zutela. Pentsatu dezakezuen moduan, horrek mobilizatzeko orduan pisu handia du. Dena den, Lilianarekin, enpresa komiteko kidearekin hitz egin ostean, argi geratu zait langileen elkarzaintzak zein batasunak hasieran jarritako helburuak lortu ditu, enpresa farmazeutikari irabaziz. Agian emakume horiek ez dituzte Simon de Beauvoiren edota Rosa Luxemburgoren idatzi gehienak irakurri, baina antolakuntza feministaren inguruan esateko asko dutela uste dut.

Laburbilduz, militatzea batzuetan pribilegioa da eta horren ondorioz, errealitatearen zati handi bat islatu gabe geratzen da. Hala eta guztiz ere, iraultza ezinezkoa zein tentela izango da lantokietako eta pribilegiatuak ez direnen espazioetako errealitateak gure borrokaren ardatz egiten ez baditugu, ezerren aurretik langile klasea garelako.

Informar de un error
Es necesario tener cuenta y acceder a ella para poder hacer envíos. Regístrate. Entra na túa conta.

Relacionadas

Green European Journal
Green European Journal Lucha de clases ecológica: la clase trabajadora y la transición justa
Aquellas personas que se encuentran en una situación precaria y de inestabilidad económica son las que pueden inspirar la descarbonización de la industria y la creación de empleos que sean respetuosos con el medioambiente.
Italia
Italia Treinta años de San Precario
Presentamos en estas páginas algunos testimonios, análisis, escritos, hechos y acontecimientos ligados a la acción de San Precario veinte años después de su aparición en Milán el 29 de febrero de 2004.
CNT
Sindicalismo ‘Morala’: “Como las seis de La Suiza, fuimos condenados para dar escarmiento por unos hechos que no cometimos”
Miles de personas saldrán a la calle en Xixón para recordar que ´El sindicalismo no es delito. Tras el mitin de apoyo a las cinco sindicalistas de CNT y una trabajadora, actuarán Nacho Vegas y el Coru Antifascista Al Altu La Lleva.
Xunta de Galicia
Política A Xunta recibe ao embaixador de Israel en funcións mentres Gaza agoniza ao bordo da fame
O Goberno de Alfonso Rueda escenifica a súa boa sintonía coa Administración de Benjamín Netanyahu apenas unhas horas despois de que Israel bombardease unha escola que servía de refuxio e ordenase unha evacuación masiva en Gaza.
Palestina
Genocidio La ONG anti-UNRWA lanzada por exespías y marines de EEUU siembra el caos en el reparto de alimentos en Gaza
La Fundación Humanitaria de Gaza (GHF) creada a comienzos de este año y vinculada a agentes del ejército y la inteligencia estadounidense ha sido acusada de desaparecer a una persona y disparar a quienes estaban esperando ayuda.
O Salto medra contigo
Crowdfunding O Salto Galiza abre un crowdfunding para empapelar a Altri
Queremos investigar os responsables políticos e empresarias do que podería ser o maior atentado ambiental da historia recente de Galiza.

Últimas

Alemania
Litigio climático Un tribunal alemán abre la puerta a que grandes emisores puedan ser responsabilizados de daños climáticos
El jurado descarta la demanda del agricultor peruano Saúl Luciano Lliuya por entender que el riesgo a su propiedad es demasiado bajo, pero esta misma argumentación podría llevar a condenas en otros casos.
Madrid
Derecho a la vivienda Victoria contra la Sareb: 16 familias consiguen firmar contratos después de años de lucha
Un bloque en lucha de Casarrubuelos (Comunidad de Madrid) consigue formalizar contratos con el banco malo, al que acusan de actuar “como un fondo buitre”. En Catalunya, diez ayuntamientos apoyan los reclamos de 62 hogares en huelga contra La Caixa.

Recomendadas

Culturas
Erika Lust y Sara Torres “El deseo tiene una potencia inagotable para transformar la realidad si lo liberamos de las normas”
Sexo, deseo o ética del placer son algunos de los temas que hilan la escritora Sara Torres y la productora de cine porno Erika Lust en ‘La abundancia del deseo’.